Orrialde hau inprimatu

Urtarriletik aurrera, online ikastaro berriak

Elementu hau baloratu
(1 Boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izan ere, urtarriletik aurrera, ikastaro berriak jarriko ditugu martxan. Online-ikastaroek iraupen zehatza dute; bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira. Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea, ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea oinarri ematen ditugu www.egela.aek.eus helbidean. Matrikulazioa/informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 maila.

    • 75 orduko ikastaroak urtarriletik aurrera (3 hilabete) 283 euro C1 arte eta C2, 347 euro.

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa.

    • C1 gaindituta dutenentzat eta egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.

    • Bi aukera: otsailetik ekainera edo uztailetik irailera. 75 ordu. 283 €.

Itzulpengintza ikastaroa.

    • Bi aukera: urtarriletik otsailera edo martxotik ekainera. 30 ordu.246 €.

 

Irakurri 2018 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 12 May 2021 11:52
Astelehena, 07 December 2020 20:40