Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izan ere, urtarriletik aurrera, ikastaro berriak jarriko ditugu martxan. Online-ikastaroek iraupen zehatza dute; bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira. Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea, ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea oinarri ematen ditugu www.egela.aek.eus helbidean.
Urtarrileko ikastaroen hasiera data eta amaiera data: 2023-01-09tik 2023-03-31ra
Matrikulatzeko azken eguna: abenduaren 19a.
Matrikulazioa HEMEN.
Oharra: Datuak bete eta ordaindu eta gero, e-postara kopia bat iritsiko zaizue eta balitekeela spametara joatea. Beraz, begiratu karpeta hori, mesedez. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan gurekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.
informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Matrikulazio epea amaitu arren, oraindik ere lekua dago ikastaro guztietan. Matrikulatu nahi baduzu, matrikulazio prozesua burutu eta zerrendan jarraituko zaitugu. Urtarrilaren 9an onartuen zerrenda egingo dugu. Plazak beteko balira, ordaindutakoaren %100 itzuliko zaizu.
IKASTARO BERRIAK
A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak
Urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 317 euro
C2 maila
Urritik urtarrilera, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 390 euro
ADI!! C2 maila lantzeko ikastaro laburra (25 ordu): abenduaren 5etik urtarrilaren 13ra. 189 euro. Egokia urtarrilean azterketaren bat dutenentzat (lan-poltsaren bat) IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: azaroak 29
B2, C1 eta C2 mailetako azterketa prestatzeko ikastaroa
Apirilean eta irailean. 25 ordu. B2 eta C1, 106 euro. C2, 189 euro.
C2 atarikoa; C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Bi aukera: urtarriletik martxora edo uztailetik irailera. (75 ordu). 317 euro
Boga metodologian oinarritutako ikastaroak. Euskara Internet bidez, zure erritmoan, ikasteko sistema multimedia.
Hiruhileko bat: 249 euro. 72 ordu. Urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
Bi hiruhileko: 490 euro. 144 ordu. (urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
Hiru hiruhileko: 720 euro. 216 ordu.
Oinarrizko itzulpengintzan trebatzeko ikastaroa
Hiru aukera: urtarriletik otsailera, apiriletik ekainera edo irailean. 30 ordu. 276 euro
ONLINE IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.