Aurrematrikula
2026/27 ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.
AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera, aurrez aurreko ikastaroetan zein Foruko barnetegiko hilabeteko ikastaroetan (urritik ekainera)
Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- Ikasturte honetako (2025/26) prezioari eutsiko zaio*
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
* HABEk eta Euskarabideak diruz lagundutako ikastaroetan izan ezik

Geltoki kalea, 17
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Telefonoa: 607 625 233
Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
Bulego ordutegia (Irailean): astelehenetik ostegunera, 10:00-13:00 eta 16:30-19:30. Ostiraletan: 10:00-13:00
Euskara ikastaroak:
Maila guztiak A0, A1, A2, B1, B2, C1, C2
Aurrez aurreko eskolak + TUTORETZAK
Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak
Guraso Taldeak (ikastetxeen bidez) ·
B2, C1 titulua daukazu, baina ez daukazu hitz egiteko edo idazteko erraztasunik? Horretarako, Hobekuntza Taldeak eskaintzen ditugu
Autoikaskuntza
Mintzapraktika
Ordutegi malguak
Ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko galdetegia
Diru-laguntzak:
EUSKO JAURLARITZA: maila egiaztatuz gero.
LASARTE-ORIAKO UDALA: %85eko asistentziarekin.


