INTERNATS

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan

AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!

B2 eta C1 prestatzeko ikastaro trinkoaK!

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 536 euro. Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
gernika@aek.eus

2019-2020 ikasturteko egutegia

Image

EUSKALDUNTZEBARNETEGIAK

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN: UREPELE):

A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 10 egun

10 egun / 70 ordu. 635 euro (langabeek 545 euro).

Uztailaren 15etik 26ra.
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.

A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 20 egun

20 egun / 140 ordu. 1.197 euro (langabeek 1.035 euro).

Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra.

Image
Image

ARANTZA ETA FORUA

B1-B2-C1 MAILAK

14 egun / 90 ordu. 505 euro.

Uztailaren 1tik 14ra.
Uztailaren 15etik 28ra.
Abuztuaren 5etik 18ra.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
Irailaren 2tik 15era.

A2 MAILA

14 egun / 90 ordu. 505 euro.

Uztailaren 15etik 28ra.

Image

MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIAK

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi.

ESKAINTZA:
C1 MAILA
505 euro.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
B2 MAILA
505 euro.
Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
Informazio gehiagorako:
• Gertueneko AEK euskaltegian.
• 673 200 100 - 946 464 000.
udabarnetegiak@aek.eus.

Image

FAMILIA BARNETEGIAK
ZUGARRAMURDIN, ARANTZAN ETA FORUAN

play-icon3.png

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

Helduek: 480 euro. Haurrek: 285 euro
Forua / Arantza*: uztailaren 1etik 12ra.
Forua*: uztailaren 16tik 26ra.
Zugarramurdi / Forua*: Abuztuaren 5etik 16ra
* Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.
Informazio gehiagorako:
• Gertueneko AEK euskaltegian.
• 673 200 100 - 946 464 000.
• udabarnetegiak@aek.eus.

Barnetegi ibiltaria, oinez

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.

 

IBILTARIA
Izena emateko azken eguna: Ekainaren 24; on-line egin behar da (klika egin HEMEN formulariora joateko).

Txandak:
Uztailaren 15etik 28ra (osoa, bi aste) edo uztailaren 15etik 21era eta uztailaren 22tik 28ra (aste bat).
◦ UZTAILEKO ESKUORRIA.
Abuztuaren 2tik 16ra (osoa, bi aste) edo abuztuaren 2tik 9ra eta abuztuaren 9tik 16ra (aste bat).
◦ ABUZTUKO ESKUORRIA.

595 euro (osoa, bi aste) edo 305 euro (aste bat). Laguntza (furgoneta, guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne.

Informazio gehiagorako:
• Gertueneko AEK euskaltegian.
• 630 148 159 - 946 464 000.
ibiltaria@aek.eus / udabarnetegiak@aek.eus.

Image
Image

ZUBERERA-BARNETEGIA

Berrogaine-Lahuntze. Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute.

335 euro (langabeek 290 euro).

Uztailaren 29etik abuztuaren 3ra.

Nolakoa da AEKren metodologia

AEKren metodologia ardatza hauxe da: Hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Horren ondorioz, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar  jende artean hizkuntza hori erabiltzeko gai izatea. Beraz, AEK-n nahi dugu gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako arlo eta une desberdinetan erabiltzen ikastea, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.

Diru laguntzarik ba al dago?

Gainera, Udal askok diruz lagundutzen dituzte euskara ikastaroak Honi buruzko informazio zehatzagoa zure etxetik hurbilen dagoen AEKren euskaltegian emango dizute.

Mezua bidali Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu