Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. Hego Euskal Herrian: ARANTZA eta FORUAn (iraila).

Familia barnetegia: aparteko oporraldia ume eta gurasoentzat!

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Hego Euskal Herrian: ADUNA, FORUA eta ZUGARRAMURDIn. B1-B2-C1 mailak. 12

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, bizikletaz edo

Azterketak prestatzeko barnetegi bereziak

AEK-k C1 maila/EGA prestatzeko barnetegi berezia eskainiko du Foruan. 14 egun (90 ordu), 505 euro. Abuztuaren 17tik 30era Era berean, 1go eta 2. maila egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegia ere eskainiko du abuztuaren



2017ko udako barnetegiak: datak

A3_UdakoBarnetegiak_2017-1Dagoeneko prest ditugu 2017ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso… apirilaren 25ean hasiko den arren, datak eskura daude.

EGIN KLIK IRUDIAREN GAINEAN, KARTELA TAMAINA HANDIAGOAN IKUSTEKO.

Informazioa: 673 200 100 – 946 253 596 – udabarnetegiak@aek.eus



Asteburuko barnetegiak udaberrian

Foruko AEKren Barnetegian hilabeteko ikastaroak eskaintzen dira urte osoan. Era berean, maiatzean, Arantzan nahiz Iruñean hainbat barnetegi txiki antolatzen ditugu.

“ … euskara entzungo den leku batera joateko, bertan euskaraz egiteko, bertakoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz hainbat gauza egiteko. Gainera, hori guztia leku ederrean eta giro paregabean. Barnetegia da hori, euskara ikasteko lekurik onenetakoa”

Informazioa: 673 200 100 – 946 253 596 – aek.eusA3_barnetegiTxikiak_2017



Bizkaiko kostaldetik

ETAPA 4- UZTAILAK 19 Asteartea (Gaztelugatxe- Bermeo)
ETAPA 5- UZTAILAK 20 Asteazkena (Bermeo-Mundaka- Sukarrieta-Busturia- Murueta- Gernika)
ETAPA 6- UZTAILAK 21 Osteguna (Gernika- Kortezubu-Arteaga- Ibarrangelu- Elantxobe)

Bi egun eguzkipean igaro ondoren, 4. etapan tenperatura egokia izan dugu. Bermeora abiatu gara erritmo onean. Bermeon afariaz disfrutatu dugu eta giro ezin hobean oheratu gara. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbatik lehenengo etapa izan da 5. etapa, Bermeotik Gernikara doana. Pasai ezin hobeak igaro ditugu eta Astra proiektu autogestionatua ezagutu dugu. Eguna bukatzeko eta gitarraren laguntzaz gau bela paregabea izan dugu. 6. etapan azkar hartu dugu Elantxoberako bidea. San Pedro ermita eta Ogoño izan dira gaurko tontortxoak eta haietatik paisai liluragarriez disfrutatu dugu. Azkenean, Elantxobera heldu gara sastraka artean, zaurik beteta. Gaur ere aterpean musika eta afari ezin hobeaz disfrutatu dugu, egunero txandaka aukeratzen ditugun ibiltari sukaldariei esker. Batzuk portuan bainu zoragarria bat hartzeko aukera izan duten arren, beste batzuk lasai- lasai igaro dituzte orduak giharrak deskantsatzeko eta baba berriak sendatzeko.

 

Barnetegi Ibiltaria 2016 - Ez Duzu Ahaztuko



HASI DA BIDAIA!

ETAPA1- UZTAILAK 16 larunbata (Muskiz, Zierbana, Santurtzi, Portugalete)
ETAPA2- UZTAILAK 17 Igandea (Getxo, Sopela, Barrika, Gorliz)
ETAPA3- UZTAILAK 18 Astelehena (Gorliz-Lemoiz-Gaztelugatxe)

Aurten ere oinez zeharkatuko ditugu Euskal Herriko txoko eta pasaiak. Kostaldetik egingo dugu oraingoan. Muskizko La Arena hondartza abiapuntutzat hartu eta berriro ere 15 egun disfrutatuko ditugu jendartean. Euskara lagun Luzuero eta Serantes mendiak izan dira lehenengo etapan igo ditugunak, Portugaletera iritsi arte. Gontzalek Ezkerraldeko inguru honetan gertatutako historiekin arindu digu ibilbidea. Portugaleten gaua pasa ondoren, Bizkaiko Zubitik igaro eta Uribe kosta zeharkatuz 2. etapari ekin diogu. Bidean kala eta hondartza desberdinetan bainua hartzeko aukera izan dugu eta zoragarria izan da. 3. etapan kostaldetik pixka bat urrundu gara. Eguzkipean bakarrik ausartenek edo zoroenek lortu dute Jata mendia igotzea. Poliki-poliki elkar ezagutu dugu hiru egun hauetan eta hurrengo etapak bizitzeko prest gaude. Gaztelugatxen pasa dugu gaua eta berezia izan den arren beroak eta haizeak ez dute gure logalea asetu.

28474683126_a7defcb91c_b 28474683536_31a825bf0c_k 28506662345_6567dd475e_b



Zergatik Barnetegi Ibiltaria?

Ataundik, Deustutik, Gasteizetik, ikasleak, irakasleak, kirolariak, mintzatzera datozenak, oporrak pasatzera datozenak, Euskal Herria ezagutzera datozenak, lagunak egitera datozenak…. DENETARIK TOPATUKO DUZU BERNETEGI IBILTARIETAN!

https://youtu.be/46QfP5w22hA

 

bizikletaz2016



Bizikletazko ibiltaria 2016 – ibilbide berria!!!!

bizikleta1• 15 egunez euskaraz bizi nahi?
• Euskal Herria hobeto ezagutu? (herriak, leku bitxiak, ohiturak, hiztunak, euskalkiak…).
• Bizikletaz ibiliz gustuko opor ederrak pasa nahi?

Barnetegi berritu honetan bizikletan igo eta pedalei ekinez Euskal Herriko leku polit ugari bisitatuko ditugu: Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia (puente colgante), Olite gaztelua,
Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako lautada, Urbasa, Andia, Ultzamako herri ederrak, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto mendi misteriotsua, Erronkari harana,
Bizkaiko Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso argotua, Baztan … Uztailaren 30etik Zarautzetik abiatuko gara eta 15 egun beranduago, eta mendatez mendate 1.000 kilometro inguru
egin ondoren, Etxarri Aranazko herritarren berotasunean bukatuko dugu.

Batez beste, 65 bat kilometro egingo ditugu behar beste geldiune eginez interesgarri deritzegun lekuak ikusi ahal izateko. Eta nola ez, erosoago ibiltzeko pisu guztia furgonetan eramango dugu (motxilak, dendak, mahaiak eta aulkiak…).
Euskararekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango dira:
 -Tokian tokiko hiztunekin harremanetan jarri.
-Jarduera kulturaletan parte hartu: diaporamaren bat ikusi, ipuin kontalariak, erakustaldiak, bertso-afaria, bisita gidatuak.
-Euskararen erabilera sustatzeko tailerra.
 -Musika emanaldia/kontzertu akustikoa.
-Txirringa konponketa tailerra.
 Eta, jakina, irakasleak laguntzeko eta zalantzak argitzeko.

Ibilbide osoa HEMEN duzu, ikusteko, amesteko, deskargatzeko, partrekatzeko….

Eta hemen, egunez eguneko txangoa!

 

Info
Telefonoa: 607 553 255
K. elektronikoa: ibiltaria@aek.eus

 



Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.
euskalduntze

Hego Euskal Herrian:
ARANTZA eta FORUAn (iraila). B1-B2-C1 mailak. 14 egun (90 ordu). 505€
Uztailaren 4tik 17ra, Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 18tik 31ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 1etik 14ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 15etik 28ra, Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 29tik irailaren 11ra, Foruan (Bizkaia)

Uztailaren 18tik 31ra. A2 maila. Adunan. 14 egun (90 ordu). 505€

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Ipar Euskal Herrian:
UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 10 egun (70 ordu). Langileak 630 € // Langabetuak 545€
Uztailaren 18tik 29ra
Abuztuaren 1etik 12ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Hilabete osoko ikastaroa, UREPELEN. A1-A2-B1-B2-C1 mailak. 20 egun (140 ordu). Langileak 1.197 € // Langabetuak 1.035€
Uztailaren 18tik abuztuaren 12ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago:
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus.

Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko!



Familia barnetegia: aparteko oporraldia ume eta gurasoentzat!

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.
familia
Hego Euskal Herrian:

ADUNA, FORUA eta ZUGARRAMURDIn. B1-B2-C1 mailak. 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €
Uztailaren 4tik 15era, Adunan.
Uztailaren 18tik 29ra, Foruan.
Abuztuaren 1etik 12ra, Zugarramurdin.
Abuztuaren 15etik 26ra, Foruan

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago.
AEKren euskaltegietan, telefonoz 673 200 200 // 946 464 000 edota e-postaz udabarnetegiak@aek.eus

Ikasi eta bizi izandakoa ez duzu ahaztuko!



Ikasi eta bizi izandakoa EZ DUZU AHAZTUKO!

Zugarramurdin, Arantzan eta Euskal Herriko hainbat lekutan opor ahaztezinak igaro
zituzten iaz erreportajeko protagonista Remiro-Tobar familiak, Ana Perezek eta Dabid
Romeok, baita beste ikasle askok ere. Hala, euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri zuten.

Eta laster, aurtengo Ibiltarien gaineko berri gehiago…  Sorpresaz beterikoak aurtengoak! Adi egon!



Hiriberri-Abodi-Otsagabia

Gaurkoan Orira igotzea zen gure intentzioa baina eguraldiaren iragarpena dela eta, azkenean, Otsagabiako kanpinean pasako dugu gaua. Bidean kantari aritu gara,garai bateko kantak entzun dira hasieran eta bukaeran gaur egungo kantak. Estilo ezberdinak eta kantari ezberdinak entzun ditugu. Oso etapa alaia izan da nekea nabaria den arren,izan ere , hamabigarren eguna da. Gauan irri artean jolas ezberdinakegin ditugu. Ipuin bat sortu dugu euskara praktikatzeko.ioioi