Bilbo
Udan ere Euskaraz aritu nahi baduzu, Bilboko Berbalagunean parte har dezakezu. Zeure taldetxoa, bidelaguna eta nola ez segurtasun neurri guztiak bermatuta, oraindik COVID-19 gure artean dago eta. A! eta doan da, ez ahaztu!!!
Kontseilua: larunbatean elkarretaratzea Bilbon Astelehenan Kontseiluaren agerraldia izan zen Bilbon eta AEK-k ere parte hartu zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren bueltan, Kontseiluak bilera batera deitu ditu eragile sindikalak eta politikoak ostegunerako. Era berean, horrelako esku-hartzeei desadostasuna agertzeko elkarretaratzea deitu du larunbaterako: Bilboko Justizia Auzitegiaren aurrean (Albiako lorategiak), 11:00etan, Euskaraz […]
Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. […]
Bilboko Udalak urtero euskara ikasten laguntzeko dirulaguntzak ematen dizkie hainbat kolektibori. Aurten maiatzaren 21a arte eskatu ahal izango dira. Informazio gehiago auzoetako udaltegietan zein 010 telefono zenbakian.
Zenbait euskaltegik osatzen dugu Bilboko AEK, eta modu koordinatuan funtzionatzen dugu zuongandik albait hurbilen egoteko; horregatik, matrikula egin nahi edo informazioa behar baduzue, ez izan zalantzarik eta jo gure edozein euskaltegitara. INDAUTXU AEK Urkijo 88-1, 94 441 3474 indautxu@aek.eus Facebook Bulego ordutegia / Horario oficina: 10:00-14:00 / 16:00-20:00 IRALA AEK […]
2020ko martxoaren 13an, ostirala, ia dena geneukan prest 17. Txotxindau ospatzeko, eta goiz horretan AEK-k mezu bat bidali zigun euskaltegiak ordutik aurrera itxi behar zirela eta hurrengo astelehenetik aurrera eskolak telematitkoki ematen hasi beharko genuela adieraziz. Dena bertan behera utzi behar izan genuen. Hurrengo egunean, martxoaren 14an, telebista guztietan agertu […]