Monthly Archives: December 2013

Zorionak eta urte berri on!

Gaurtik aurrera oporretan egongo gara, baina urtarrilaren 7tik aurrera bueltan edukiko gaituzue nahi duzuenerako. Bitartean onak izan eta gozatu!!!

 

Ikastaro trinkoetan izena emateko epea zabalik.

Urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra Uribe Kostako AEKk abiatuko dituen ikastaro trinkoen matrikula epea, honezkero,  zabalik dago. Abenduaren 20ra arte aukera egongo da lau ordu eta erdiko ikastaroetan izena emateko. Ikastaro hauen ordutegia, goizez, 09:30etik 14:00etara eta, arratsaldez, 15:30etik 20:00etara izaten da, eta A2, B1, B2 edo C1 mailen eskaintza egiten dugu.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko,  Uribe Kostako AEKko edozein euskaltegirekin harremanetan jar zaitezkete bai posta elektronikoz, bai telefonoz, bai bertara hurbilduz.

Xaboi ekologikoen tailerra antolatu dute Berbalamiñeko lagunek abenduaren 12rako.

Bebalamiñe Euskara Elkarteak, abenduaren 12an, xaboi ekologikoen tailerra antolatuko du  Ongi Etorri Topalekuan arratsaldeko 19:00etan. Tailerra UKnaturako lagunek emango dute alde teorikoa eta praktikoa landuz.

Tailerrean izena emateko bidali email bat zure datuekin berbalamine@gmail.com helbidera eta zurekin jarriko dira harremanetan.

Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da materiala erosteko.
Animatu eta eman izena!

Primeran pasatu genuen Getxoko Berbodromoan eta Olgetodromoan!!!

Euskararen Egunaren ospakizunen barruan Egizuk, Areetako Elkartegian, antolatutako Berbodromo/Olgetodromoan parte hartu zuten gure ikasle eta irakasleek. Egun osoko ekintza izan zen, goizetik gauera arte ordutegiz ordutegi aritu ziren ikasle guztiak, Egizuk proposatu zituen gaien inguruan solasean. Gustora ibili ziren, argazkietan ikus daitekeenez,  bai berbetan jardun zirenak, bai olgetan aritutakoak.

Saioak amaitutakoan indarrak berreskuratzeko beta ere eduki genuen, gosari/azkari ederra eskaini zigutelako.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta Egizuri, horrelako ekintzak antolatzeagatik!

Getxoko Lauaxeta euskaltegian EUSKARAK 365 EGUN.

 

Getxoko Lauaxeta euskaltegiko ikasle eta irakasleek babesa erakutsi diote Euskarak 365 egun kanpainari. Horretarako, hona hemen kanpainaren izenean, euskaltegiko sarreran, ordutegiz ordutegi egindako argazki batzuk.

Uribe Kostako AEK euskaltegien taldeak

Honako hauek dira gure taldeak…

Uribe Kostako AEKren bloga martxan!

Hemendik aurrera blog honen bitartez izango duzue gure berri. Uribe Kostako AEKideok antolatutako ekintzez gain, beste hainbat konturi buruz arituko gara txoko honetan.

Laster arte!