Monthly Archives: September 2015

HABEren entzumen eta irakurmen azterketa datak

antolaketa facebook

Eskaintza zabala Uribe Kostako AEKn

Guztion beharretara egokitzen den eskaintza Uribe Kostako AEK-k 15-16 ikasturterako prestatu duena: modulazio ezberdinetako euskalduntze ikastaroak, HABEren egiaztatze probetara zuzendutako ikastaroak (ahozkoa propio prestatzeko ikastarotxua barne), gurasoei zein dendariei begirako taldeak, autoikaskuntza, larunbatetako eskolak, ikastaro trinkoak …

Hala ere, onena, euskaltegira hurbiltzea eta bertan zuretzako aproposena den aukera aztertzea.

ZUEN ZAIN GAUDE!!!

Matrikula epea irailaren 30era arte zabalik dago.

A5 matrikula orria uk 1516

 

AEK-k telefonoetarako aplikazioa sortu du

APPAEK-k telefonoetarako aplikazioa sortu du: Euskara praktikoa hiztegia. Oinarrizko hitzak ikasteko eta AEKri buruzko informazioa sakelan eramateko!

Deskargatu AEK, euskara praktikoa zuen telefonoetara!

 

 

 

 

 

Euskara praktikoa AEKn; jadanik euskaltegiak zabalik

aurrematrikulaJadanik zabalik daude Uribe Kostako AEK-ko ateak. Iraila osoan zehar aukera dago gertuen daukazun euskaltegitik pasatzeko. Hona gure ordutegiak:

LEIOAKO LAMIA AEK: 09:00-13:00/16:00-20:00

GETXOKO LAUAXETA AEK: 09:00-13:00/16:00-20:00

URDULIZKO AEK: 17:00-20:00

GORLIZ-PLENTZIAKO JENTILBASO AEK: 11:00-13:00/18:00-20:00

Eta gogoratu 15/16 ikasturteko matrikula bat zozkatuko duela AEK-k ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. Funtzionamendua oso erreza da!