BEKAK - DIRULAGUNTZAK
AEKn, azpimarratu nahi dugu Euskal Herri osoan erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, administrazio nagusiek..) dirulaguntzak ematen dituztela euskara ikasteko; hori dela eta, geure euskaltegietan, dirulaguntzak izapidetzeko informazioa jasoko duzue.
Adi: aintzat hartu behar da dirulaguntza baten tramitazioa onuradunari dagokiola; eta, beraz, norberaren ardura dela urrats guztiak zuzen eta garaiz egitea.
Zein dirulaguntza daude euskara ikasteko?
Eusko Jaurlaritzak (HABE) nahiz Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak eskaintzen dituzte urtero; era berean, Arabako Foru Aldundiak ere laguntza-bonoen egitasmoa dauka.
Bestalde, tokian tokiko erakunde askotan ere laguntzak aurki daitezke: mankomunitate nahiz udaletan.
Azkenik, bestelako aukerak ere gogora ekarri nahi ditugu; esaterako:
- Langabeentzako doako euskara-eskolak, Lanbideren bidez.
- Administrazioen hainbat sailetako hitzarmenak.
- Enpresa ugarik euren langileei ematen dizkieten laguntzak.
- ENPRESAK hobaria jasotzeko aukera, FUNDAEren bitartez.
Informazio gehiago behar baduzu, galdetu zure irakasleari edo bete galdetegia (orrialdearen bukaeran)!

EUSKARA BONUA: ordaindu behin, ikasi B1 arte
A1 eta A2 mailako ikasleek 120 euro ordainduko dute eta epe bat izango dute euskara ikasteko; hasiera mailaren arabera, 4 urtera arte. 2026-2027 ikasturtean ibilbidea B1 mailaren aurreko azpimailaraino iritsiko da.
Eredua 2027-2028 ikasturtean garatuko da bere osotasunean, eta B1 mailara iristeko aukera emango du.


Adi, 16-18 urteko gazte!
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen barruan, 16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerroa, C1 maila prestatzeko.
Euskarabideak A1 eta A2 mailak %100ean finantzatuko ditu 2026/27 ikasturtetik aurrera.
Informazio gehiago gure euskaltegietan.

Arabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundiak ere laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan A2, B1 eta B2 mailetan matrikulatuz gero.
Udalak
Hainbat udalek dirulaguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Eskuratu informazioa hurbilen duzun euskaltegian
Hegoaldeko hiriburuetako dirulaguntzak:
Errigora bekak
Ager eremuan udalen dirulaguntza ez duten herritar horiei begirakoa da, beti ere Euskarabidearen (Nafarroako Gobernua) diru-laguntza eskuratu duten ikasleei, baita beti ikas-prozesuan %80ko asistentzia bermatzen duten horiei ere.
*Ager eremua delakoa: Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafallaldea eta Erribera
Jarri gurekin harremanetan
946 464 000 · 673 200 100
aek@aek.eus
