Netflix Euskaraz ekimena otsailaren 16an jarri zen abian, eta, euskarak streaming plataformetan, eta ikus-entzunezkoetan, orohar, duen presentzia eza eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da haren asmoetako bat. Abiatu zutenetik, gaurko egunera arte, 10.500 sinaduratik gora jaso ditu ekimenak,eta, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begirako asmoen berri emateko unea iritsi dela iruditzen zaio sustatzaileen taldeari.
Gaur, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan, egingo duten agerraldi publikora AEK ere gonbidatu dute, eta bertan bi Artezkaritzakide azalduko dira: Aitziber Balantzategi eta Iñaki Urkijo.
Pantailak, euskaraz!