Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
Print Friendly, PDF & Email

Euskarak aurrera egin dezan, egoerari parez pare begiratu behar diogu. Egoera honek, gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana eta akordio berriak behar ditu. Herri bultzada berri bat behar du. Aurrera egin behar dugu.

Euskara aurrera euskararen aldeko ekinbidea aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat euskaltzale ezagunek, Donostian. Eta maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta manifestazioa eginen zutela iragarri ere bai. Mobilizazioan parte hartzera deitu zituzten euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak.

Adierazpenarekin bat egin dutenak: Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Jakin, Elhuyar, Pantailak Euskaraz, Maizpide, Bai Euskari Elkartea, UEMA, Elkar, Ikastolen Elkartea eta AEK-k

Beraz, badugu beste hitzordu bat, gorde data eta lau haizetara zabaldu deialdia.

Hitzetik ekintzetara pasatzeko unea da. Hitzek hizkuntza, ekinak herria.

Print Friendly, PDF & Email

Batz-ek Euskara Plana dauka 2001. urteaz geroztik. Kooperatiba atzera begira jarri da, eta 20. urteurrena pasa den urtean izan bazen ere, pandemiak eragindako atzerapenaren ondoren ospakizun ekitaldia egin dute gaur goizean Igorreko lantegian.

Proiektua landu eta martxan jartzeko, 2000.urtean, Elhuyar aholkularitzari eskatu zitzaion laguntza teknikoa, eta beraiekin batera abiatu zen Euskara Plana. 2013. urtetik, ordea, Ahize-AEK aholkularitzak darama Batz-eko Euskara Plana garatzeko ardura.

Ekitaldian parte hartu dute Batz-eko Euskara Batzordeko kideek, Xaber Ozerinjauregi presidenteak, lehen Euskara Batzordeko kideek, eta erakunde publikoetako ordezkariek. Bertan izan dira Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

Irakurri gehiago hemen.

Print Friendly, PDF & Email
Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu baztertzailearen aurka eta herritar guztion eskubideen alde aterako gara kalera.
?️ Maiatzak 7
? 17:30ean
? Antoniutti Parketik (Iruñea)
 
Print Friendly, PDF & Email

Pandemiaren ondorioz bi urtez egin barik egon ostean, apirilaren 30ean izango da, Sopelan, txapelketaren XXVII. edizioa.

Ohi legez, parte hartzaileek atsotitzak asmatu beharko dituzte bertso bidez emango zaizkien pistei erreparatuta. Lehen fasea goizean egingo da, Algortako Bertsolari Eskolakoek idatzitako bertsoei jarraikiz. Tabernaz taberna ibiliko dira guztiak herrian, musikariak lagun. Gero, Artadi garagardotegian bazkaldu, eta talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Ainhoa Agirreazaldegiren eta Etxahun Lekueren bertsoak zuzenean entzunda. Bizpahiru laguneko taldeek har dezakete parte, eta izena emateko epea apirilaren 26ra bitartekoa izango da, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean. Izena emateaz gain, komeni da hemen ikusgai dagoen atsotitz zerrenda ikastea eta gainerako arauak irakurtzea...

DESKARGATU HEMENDIK MATERIAL GUZTIA.

 

Print Friendly, PDF & Email
Zuhaitz Gurrutxaga eta Maitane Urbietari elkarrizketak; Irulegi Irratia, 40 urte euskaraz; Korrikaren zaintzaileak; Artium museoa, bi hamarkada arte garaikidea zabaltzen; Los Angeleseko Skid Row auzoko muturreko pobrezia... Eta askoz gehiago AIZU aldizkarian!
 
On egin!
Print Friendly, PDF & Email

Arratiako 24 enpresek konpromisoa hartu dute arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko, eta helburu hori lortzeko, datozen bi urteetan eusGara zerbitzuak eskaintzen dizkien tresnak baliatuko dituzte. Doako zerbitzua da, eta bere helburua da Arratiako arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzea. Enpresen esku jartzen dituzte honako baliabideak: itzulpen-zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza-saioak. Enpresa handi zein txiki, arlo ugaritan diharduten lantegiek egin dute bat eusGara komunitatearekin, eta denen artean, 1.300 behargin baino gehiagori ematen diote lan.

Errota fundazioak kudeatzen duen zerbitzua da eusGara, eta gaur goizean sinadura ekitaldia egin zuten Igorren apirilaren 1ean. Euskararen erabilera handitzeko konpromisoa hartu duten 24 enpresetatik hamahiru enpresek hartu dute parte bertan. Zerbitzua diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta sinadura ekitaldian izan dira proiektuaren bultzatzaile diren erakundeetako ordezkari nagusiak: Iratxe Goikoetxea Errota fundazioko koordinatzailea; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua; eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Arratiako udalak ere presente egon dira ekitaldian, Errota fundazioaren parte diren heinean. Sei herritako alkate edo udal ordezkari egon dira Igorreko ekitaldian: Igorre, Lemoa, Dima, Artea, Areatza eta Bedia. Euskalgintzatik, bestalde, AEK euskaltegia eta Begitu hedabidea gerturatu dira, eta sindikatuen aldetik, ELA.

Informazio gehiago prentsa-oharrean.

Print Friendly, PDF & Email

Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, AEKren hizkuntza aholkularitza AHIZEk ENPATIKONOMIA jardunaldia antolatu du hilaren 25erako. Bertaratzerik ez baduzu, zuzenean jarrai dezakezu lotura honetan: https://www.youtube.com/watch?v=SFCN335l_mY

 Egitaraua

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Udako ibiltariak pandemia aurreko erritmoa hartu du, zorionez, eta, dagoeneko, 2022ko datak zehaztuta ditugu:

    Oinez. Uztailaren 16tik 31ra.
    Bizikletaz. Abuztuaren 1etik 15era.

Prezioak, ibilbideak eta izena ematea > https://praktikatu.eus/ibiltaria

Print Friendly, PDF & Email

Udaberri bezperetan Errigoraren eskutik eskura kanpaina izanen dugu laster. Etxeko despentsa betetzeko aitzakia ezin hobea hau, urte guztirako Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (bidoika) eta kontserba, pasta, arroz eta lekale sortekin (12 unitateka). Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean.

Eskaerak martxoaren 10etik 30era egin daitezke, Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz (+33) 532 09 35 45 / (+34) 848 87 12 23.

Print Friendly, PDF & Email

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA

Eguna 2022eko martxoaren 26a
Tokia:
AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua:
Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2020-2021 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2020-2021 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2021-2022 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- Datozen urteetarako inbertsio plana.
Seigarrena.- AEKideen zereginekin lotutako zenbait proposamen (eskola prestaketa bereziak, irakasleen bestelako zereginak, C2 agiria).
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera

Lehendakaria

Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

Bilbon, 2022ko martxoaren 8a

Print Friendly, PDF & Email

Garai zail hauetan, bai euskararen bai emakumeon* egoera zeharo okertu da. Izan ere, azken urteetan emandako aurrerapausoek atzera egin dute arrapaladan; besteak beste, lan prekarietatea, zaintza, indarkeria eta zaurgarritasuna areagotu egin dira. Ondorioz, bizkarrean daramagun motxila leporaino bete zaigu, eta gero eta gehiago kostatzen zaigu hustea.

Oztopoak oztopo, lanean dihardugu emakume* askok eta askok (bai soldatapean, bai bestela ere), eta helduen euskalduntzean, esaterako, kide eta irakasle gehienak emakumeak* gara: gurean, %63,9, hain zuzen ere. Hori dela eta, ez dugu itxura bakarrik izan nahi, erakundean bertan parte hartu nahi dugu eta ez bakarrik argazkietan, modu aktibo eta eraginkorrean baizik. Horrelakoak baikara!

Arrazoi horiek guztiak aintzat hartuz, eta Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira, garrantzitsua iruditzen zaigu egiten dugun lana erakustea eta gure jarduna nahiz presentzia ikusaraztea. Horregatik, hor gaudelako eta ehuneko handia garelako, martxoaren 8an emakume* guztion argazkiak zabaldu nahi ditugu, geure indarrak batzeko, eta ikus gaitzaten.

AEK

 

 

Print Friendly, PDF & Email
Pilar Kaltzada kazetariari eta Danel Abando boxeolariari elkarrizketak; Uribarri Ganboako urtegiak estali zituenak; Los Angeles, aberats eta txiro; agur Belokeko monasterioari; 22. Korrikaren ibilbidea... eta askoz gehiago hiabete honetako AIZU! aldizkarian.
 
Hartu, leitu, ikasi eta gozatu!
Print Friendly, PDF & Email

Asko dira BIZIPOZA egitasmoaren bazkideak. Horietako bat, AEK. Urtarrilaren 29an, BIZIPOZAK aurkeztuko proiektu berria aurkeztu zuen: MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT (2), kantu eta bideoklipen egitasmoa. BIZIPOZA elkartea osatzen duten 12 elkarterekin ekoiztutako lana da, euskal sortzaileekin elkarlanean sortua: Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolari, eta 10 abeslari eta 4 musika talde.

Informazio gehiago hemen.

Print Friendly, PDF & Email

Hiriguneko gazteek euskararen eta euskarazko kulturaren inguruan duten pertzepzioa ikertu du Naroa Jauregizuria Ahize-AEK-ko aholkulariak, eta #Damolat proiektua abiatu. Ikastolen Elkarteak unitate didaktikoa diseinatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babes ekonomikoa jaso du.

Ikas unitateak euskarazko kulturaren transmisiorako eta berrartikulaziorako hainbat jarraibide eta ariketa jasoko ditu, oinarri argi batekin: gazteek eurek bilatu ditzaten euskarazko euren erreferenteak.

Deskargatu hemendik.

Print Friendly, PDF & Email

Ane Pikazari eta Nextor Otañori elkarrizketak; Union Tutera; Ekhilur kooperatiba; 'A Clockwork Orange'-n 50 urteak; 22. Korrikaren abestia... Dagoeneko kioskoetan, eta gaurtik aurrera gure euskaltegietan. Baita aizu.eus webgunean ere.

 

Print Friendly, PDF & Email
Hogeita hamabost urte luze joan dira Nafarroako Parlamentuak. 18/1986 Euskararen Legea onartu zuenetik gaur arte. Inolako logikari erantzuten ez dion legea dela berretsi izan dugu azken hamarkadotan, herritarrei oinarrizko eskubideak bizi diren herriaren arabera aitortzen dizkielako. Are gehiago, nazioarteko esparruetan oraindik ere erabiltzen da lege hori oinarri sendorik gabeko diskriminazioa eragiten duen arauaren adibide gida. 

Zalantzarik ez dugu lege horrek arrasto handia utzi duela euskaraz bizi nahi duen komunitatearen baitan, baina bai eta jendartean oro har ere. Izan ere, lege horren irakurketa murritzek ekarri zuten, esaterako, euskararen beraren ikusgabetzea; edota gaur egun euskaldunak diskriminatzen dituzten erabakiak. 

Hala eta guztiz ere, herri gogo indartsuak behin eta berriz aldarrikatu du justizia, kohesioa eta berdintasuna ardatz izango dituen marko juridikoa behar dela. Aldarrikatu ez ezik, eraiki ere egin du herri gogo indartsu horrek, eta legeak herritarrak diskriminatzen dituen eremuan aurrera eraman izan diren proiektuak dira horren erakusgarri. 

Horrela, egungo irakurketa, bai eta etorkizuneko erronkak ere, zuekin partekatu nahi ditu Euskalgintzaren Kontseiluak legearen urteurrenaren bezperan, abenduaren 14an, asteartearekin, Iruñeko Plazara! gunean (Kale Nagusia, 31) arratsaldeko seietan antolatu duen ekitaldian. Izena emateko HEMEN.
Print Friendly, PDF & Email

Ekainaren 10ean, E-uskaltegian mintzodromoa egino dute.  Hainbat ikasle ari da AEKn -munduan zehar zein Euskal Herrian- online ikastaroetan- eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, ikasleak eta euskaldunak elkartu dituzte, solasean jarri eta euskaraz aritzeko. Egunerokotasuna duten gaiak landuko dituzte. Nahi duen orok izena eman dezake.

Izena emateko azken eguna hilaren 7a izango da, hemen (aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri)

Print Friendly, PDF & Email

Durangoko Azokaren 56. edizioko egitarauaren barruan, AIZU! aldizkariak hainbat lagun batu zituen mahai-inguruan, hizkuntza baten ikas prozesuan irakurketak duen garrantziaz hitz egiteko. AIZU! 40 urte euskara ikasleak hezten eta euskarazko irakurleak hazten lelopean jardun zuten Belen Rufz Aguayo euskara ikasleak, Maider Irurozki Artaxo irakasleak eta Gotzon Hermosilla kazetariak, AIZU!ko koordinatzaile Eñaut Mitxelena moderatzaile zutelarik.

AIZU! aldizkaria euskara ikasteko bidelagun egokia dela argi utzi zuten Irurozkik eta Rufzek. Lehenak azpimarratu zuen oso lagungarria dela irakasleentzat esku artean “material erreala” edukitzea eskolak prestatzerakoan, eta AIZU! bezalako aldizkari bat modu askotan erabil daitekeela, hori baita argitalpen honen beste ezaugarri bat, ariketak eta denbora-pasak dituelako. Rufzek, berriz, aldizkariak egiten duen zubi lana nabarmendu zuen, beste argitalpen batzuetara jotzeko beldurra kentzen laguntzen duelako: “Hau ulertzen badut, agian beste batzuk ere ulertuko ditudala pentsatuta, proba egiten duzu”.

Bestalde, hirurek baieztatu zuten AEKren aldizkariak euskal kultura ezagutzera emateko ere balio duela, “erreferentzia euskaldunak ematen dizkiolako irakurleari”. Halere, Hermosillak gaineratu zuen, ikasleentzat ez ezik, edozein irakurlerentzat balio duela ekarpen horrek, “euskal hiztunek ere batzuetan ez dituztelako euskal kulturako hainbat erreferente ezagutzen”.

Ordubeteko saioaren ostean, txaloaldi bero batekin bukatu zen mahai-ingurua. Bertaratu zirenek horrela eskertu zuten agertokian izan ziren partaideen ekarpena eta ikusleen artean egon ziren AIZU!ko sortzaile taldeko Iber Otsoaren eta Amaia Montorioren aspaldiko ekimena.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Irurozki, Hermosilla, Rufz eta Mitxelena.

Print Friendly, PDF & Email

Atzo, abenduak 2, Igo Bolumena! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldia izan zen, AEKren Hizkuntza aholkularitza AHIZEren eskutik. Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, 130 bat lagun elkartu ginen.

Streaming bidez emititu zen. Ikusi nahi duenak hemen dauka osorik.

Jardunaldian, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean sortutako Damolat ikas-unitatea (gazteei zuzenduta) ere aurkeztu eta banatu zen. Webgune honetatik deskargatu daiteke, hemendik. AEK-AIZU!k Landako Gunean (Goienkale, 23) izango duen standean ere paperean eskuratu ahal izango da (ale batzuk egongo dira).

Eskerrik asko parte hartu zenuten hizlari eta lagun guztioi!



Print Friendly, PDF & Email
Abenduko AIZU!, kalean!
 
40 urte beteko ditugula ospatzeko, zenbaki berezia: denborapasa eta ariketa gehiago, zorion postalak, aldizkariaren eta irakurleen iritziak... Baita ohiko atalak ere: Durangoko Azoka-ri buruzko erreportajea, 22. Korrika, Itxaso Compañoni elkarrizketa...

Mezua bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.