E-uskaltegiak, AEKren on-line eskaintza biltzen duen atariak, mailak egiaztatzeko azterketak eta euskalduntzearen maila guztiak (A1, A2, B1 edo 1.maila, B2 edo 2.maila, C1 edo 3.maila eta C2  prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu.

Ikastaro hauek guztiak erabat on-line izango dira, urtarriletik maiatzera.
-Prezioa: 342 euro (A1, A2, B1, B2, C1) eta 443 (C2)
-Iraupena: 100 ordu.

Ikastaroen ereduak ikusi ahal dituzue bisitari modura sartuta (bestela, erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Beste ikastaro batzuk:

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa.
C1 gaindituta dutenentzat eta egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat. Otsailetik ekainera.
-100 ordu.
-342 €.

Itzulpengintza ikastaroa.
Urtarriletik martxora.
-30 ordu.
-246 €.

C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean.
Ikastaro iaz gainditu eta urrian deialdi itxian gainditu ez dutenentzat. Apiriletik maiatzera.
-40 ordu.
-205 €.

Matrikulak eta informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Izena emateko azken eguna: abenduaren 18a.

    • AHIZEren proiektua Oiartzunen

      AHIZEren proiektua OiartzunenAhize-AEK Hizkuntza Aholkularitza Zerbitzuak euskara planak sustatzeko aholkularitza eta normalizazio zerbitzua eskainiko ditu Oiartzungo enpresa txiki eta ertainetan. Udalak Lanin egitasmoa jarri...

    << < 13 14 15 16 17 > >>
    • Iraila-urriko AIZU! aldizkaria kalean

      Iraila-urriko AIZU! aldizkaria kaleanElkarrizketa eta erreportaje interesgarriak: Sra. Polaroiska; DJ Bull; BIBA Bilbo; Leo Turiño #aekjendea; binilozko umeak... Liburu eta diska kritikak, denbora-pasak, komikiak eta askoz gehiago....

    << < 13 14 15 16 17 > >>
    • Praktikaren Magia. Bideoak ikusgai

      2017ko azaroaren 10ean, AEKren Praktikatu zerbitzuak Praktikaren Magia, esperientzien topaketa antolatu zuen, Bilboko Hika Ateneon. Topaketan grabatutako esperientziak...

    << < 13 14 15 16 17 > >>