Print Friendly, PDF & Email
09
Eka

26-27 ikasturterako aurrematrikula zabalik ekainaren 30era arte

26/27 ikasturterako matrikula epea irekita dago AEKko euskaltegietan eta, izena ekainaren 30a baino lehen emanez gero, hainbat abantailaz gozatu ahal izango du ikasleak: ikasturte honetako prezioan ordainduko du, irailean ezarriko den igoera ekidinda, eta ordaintzeko modu malguagoa eskainiko zaio, ordainketa epe gehiagotan egin ahal izateko. Gainera, lehentasuna izango du taldeak eratzeko orduan. Apirilaren 20an zabaldu zen aurrematrikula epea eta martxa onean doa, jendeak datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa duen seinale.

Aurrematrikula HEMEN.

Bestalde, AEKk zuzeneko web bidezko bi aurkezpen eskainiko ditu ekainaren 16an, aipatutako 26/27 ikasturteari begira. Goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 15:30ean izango dira, Maialen Otegi Saez de Egilazen (irakaskuntza arduraduna), Maialen R. Bárcenaren (irakaslea) eta Maialen Begiristain Gradoren (Nazio Kontseiluko kidea) eskutik. Helburua izango da euskararen irakaskuntzarako AEKk duen metodologia eta ikastaro motak azaltzea, baita ere euskara ikasleentzako dirulaguntzen berri ematea (aurtengo nobedadeak barne: Euskara Bonua EAEn, A1 eta A2 mailak dohainik Nafarroan...). Bertan parte hartzeko, ez dago izena eman beharrik, nahikoa da ordu horietako batean webgune honetan sartzea.

Print Friendly, PDF & Email
01
Eka

Zabalik 2026-2027 ikasturteko aurrematrikula

Datorren ikasturtean, 2026/2027 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi duen orok (AEKko ikasleek zein ikasle ez direnek) baliatu dezakete AEKren matrikulazio eskaintza berezia.

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke.

Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- Ikasturte honetako (2025/26) prezioari eutsiko zaio
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 · 946 464 000

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro (HABE edo Euskarabidearen aparteko dirulaguntza duten ikastaroen kasuan izan ezik).

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakiz gero, aurrematrikularen %100 itzuliko da ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

egin aurrematrikula

Oharra: ezin da aurrematrikularik egin online-ikastaroetan. Dena den, datorren ikasturteko online-ikastaroetan izena emateko asmoa duenak GALDETEGI HAU bete dezake.

Print Friendly, PDF & Email
27
Mai

EUSKARAZ KOOP. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA

Eguna 2026ko ekainaren 26a
Tokia: AGURAINgo HARRESI aretoan
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.

Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena)

Hirugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (25-26 aurrebalantzea eta 26-27 aurrekontuaren aurreikuspena, 26-27 eta 27-28 ikasturteetarako z.o.-ak, egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Korrika, ...)

Laugarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.

Bosgarrena.- Jazarpenen aurkako protokoloa eta Barne-araubideko erreglamenduaren egokitzapena.

Seigarrena.- Sozietate organoak: Artezkaritza Kontseiluaren berritze partziala.

Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.

Zortzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.

Lehendakaria
Lurdes Etxezarreta Artabe

Bilbon, 2026ko maiatzaren 22an

Print Friendly, PDF & Email
26
Mai

AEK izango da MootEU 2027 jardunaldiaren antolatzailea

AEKk antolatuko du 2027ko MootEU jardunaldia, euskarazko hezkuntza digitalaren eta Moodle plataformaren inguruko erreferentziazko topaketa. 2026ko edizioaren ondoren, datorren urteko jardunaldiak euskal hezkuntza-komunitateko profesionalak, teknologia-adituak eta irakasleak bilduko ditu berriro, hezkuntza digitalaren etorkizunaz hausnartzeko eta esperientziak partekatzeko.

MootEU urtez urte sendotzen ari den hitzordua da, Moodle plataformaren erabiltzaile, kudeatzaile eta garatzaileentzako topagune bihurtuta. Jardunaldiaren helburua da berrikuntza pedagogikoa, tresna digitalen erabilera eta euskararen presentzia ingurune digitalean sustatzea. Azken urteotan adimen artifizialak, ikaskuntza kolaboratiboak eta software librearen aukerek protagonismo berezia hartu dute jardunaldian.

Edizio honetan Tknikak antolatu du jardunaldia, maiatzaren 22an, Errenterian eta saioaren bukaeran lekukoa pasatu dio AEKri. Erakundearentzat MootEU 2027 antolatzea aukera paregabea izango da euskararen irakaskuntza eta teknologiaren arteko lotura indartzeko, eta hezkuntza-komunitateari berrikuntza digitalaren bidean laguntzeko. Aurrerago egitaraua eta informazio guztia argitaratuko dute MootEUren webgunean.

Argazkian, Tknikako Aitor Orbegozo (eskuinean) eta AEKren e-uskaltegiko Andoni Tolosarekin.

Print Friendly, PDF & Email
22
Mai

AEKn euskara irakasle izan nahi?

Euskara irakasle izateko ikastaroa AEKn irakasle lanerako trebatzeko prestakuntza da. Helburua da helduen euskalduntzerako euskara-irakasle berriak prestatzea, lehen egunetik irakaskuntza autonomoa eta eraginkorra garatu dezaten, ikuspegi komunikatiboan eta hizkuntza gutxituen biziberritzean oinarrituta. Hurrengo ikastaroa irailaren 2tik 29ra izango da.

Ikastaroa egin ostean, gure lan-poltsan eman ahalko duzu izena. Horretarako, gradu-ikasketak eta C1eko agiria izan beharko dituzu.

- Iraupena: 40 ordu plataforman (online) + 16 aurrez aurre (4 goiz) + tutoretza bana

- Aurrez aurrekoak: irailaren 4, 11, 18 eta 25ean

Ordutegia: 9:30-13:30

Prezioa: 455 euro

Informazioa/izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. . Matrikula, hemen.

Matrikulazio epea: uztailaren 10era, edo lekua bete arte.

Print Friendly, PDF & Email
05
Mai

Gaur abiatu da AEKn udako kanpaina

Dagoeneko eman daiteke izena AEKn udan euskara ikasteko. Kanpaina, Uda bizi, euskara eroso ikasten lemapean, uda osora zabalduko da, euskara ikasteko hainbat aukera eskainiz: barnetegia, euskaltegia, Euskal Herria bizikletaz zeharkatuz edo online; mintzataldeetan praktikatzeko parada ere izango da zenbait herritan. Izan ere, leloak berak dioen moduan, uda bizitzeko garaia dator, ahalik eta erosoena bizitzeko aroa, non alde batera geratzen diren ikasturteko betebeharrak eta opor-giroa nagusitzen den. Haatik, aisialdia ustiatzeko asmoa ere sortzen da batzuetan, “zerbait egiteko aprobetxatu” nahia.

Horretarako aukera zabala du AEKk udan: euskara ikasteko hainbat modu eroso jartzen ditu edonoren esku, ikasprozesua arina eta atsegina izan dadin. Argi adierazten dute hori kanpainako bi protagonistek; Victoria Zarco eta Oihane Alonso (bi seme-alabarekin) ez dira modelo hutsak, baizik eta AEKren barnetegietan udan euskara ikastea zer den ondotxo dakiten euskara-ikasleak.

Edozein barnetegi mota da aukera ederra euskararen ikasprozesuan aurrera egiteko, hainbat arrazoirengatik: ikaslea euskaraz bizi den ingurune batean murgiltzen da; eguneroko bizimodua euskaraz egiten du, goizetik gauera; ikasitakoa praktikan jartzen du etengabe; bere burua euskaraz egiteko gai ikusten du; euskaraz aritzeko ohitura sendotzen du; euskaraz berba eginez, harreman berriak egiten ditu... Gainera, mota askotako barnetegiak daude: familia-barnetegiak, euskalduntzekoak, azterketak prestatzekoak, xiberera ikastekoa, ibiltaria bizikletaz...

Bestalde, maiatzaren 12an zuzeneko web bidezko bi aurkezpen egingo ditu AEKko Udako Barnetegietako arduradun Alba Ayucar Castrok, familia-barnetegien inguruan, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 15:30ean. Ez dago izena eman beharrik, nahikoa da ordu horietako batean www.aek.eus atarian sartzea.

Barnetegiez gain, zenbait euskaltegiren ateak ere irekita egongo dira udan: barnetegira joaterik ez edo etxetik gertu egon nahi duten ikasleentzat, ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEKk. Halaber, online ikastaroetan ere eman daiteke izena. Hala, datozen hilabeteetan, AEKk erakutsiko du uda eta euskara eroso ikastea bateragarriak direla.

Informazio guztia: https://www.aek.eus/eu/uda

Print Friendly, PDF & Email
09
Api

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa, apirilaren 25ean

Atsotitzak, bertsoak, musika eta giro paregabea lotzen dituen lehiaketa honen 31. edizioa apirilaren 25ean ospatuko da aurten. Urtero lez, edizio honek ere badu bere leloa: Igazko kabiak hutsik, ez da aurten txoririk. Bertsolari gonbidatuak, berriz, Aner Peritz eta Aissa Intxausti izango dira. Ikasi beharreko ehun errefrauak prest daude dagoeneko https://praktikatu.eus/esaerazaharrak atarian, eta parte hartu nahi duten taldeek (bi eta lau lagun artekoak) apirilaren 20ra bitartean eman ahalko dute izena, webgune horretan bertan edo HEMEN.

Liburuaren aurkezpena hilaren 17an
Lehenago, ordea, apirilaren 17an, lehiaketaren inguruko beste ekitaldi bat egongo da: Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa: edo nola (ez) antolatu herri-ekintzak liburuaren aurkezpena Kurtzio kultur etxean. Izan ere, AEKk argitaratuko du, Uribe Kostako Mankomunitatearen dirulaguntzaz, lehiaketaren antolatzaile-taldeko kide Aitor Fernandez de Martikorenak idatzitako liburua. Lehiaketaren zertzeladak ditu oinarri, hiru atal nagusitan banatuta: testua, argazkiak eta material didaktikoa. Lehenengoa kontakizuna da, irakurleak jakin dezan nolako lana egin duten antolatzaileek lehiaketa aurrera eramateko. Bigarrenean, kartelen, oroigarrien, pegatinen, lehiakideen, bertsolarien... irudiak daude. Eta hirugarrenak lagungarri izan gura du euskara-irakasleentzat, atsotitzak eta/edo bertsoak lantzeko material egokia baita. Azken atal horretan, txapelketa hasi zenetik igarotako hiru hamarkadetan noizbait agertutako 206 atsotitz biltzen dira, azalpenez eta bertsoz horniturik.

Liburuaren egileak hitzaurrean azaldu duenez, asmoa ez da izan Esaera Zaharren Txapelketaren “kronika zehatza” egitea: “Nahikoa lan izan dugu edizioak egiten eta lehiaketa aurrera eramaten; hortaz, gutxitan apuntatu izan ditugu emaitzak eta sariak”. AEKk, ordea, omenalditxoa egin nahi izan dio liburua argitaratuz, ekimenak urtero-urtero, eta euskararen izenean, jende-kopuru polita batzen duelako. Zelan ez, txapelketak 30 edizio bete izanak ere badu zerikusia horretan. Uribe Kostako Mankomunitateak, bestalde, diruz lagundu du argitalpena, lehiaketak herrian euskararen presentzia indartzeko egiten duen ekarpenarengatik.

Print Friendly, PDF & Email
04
Api

12. eguna: doako euskara eskolak eta mintzodromoak

Euskara gara eta izango gara! Doako eskola apirilaren 22an AEKren euskaltegietan eta maiatzaren 21ean, ordea, mintzodromoak 65 herritan

AEKk 12. eguna: eta izango gara!  izeneko ekimena iragarri zuen euskararen aldeko lasterketararen balorazioan.“Korrikan parte hartu duten eragile guztiei konpromisoa eskatzen diegu, ekiteko engaiamendua. Lan horretan, besteak beste, ezinbestekoa da ordezkari politikoen ardura, haien babes juridiko eta politikoa. Askok eraman dute lekukoa Korrikan, baina ekintza sinboliko horretatik haragoko konpromisoa eskatzen diegu hemendik: Korrikaren harira egindako adierazpen ederrak ekimen bihur ditzatela, benetan susta dezaten Euskal Herri euskalduna”.

Eskaerak egiteaz batera, AEKk berak zer gehiago egin dezakeen adierazi zuen erakundeak agerraldian: “Beti esan dugu ez dela nahikoa Korrikan parte hartzea, hurrengo eguna ere garrantzitsua dela: benetako lanketa, konpromisoa, behin Korrika igarota dator. Asmo handiko helburuekin abiatzen dugu lasterketa, baina ekimena bera labur geratzen zaigu askotan, eta Korrikak 11 egun horietatik harago joan behar dugu. Hori dela-eta sortu dugu Korrikaren 12. eguna: Euskara gara eta izango gara! izeneko ekimena.

Horren baitan, apirilaren 22an ordubeteko eskola emango dugu, doan, gure 100 euskaltegietan. Hasiera-mailako klaseak izango dira, oraindik euskarara hurbildu ez direnentzat. Bestalde, maiatzaren 21ean inoiz baino euskara gehiago entzungo da gure artean! 65 mintzodromo antolatuko ditugu egun horretarako, Euskal Herriaren luze-zabalean. Azken batean, horrela lortuko dugu helburua: ikasiz eta praktikatuz.

Informazioa guztia: www.korrika.eus/etaizangogara eta AEKren euskaltegietan 

Izen-emateak: www.korrika.eus/12eguna eta AEKren euskaltegietan

Print Friendly, PDF & Email
06
Mar

Martxoak 8: BESTE MUNDU BAT FEMINISMOTIK

Zapalkuntza sistemen aurrean: antolakuntza eta borroka.

Hori da EHko Mugimendu Feministak 2026ko martxoaren 8rako aukeratu duen leloa. Asko dira azken garaiotan munduan zein Euskal Herrian, emakumeon* eskubideen aurka izan diren erasoak. Eskumaren gorakada begien aurrean ikusten ari gara, eta bazterretan kokarazi gaituztenon aurkako erasoak areagotu egin dira, bortitz.

Baina ez gara despistatuko, badakigu nora eraman nahi gaituzten, zertara kondenatu nahi gaituzten, eta ez gaude prest. Mundua bestelakoa izan daiteke, gure ahizpen urteetako borroka eta antolakuntzari esker begien aurrean izan dugu, eta ez dugu galtzen utziko. Feminismotik egingo dugu guztion onerako izango den mundua, zapalkuntza sistema orori aurre egingo dion herria.

Martxoaren 8an berriro ere kalera aterako gara, eta beste mundu horren aldeko borrokan ez dugula etsiko oihukatuko dugu.
Feminismoak egiten gaitu herri, eta feminismoak egingo gaitu aske.

AEKkideok ere batu gaitezen beste mundu horren aldeko aldarrira, batu gaitezen EH feministaren aldeko borrokara.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.