Duela hiru egun, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deialdia egin zien Euskal Herriko eragile nagusiei, Covid-19 gaitzak sortu duen egoeraren aurrean; bertan, eskatzen du mahai tekniko bat osatzea, berrogeialdiak larritutako krisi-zaintzari heltzeko. AEKn ere bat egiten dugu manifestu horrekin, eta, ere berean, mugimendu feministari nahiz Euskal Herriko eragileei geure prestutasun osoa erakusten diegu, eman behar diren urratsetan parte hartzeko.
Aurten adierazi genuen bezala, AEK-k abian du lau urteko berdintasun-plana, egunerokoan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz, hel diezaiogun. AEK-k indarrean du 2019-2023 epealdirako berdintasun-plana
Jon Maia bertsolariak Twitterren abian jarri duen ekimena aprobetxatuta, gonbidapena egin genion euskaltegietako ikasleei bertso bat idazteko. AEKren izenean, Jon, ESKERRIK ASKO!
Euskara ikasleok, hemen duzue:
Milaka ikasle zuen etxetan
isolatuta zaudete
baina euskara ez da hustuko
nahiz eta gelak ez bete
zenbat ahalegin, zenbat denbora
zenbat amets, zenbat neke
Zenbat “baneki”, zenbat “bagina”
zenbat “ahal da”, ”baliteke”
Beste baldintza bat sartu zaigu
ez muga eta ez epe…
isolamendu oro
hizkuntzen azkena izan daiteke
baina ikasleak, zuek bai, zuek
nola utzi esateke...
etsipenaren birusarentzat
antidotoa zarete
Jon Maia
Doinua: Martxa baten lehen notak
Jarraian jasotako bertsioak dauzkazue. Eskerrik asko!
Aurrez-aurreko irakaskuntza jarduerak (eskolak, tutoretzak, mintza-saioak...) eten ditugu Euskal Herri osoko AEK euskaltegietan. Hala ere, lanean segitzen dugu: gure ikasleekin aktibitate didaktikoa urrunetik mantentzen saiatuko gara, teknologiak ematen dizkigun aukerak baliatuz. Mintzapraktika-jarduerak, normalizazio-egitasmoak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... gure jarduera osoa aurrera segitzen dugu, baita 22. KORRIKA ere prestatzen.
Harremanetan jar zaitezkete zuen irakaslearekin, dinamizatzailearekin, teknikariarekin eta abarrekin. Bestela, erabili webgunearen hasierako orrialdean dagoen formularioa edota telefono orokorra: 673 200 100
UDAN, ZER?
Aurten ere udako ikastaroak egongo dira. HEMEN duzu, adibidez, udako online ikastaroen eskaintza.
Bestalde, ezohiko egoera honen ondorioz, oraindik ez dakigu nolakoak izango diren udako ikastaroak. Barnetegiak egin ahal izango diren aztertzen ari gara; badaezpada, hemen dituzu datak eta gurekin harremanetan jartzeko modua.
Azkenik, euskaltegietako udako ikastaroak bai egingo ditugu, nahiz eta nola zehazten ari garen.
Nahi baduzu, deitu edo bidali mezua hurbilen duzun euskaltegira, ikusi
Eskerrik asko eta heldu goiari!
Sail honetan topatuko dituzu Igogailua fikziozko sailaren kapitulu guztiak.
Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN
Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat.Gidoia eta edizioa: Hiru Damatxo. Ahotsak: Nerea Arriola eta Nerea Aranburu aktoreak
Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da Gasteizen, 87 urte zituela. Arabako AEKren sortzaileetako bat. 1970ean sortu eta idazle arabar baten izena zuen irakasle-talde batean parte hartu zuen: Juan Bautista Gamiz taldea (edo M. Iradier Elkarteko irakasle-taldea). Gasteizko gau-eskolak ere talde horrexen inguruan bildu ziren eta hori izan omen zen Gasteizen zegoen euskal mugimendua egituratzeko lehen urratsa eta, talde horretako partaide izandako batzuek diotenez, AEKren ataria.
Une latz hauetan, AEK-k bat egiten du familiaren saminarekin. Goian bego.
Argazkia: Euskaltzaindia
AEK-k ikastaldi berri bat proposatzen du udaberri honetan, Baionan, apiriliaren 20tik 24ra.
Helburua B1 azterketa prestatzea da : B1 azterketako ariketa ezberdinak eta teknikak landuko ditugu.
Ikastaldi hau egin nahi baduzu, informazioak galda ditzakezu eta izena eman gaurdanik : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 05 59 25 76 09
Mezu honen pean dituzu ikastaldiari buruzko xehetasunak.
Martxoko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean, Bea Severri eta Iñaki Madariagari elkarrizketak; euskal mendiak eta ibaiak; org domeinua; lehenengo dendak...
Horrez gain, Asier Arroitaren abenturak Asian... Gehiago jakin nahi baduzu, lasai, AEK-ko ikaslea bazara, euskaltegian jasoko duzu ale bat doan. Bestela, segi bizkor kioskora eta eskuratu aldizkaria edo egin harpidetza.
Hainbat eduki eguraldi kaxkarrari aurre egiteko!
Udaberriko kanpaina abian da: "Gure hautuez harro".
Ohi bezala olioa eta kontserbak izanen ditugu eskuragarri, arroza eta pastarekin batera. Gure euskaltegi asko izanen dira produktu hauek guztiak eskatzeko tokiak, auzolanean burutzen dugun egitasmoa, beraz.
Informazio guztia Errigoraren webgunean.
Harro gaude gure ekoizteko eraz, gure kontsumitzeko eraz, herria egiteko eraz!
Azken hilabete hauetan Nafarroan euskararen kontrako eraso eta hizkuntza eskubide urraketa ezberdinak ematen ari dira: Iruñeko haur-eskoletan eskaintza murriztea, D eredua zabaltzeko oztopoak, PAItik ateratzeko zailtasunak, NUPen euskaraz ikasteko eragozpenak, LHn dagoen eskaintza urria, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen zentsura hainbat udalerritan, euskararen ordenantza aldaketa herri ezberdinetan atzera eginez, Iruñean euskarazko komunikabideei diru laguntzak jasotzeko trabak jarri...
Eraso hauei eta euskaldunok egunero pairatzen dugun eskubide urraketari erantzun nahian, datorren larunbatean hilaren 29an, arratsaldeko 17:00ean Golemetatik abiatuko den manifestazioa deitu da.
AEK-k mobilizazioari atxikimendu eta babes osoa adierazi nahi dio eta bertan parte hartuko du.
#EuskaraEskubidea, #nimasnimenos.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt