
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.
AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
Udako AIZU!
Ale honetan, Ibon Gaztañazpiri eta Maitane Carballori elkarrizketak.
Askotariko albisteak, komikiak, denbora-pasak, erreportajeak eta beste kontu ugari!

“Ez da hain fazila” gehigarria eta bilduma.
AIZU! aldizkariaren ataletako bat da, erdiko gehigarria, hain zuzen. Hainbat eduki biltzen ditu: "galde debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko (AEKren EUSKARATU zerbitzuak kudeatzen du), denbora-pasak, lehiaketak... Noizean behin, “Ez da hain fazila” bildumak argitaratzen ditugu, hainbat aldizkaritan kaleratutako edukiz osatuak.
HARREMANETARAKO
AZKEN BERRIAK
04
Abe
Abe
AIZU!-AEK aurten ere Durangoko Azokan
Urtero bezala, AIZU!-AEK izango da euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenean. Landako guneko Barrenkale 26ko postuan, AIZU! aldizkariaren urte osoko zenbaki guztiak salgai egongo dira; eta, nola…
03
Abe
Abe
Aizu! aldizkari eraberrituaren aurkezpena hilaren 5ean Durangoko Azokan
AIZU!ren 502. zenbakia, 2025eko abendukoa, kalean eta Interneten dago ja: www.aizu.eus Aldizkariak berrikuntza nabarmenak dakartza. Horiei esker, alor digitala eta didaktikoa indartuta, paperezko euskarriaren eta…
02
Abe
Abe
Abenduko AIZU! kalean
Gure aldizkaria berritua dator: testuak mailakatuak; zenbait testu oinarri dituzten ariketak online; gida didaktikoak... Eta ohiko eduki interesgarriak, noski: ETSko Iñigo Etxezarretari eta Patricia Martin…
03
Uzt
Uzt
Kalean da udako Aizu! aldizkaria
Zenbaki berezia izango da, uda sasoirako propio prestatua: Ibon Gaztañazpiri eta Maitane Carballori egindako elkarrizketez gain, denbora-pasa eta ariketa kopuru bikoitza izango du. AIZU! eskuratuta,…










