100 euskaltegi
baino gehiago
EUSKAL HERRI OSOAN
baita barnetegiak ere
AEK, euskara praktikoa

ESKAINTZA

IKASTAROAK EUSKALTEGIAN

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak (A1etik C2ra), titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, mintzapraktika ikastaroak, ikastaro trinkoak... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan, astean bi egunetan...

Online-eskaintza

Maila guztiak, nahi duzun lekuan eta orduan ikasteko. Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, online-ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

2019-2020 ikasturteko online eskaintza

Ezaugarriak

On-line ikastaroak iraupen jakineko ikastaroak dira (20-190 ordu), helburu zehatza daukate eta denbora-epe jakinean burutzen dira (hiru hilabete edo ikasturte osoa). Tutorearen zuzeneko aholkularitza eta jarraipena eskainiko dizkizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz egiten ditugu.

Ikastaroak

Euskalduntze-maila guztiak eskaintzen ditugu, eta, halaber, mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak, C2 maila prestatzeko ikastaroa, Hobekuntza ikastaroa, eta, hasiera mailetan (A1 eta A2), BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak.

Xede bereziko eskaintza

Talde zehatzei begirako euskalduntze-ikastaroak antolatzen ditugu; era berean, xede-berezia dituzten ikas-jarduerak ere eskaintzen ditugu.

 

METODOLOGIA

AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.

Azterketa ofizialak eta euskara tituluen baliokidetzak

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak erreferentziazko 6 maila komun (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) ezarri ditu hizkuntzaren ezagutza aitortzeko. Euskara-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza egiaztatzen dute: entzumena,irakurmena, idazmena eta mintzamena. Horiek ziurtatzeko, erakunde bakoitzak bere ziurtagiria du. HEMEN klikatuz gero, azterketen eta tituluen gaineko informazio eguneratua eskuratuko duzu.

DIRU LAGUNTZAK

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik.

Hemen klikatuz gero, informazioa laburbilduta izango duzu.

BARNETEGIAK

Urdaibaiko biosfera-erreserban, Foruko Barnetegia urte osoan dago zabalik. Era berean, uztailean, abuztuan eta irailean udako barnetegiak antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak , mailak prestatzekoak... baita ibiltariak ere. Horrez gain, udaberrian, asteburuko barnetegiak eskaintzen ditugu.

Informazio gehiago....

AEK-KO IKASLEEK

  • AIZU! aldizkaria jasotzen dute
  • UDAko barnetegiak % 25
    merkeago dituzte
  • “Beherapenak” izaten dituzte
    euskarazko liburuetan eta beste
    zenbait argitalpenetan.
  • Beste deskontu eta aukera batzuk.
  • Euskaltegia, dirulaguntzak izapidetzeko
    informazioa jasotzen dute

ENPRESAK

  • hobaria jasotzeko aukera,
    FUNDAEren bitartez..

AZKEN BERRIAK

17
Ira
Igogailua fikziozko sailaren ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko.
Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn.…
07
Uzt
Arabako Foru Aldundiaren euskara ikasteko laguntzak
Arabako Foru Aldundiak 75 eta 240 € arteko laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan matrikulatuz gero Arabako euskaltegiekin izandako lankidetzarekin, 18tik gorako arabarren euskalduntzea bultzatzeko deialdia zabaldu…
18
Abe
EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea
Milaka lagun hasi dira Euskal Herri osoko AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Horietariko batzuk lehen aldiz euskararekin kontaktuan, beste asko euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzen, mintzapraktika taldeetan…
14
Eka
ZOZKETA: zu eta biok euskaraz, ederra
AEK-k 2018/19 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean. AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina…
23
Eka
Euskara eskura txartelak: deskontu bonuak euskara ikasteko
Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiaren ekinbide bat da bizkaitarren euskalduntzea sustatzeko eta doakotasuneranzko urratsak emateko. Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik…

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu