Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. EGA prestatzeko barnetegiak abuztuaren 14tik 27ra…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Izena emateko edota…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Azterketa ofizialen datak


EGA. Bigarren deialdia: EAE, matrikula epea: uztailaren 17ra arte (eguerdiko 12:00ak baino lehen). Atarikoa: irailaren 16an. Proba idatzia: irailaren 30ean. Ahozko proba: azaroaren 17 edota 18an. Informazio gehiago. Nafarroa, matrikulazioa uztailaren 14ra arte. Informazio gehiago.
IVAP.
HABE azterketak (B1, B2, C1, C2). Matrikula irekia 2017: matrikulatzeko epea irailaren 15etik 26ra,  www.habe.euskadi.eus. webgunean. Informazioa HEMEN.
Hizkuntza Eskolako azterketak: maiatzaren bukaeran, ekainaren hasieran.

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak 6 maila komun ezartzen ditu (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) erreferentziatzat hizkuntzaren ezagutza aitortzeko. Horiek ziurtatzeko, ordea, erakunde bakoitzak ziurtagiri propioa du. Hori dela eta, HEMBak, 2010eko azaroaren 9an, 297/2010 DEKRETUA argitaratu zuen non euskara jakite-maila ziurtatzen duten tituluak baliokidetu zituen. Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:

Euskara jakite-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza ebaluatzen dituzte: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.


Horretaz gain, taulan ikus daitekeen moduan, euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:

HABE azterketak.
EGA.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
Hizkuntza Eskolako matrikula librea.

Azterketa horiek prestatzeko eskaintza zabala duzu AEKko 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak etab.

 

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez
    • Ahize Bizkeus jardunaldian

      Ahize Bizkeus jardunaldianGaur, ekainak 26, #bizkeus jardunaldian parte hartuko dute AEK-AHIZE hizkuntza aholkularitzako kideek. "Euskara planak eta hizkuntzak kudeatzeko sistemak" izeneko aurkezpena egingo dute Euskalduna...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udan ere, praktikatu eta bizi!

      Udan ere, praktikatu eta bizi!Dagoeneko ekin diogu udan PraktikatuetaBizi jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte. Ikasturtea...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

Nekane (Orioko AEKn ikaslea)
Kaixo! Iada matrikulatuta nago kurtso hontarako. Gogotsu eta gogor egingo diot azterketa gainditzeko.
Eskerrik asko Amaia irakasleari.
Besarkada bat

Zuk Galdetu!

Kaixo, Gertrude.
Nuestra compañera de Balmaseda se pondrá en contacto contigo. Ongi izan!
Balmaseda in Joomla Article
Gertrude laure
Kaixo
Quisiera obtener informaciones sobre la matrícula de septiembre para aprender el euskera( fec...
Balmaseda in Joomla Article