Iaz egitasmo berri bat abian jarri genuen, AEK-jendea izenekoa, hain zuzen ere. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela. AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. AEK-jendea egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dugu urtero.

2016an, Juanma Iturriondo ezagutu genuen. Duela 20 urte baino gehiago euskara ikasi zuen, eta hortik aurrera, euskaldun bezala bizitzeko aukera ere izan du, eta jorratu du. Erabiliz haren maila hobetzen joan da, eta Lasarte-Orian nahiz Usurbilen (oraingo bizitokia) euskaldun bezala bizi da, behin hautua hartua, eta haren burua euskaltegian euskaldundu ondoren.

 Aurten, aldiz, Arratian euskaldundu den LEO TURIÑO AGUILA ezagutuko dugu.

 30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira, eta hiru urtetan igaro da 'mi amol' esatetik euskaldun enbaxadore izatera; Kubatik Igorrera (Bizkaia) etorritakoa, bertako euskaltegian ikasi du euskara: urte bakoitzean maila gainditu, hirugarren urtean C1 maila eskuratu, eta, garai batez, AEKn irakasle aritu da (ikaskide izandako batzuen irakasle eta guzti) Orain, beste bide bat hartuta, Barañainen (Nafarroa) bizi da; hori bai, hasieratik erakutsi duen bezala, euskararekiko atxikimendua egunero erakusten du, euskaraz bizitzeko ilusioari tinko eusten baitio.

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

Nekane (Orioko AEKn ikaslea)
Kaixo! Iada matrikulatuta nago kurtso hontarako. Gogotsu eta gogor egingo diot azterketa gainditzeko.
Eskerrik asko Amaia irakasleari.
Besarkada bat

Zuk Galdetu!

Kaixo, Gertrude.
Nuestra compañera de Balmaseda se pondrá en contacto contigo. Ongi izan!
Balmaseda in Joomla Article
Gertrude laure
Kaixo
Quisiera obtener informaciones sobre la matrícula de septiembre para aprender el euskera( fec...
Balmaseda in Joomla Article