AEK JENDEA
Duela hainbat urte, egitasmo berri bat abian jarri genuen, AEK-jendea izenekoa, hain zuzen ere. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela. AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. Hala, helduaroan euskara ikasi edota hobetu nahian euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkezten dugu urtero.
