Ikastaroak

Ikastaroak

Maila eta ordutegi guztiak Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan eta, gainera, matrikulatzeagatik soilik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, on line ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

On line ikastaroak
iraupen jakineko ikastaroak dira (20-190 ordu), helburu zehatza daukate eta denbora epe jakinean burutzen dira (hiru hilabete edo ikasturte osoa). Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizkizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabilita ematen ditugu.

Hona hemen, 2017/18 ikasturterako eskaintza:


Mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak eta
euskalduntzearen mailak:

  • A1
  • A2
  • B1 (1. maila)
  • B2 (2. maila)
  • C1 (3. maila)
  • C2 atarikoa (hobekuntza)
  • C2 (4.maila)

100 orduko iraupena izango dute  batzuek. Prezioa: 342 euro

190 orduko iraupena izango dute besteek. Prezioa: 617 euro.

Ikastaroak urrian hasiko dira

 

 Euskalduntzearen 4. maila (C2):

Ikastaro bat eta proiektua egin behar dira gero HABEren laugarren mailako azterketara aurkeztu ahal izateko: Azterketak

Ikastaroa 180 ordukoa izan ohi da eta proiektua garatzeko 10 tutoretza-saio eskaintzen ditugu ikaslearekin hitzartutako egun eta orduetan guk proposatutako asteetan. Hori bai, SKYPE programaren bitartez.
Ikastaroan edukiak lantzen dira eta normalki hiru asteetako lana izan ohi da. Nahi dutenean egin dezakete epea dute amaitzeko.
Proiektua martxoa apirila aldera amaitua izan behar da normalki, 20.000 karaktereko lana da.

    • Prezioa*: Ikastaroa, 252 euro. Tutoretzak, 282 euro (HABEk diruz lagundua). Guztira: 534 euro.

*Prezio eta eskaintza hau 4. mailan inoiz matrikulatuta egon ez direnei begirakoa da, ikastaro bietan eman behar dute izena nahiz eta proiektua bigarren urtean egin. Aurretik 4. mailan ibilitakoak balira, eskaintza eta prezioak kontsultatu.

 

 BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak. Hasiera mailak (A1 eta A2):

Eredua ikusteko: hemen

Prezioak:

  • Hiruhileko bat: 218 euro. 72ordu. (urria abendua)
  • Bi hiruhileko: 436 euro. 144 ordu. (urria martxoa)
  • Hiru hiruhileko 654 euro.216 ordu. (urria ekaina)
  • Mintza-saioak egin daitezke. Baina hasiera mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira. Ordu bat astero. Mintza-saio solteak: 41 euro ordua. Taldean 5 (pertsona gutxienez): 8 euro ordua.

 

ON-LINE IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Ikastaroak gune honetan ematen ditugu: Egela

Ikastaroen demoak hementxe saltsatzeko:

  • Ikastaroen ereduak ikusi ahal dituzue bisitari modura sartuta ( bestela, erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak):

Ikastaroen ezaugarri orokorrak:

  • Erabat online. Tutore baten artapen jarraia eta jarraipen pertsonalizatua.
  • Tutoretza saioak 15ean behin (bideo eta audio konferentziaz)
  • Ordubeteko mintza-saioak astero SKYPE bidez.
  • Ebaluazio jarraia.

Betebehar teknikoak :

  • IKTeen oinarrizko erabilera. Webcam edota mikrofonoa. Interneterako konexioa.
  • Software librea edo doakoa erabiltzen dugunez, ikastaroaren bidez eskuratuko duzu beharrezkoa den bestelako softwarea.

Haberen azterketen informazioa:

Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskatzeko:

Mezua bidali e-idazkaritza@aek.eus helbidera.
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

 

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan

AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Maila guztiak!

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 536 euro. Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
gernika@aek.eus

Hauek dira 2017/2018 ikasturteko Foruko barnetegiaren datak.

Urria: urriaren 2tik 27ra
Azaroa: urriaren 30etik azaroaren 24ra
Abendua: azaroaren 27tik abenduaren22ra
Urtarrila: urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra
Otsaila: otsailaren 5etik martxoaren 2ra
Martxoa: martxoaren 5etik apirilaren 4ra; martxoaren 29tik apirilaren 2ra, Aste Santuko oporraldia (barnetegia itxita egongo da).
Apirila: apirilaren 9tik maiatzaren 4ra (apirilaren 5ean eta 6an ez da eskolarik egongo)
Maiatza: maiatzaren 7tik ekainaren 1era
Ekaina: ekainaren 4tik 29ra

Ikasturtean lau ikastaro antolatu ohi ditugu: 3 konbinatu, aurrez aurreko 5 saioekin eta 1 guztiz online dena.

Konbinatuak: irailetik urrira, azarotik abendura eta martxotik maiatzera.
Guztiz online: urtarriletik maiatzera

Matrikula/informazioa: e-idazkaritza@aek.eus

Prezioa: 450 €

Hurrengo ikastaroa, 2017ko irailean.

Matrikulazioa zabalik dugu!

Ikastaroaren ezaugarriak:
Formatua: konbinatua: aurrez aurreko 5 eskola on-line jarduerak.

Non: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea. Ikastaroaren hasiera eta amaiera data: irailaren 8tik urriaren 27ra. Aurrez aurreko eskolen ordutegia: 09:00etatik 13:30era. Eskolen datak; 5 izango dira: irailaren 8, 15, 22 eta 29an eta urriaren 11n. On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu eguneko.

Online lana ondorengo helbidean: http://www.egela.aek.eus

Prezioa: 450 €

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus

Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak (jarri erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak). Bisitari bezala sartuta, bestela.
Matrikulazio epea: uztailaren 28ra arte.
 

Ikastaroaren matrikula:

Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira.

Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez.

Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologagarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGA izatea (edo baliokidea).

Onarpena jasotakoan ordainketa egin behar da eta matrikulazio prozesua amaitu.

Ordainagiria edo transferentziaren agiriaren kopia bidali behar da e-idazkaritza@aek.eus helbidera.

Ordainketa ez bada bidaltzen ez da matrikula aintzat hartuko eta onartuko.

 

2017/18ko ikastaroak:

URRIA 2017. Ikastaro konbinatua (5 aurrez aurreko saio eta online lana)

Urriaren 27tik abenduaren 23ra.
5 aurrez aurreko saio aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñea). Datak: urriak 27, azaroak 3, 10, 17 eta abenduak 1. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
On-line lana ondorengo helbidean: www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 euro.
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus
Matrikulazio epea: urriaren 18ra arte.

ONLINE 2018

Urtarrilaren 15etik maiatzaren 31ra.
Fomatua: dena online.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu eguneko.
Online lana ondorengo helbidean: http://www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 € Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus
Matrikulazio epea: abenduaren 15era arte.

APIRILA 2018. Ikastaro konbinatua (5 aurrez aurreko saio eta online lana)

Apirilaren 13tik ekainaren 8ra.
Aurrez aurreko 5 saio aukeratutako hiriburuan (Iruñea,  Donostia, Gasteiz edo Bilbo). Datak:  apirilaren 13, 20 eta 27; maiatzak 4 eta maiatzak 18. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
On-line lana ondorengo helbidean: www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 euro.
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus
Matrikulazio epea: martxoaren 25era arte

IRAILA 2018. Ikastaro konbinatua (5 aurrez aurreko saio eta online lana)

Irailaren 8tik urriaren 27ra.
Aurrez aurreko 5 saio aukeratutako hiriburuan (Iruñea, Donostia, Gasteiz edo Bilbo). Datak: irailaren 7, 14, 21 eta 28an eta urriaren 11n. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
On-line lana ondorengo helbidean: www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 euro.
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus

 

BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia (B1-B2-C1) ARANTZAn (uztaila/abuztua) eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 505€

Uztailaren 3tik 16ra, Foruan
Uztailaren 17tik 30era, Arantzan
Uztailaren 31tik 13ra, Arantzan
Abuztuaren 14tik 27ra, Arantzan
Abuztuaren 28tik irailaren 10era, Foruan

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11egun lehenago.

Euskalduntze barnetegia (A2) ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€

Uztailaren 17tik 30era
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago

EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia 14 egun (90 ordu). 505€

Abuztuaren 14tik 27ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago.

B2 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€

Abuztuaren 28tik irailaren 10era

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Familia barnetegia. ARANTZA/ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €

Uztailaren 3tik 14ra, Arantzan
Uztailaren 17tik 28ra Forua/Adunan*
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra Zugarramurdi/Foruan*

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago
*Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar (Areatzatik Izabara). 15 egun. 530€

Uztailaren 15tik 29ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar (Debatik Etxarri-Aranatzera). 15 egun. 530€

Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

 

BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia 10 egun (70 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 630€ / langabetuentzat: 545 €

Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 31tik agorrilaren 11ra

Izena emateko azken eguna. barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Euskalduntze barnetegia 20 egun (140 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 1.197€ / langabetuentzat: 1035 €

Uztailaren 17tik agorrilaren 11ra (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 6 egun (42 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€

Uztailaren 24tik 29ra. Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

 

DESKONTUAK (Hegoaldean)

AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15
3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 637 200 100 // 946 464 000 eta udabarnetegiak@aek.eus

EZ DUZU AHAZTUKO!

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

JON ALEGRIA (Autoikaskuntza ikaslea, B2 maila, Iruñezar AEK Euskaltegia)
Denbora gutxi duzunean, autoikaskuntza, aukera ederra da. Zuk zeuk zure erritmo propioa jar dezakezu, eta nahi duzunean ikas dezakezu.
Tutoretza eta mintza praktika oso ongi planteatuta daude. Tutoretza banakakoa da eta mintza praktika taldean egiten dugu. Nahiz eta maila desberdinetako jendeareki...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Patricia! Onena, Ortuellako kideekin haremanetan jartzea: 94 664 17 97 / 607 593 963/ortuella...
Ortuella in Joomla Article
Patricia
Kaixo, trinko batzuk egongo litzateke bakarrik mintza prestatzeko(b2)? Azterketa azaroan izango da, ...
Ortuella in Joomla Article