25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

EusGara komunitateak urteko topaketa egin du Arratian

Rate this item
(0 votes)
Print Friendly, PDF & Email

Eusgara 2025ean 33 kidetik 38ra igaro da, eta industria, zaintza eta lanbide heziketako arloetan aurrerapauso esanguratsuak eman dira

Arratiako eskualdean errotze handia hartzen ari da EusGara komunitatea. Gaur goizean (azaroak 22) egin da urteko topaketa nagusia Zeanuriko Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegian, eskualdeko ordezkari politikoak, eragile sozialak eta enpresa-munduko ordezkariak bildu
dituen ekitaldian. Bertan, 2025ean lortutako aurrerapausoak ezagutarazi eta etorkizunerako lan-ildoak partekatu dira.

EusGara komunitateak hazten jarraitzen du. Orain arteko 33 enpresei aurten bost berri gehitu zaizkie, eta guztira 38 entitate ari dira lanean Arratian lan-munduan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko. Sektore eta tamaina askotako erakundeak dira, baina
guztiek partekatzen dute helburu bera: euskarari leku handiagoa ematea eguneroko jardunean eta antolaketa-mekanismoetan.

Ekitaldian industria, zaintza eta lanbide heziketako ordezkariek hartu dute parte, eta nabarmendu da 2025ean hiru eremu horietan eman diren urrats esanguratsuak. Era berean, azpimarratu da Arratian abiatu zen eredua Durangaldera lehenik eta Bizkaia osora zabaltzen ari dela.

1. EusGara proiektua: testuingurua eta 2025erako ikuspegia
EusGara Errota Fundazioak bultzatutako egitasmoa da, enpresetan euskararen erabilera modu eraginkor eta errealistan txertatzeko. Helburua ez da soilik enpresa bakoitzaren
hizkuntza-egoera hobetzea, eskualdeko ekosistema osoan eragina izatea baizik, enpresak, hezkuntza-eragileak eta zaintza-sektorea sare berean konektatuz.

Kizkitza Aurrekoetxea – Errota Fundazioa «Gure helburua argia da: Arratian euskararen presentzia eta erabilera indartzea, enpresa eta erakunde bakoitzaren beharretara egokituta. Azken batean, helburua partekatua da: Arratiako euskararen ekosistema
indartzea, enpresekin, erakundeekin eta hezkuntza-eragileekin elkarlanean.»

Harrera instituzionala – Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia Sonia Rodríguez – Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
«Egun inportantea da gaurkoa, 2018an hasi zenak modu osasuntsuan jarraitzen du: proiektuarekin bat egiten duten erakundeak gero eta gehiago dira eta Jaurlaritzak eta enpresok indarrak batu behar ditugu. Euskara zaintzea pertsonak zaintzea da. Euskararen
presentziak lehiakortasun sozial eta ekonomikoa ekartzen du. EusGara bezalako proiektuak sendotu, indartu eta iraunkortu behar dira eta horrelakorik ez dagoen lekuetan
sortu behar dugu, indarrak batzeko momentua da. Datorren urterako bi helburu betetzea espero du Rodriguezek: “euskararen erabilerak gora egitea eta aurpegi berriak ikustea.”. Jaurlaritzak proiektua bultzatzen eta laguntzen jarraituko du eta Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Lanera egitasmo-erronkaren testuinguruan kokatu du.

Isaac Amezaga – Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak “aitortza eta esker ona” adierazi du urtean zehar egindako lanarengatik. Elkarlanean aritzeko deia zabaldu du, “proiektuek egonkortasuna behar dutelako” eta Jaurlaritzatik laguntza ematen jarraituko duteela adierazi du “bidelagunak” izateko.

2. BATZ enpresak Urrezko Bikain ziurtagiria jasoko du: Arratiako industriaren erreferentea
2025eko protagonista nagusietako bat BATZ izan da. Hamarkadetako lanaren ondorioz, abenduan Urrezko Bikain ziurtagiria jasoko du, euskararen kudeaketan eskuratu daitekeen aitortzarik gorenena.
BATZek 20 urtetik gorako ibilbide estrategikoa du hizkuntza-kudeaketan: euskara batzordearen lana, etengabeko prestakuntza, prozeduren eguneratzea eta hizkuntza- irizpideen sistematizazioa izan dira funtsezkoak.

Luis Carlos Bilbao “Bilbo” – BATZ «Euskara ez da jarduera osagarri bat guretzat; laneko tresna estrategikoa da, eta eguneroko prozesuetan eta harremanetan eragiten du. Urrezko Bikain lortzea guztion inplikazioaren eta urteetako lanaren emaitza da.»

3. “Arratiatik Durangaldera lekukoa”: LANDUE egitasmoaren hedapena EusGara 2018an Arratian landutako hazia zuhaitz sendo bihurtu da eta Durangaldera, Txorierrira eta beste eskualde batzuetara zabaltzen ari da. Ekitaldian, Olatz Garro Azterlan enpresako komunikazio eta marketin arduradunak LANDUE egitasmoaren barruan Durangaldean emandako urratsak azaldu ditu.

Olatz Garro – Azterlan Egitasmoaren sorreran egon ziren eta “astiro-astiro” bidea egiten joan zirela adierazi du «Gure DNAn daramagu euskara, ez da arrotza guretzat eta euskara gehiago erabiltzeko espazioak nahi genituen. Egunerokoan euskara txertatzeko ekintza
txikiekin hasi ginen eta lantaldeak argi du euskara erabili nahi duela bere neurrira egindako pausoen bidez». Euskara erakundetzeko saltoa eman zuten eta gaur egun hizkuntza-politika bat dute bide-orri.

4. Zaintza-sektoreko elkarlana: euskaraz zaintzeko bidean Arratiako hiru egoitzek –Arratiako Egoitza, Piedade Ondo eta Jandoniz– bi urte daramatzate elkarlanean Zaintza Mahaia egituraren bidez.
2025ean egindako urrats nagusiak:
 Zulaibar LHrekin elkarlana sendotu
 Harrera-protokoloa lantzen
 Hiztegi afektiboa sortu
 Euskararen Hilabetea antolatu EuskaraTratuak dinamikarekin

Nagore Fernandez – Zaintza Mahaia «Badakigu zaintza eta euskara ezinbesteko bidelagun direla, eta guk euskaraz zaindu nahi dugu. Ez da bide erraza, baina aurten ere gure hitzari eutsi diogu: gure zainduek merezi dutelako eta gure hizkuntzak ere merezi duelako.»
2026rako konpromisoa: «(Euskaraz ez dakigunok) euskara ulertuz, (dakigunok) euskara erabiliz, (denon artean) euskaraz zainduz. Zaintzen dugun bitartean, hizkuntza ere zaintzen dugulako.»

5. Lanbide Heziketaren rola: praktikak euskaraz
Zulaibar Lanbide Heziketa zentroak funtsezko rola betetzen du EusGaran. Ikasleek gero eta aukera gehiago dituzte praktikak euskaraz egiteko.

Amaia Ajuriagerra (Ormazabalen praktikak) eta Mikel Etxezarraga (Walterpacken praktikak) ikasleek: «Sorpresa atsegina izan da praktikak euskaraz egin ahal izatea; ez genuen espero eta ilusio handia egin digu. Enpresei eskatzen diegu euskarari lekua egin diezaiotela, guk euskaraz ikasi eta bizi gara, eta profesionalki ere euskaraz garatu nahi dugu.»

6. 2025ean bost enpresa berri: komunitatea sendotzen
Aurten bost enpresa industrial berri gehitu dira: Manufacturas Uther, Roll & Pack, Grupo Brinean, Walterpack eta Laser 3D. Haien partaidetzak jauzi kualitatiboa suposatzen du
industria-sektorean euskara txertatzeko bidean.

Iraia Beldarrain – Grupo Brinean «Euskaraz bizi eta lan egiten dugu egunerokoan, baina beti dago zer hobetu. Horregatik batu ginen EusGara sarean: hizkuntza-ohiturak indartzeko, tresnak ezagutzeko eta beste enpresekin esperientziak partekatzeko. Gure helburua da komunikazio ofizialetan eta dokumentu teknikoetan euskarari leku handiagoa ematea; gutxienez bi hizkuntzetan jartzen hastea pauso erraza eta garrantzitsua da. Datorren urtean gure esperientzia partekatuko dugu, denok elkarrekin aurrera egin dezagun.»
Unai Landajuela – Walterpack «Igorreko enpresa batean normala da euskaraz egitea; baina gure enpresako hizkuntza ez da euskara eta gutako batzuek aurrerapausoak eman nahi genituen. Momentua da horrelako ekimen batean sartzeko eta datorren urtean hemen
bagaude, merezi izango du.»

7. Proiektuaren eragina eta 2026rako erronkak
EusGara komunitateak frogatu du euskararen kudeaketa barne-kohesioa, lan-giroa eta berrikuntza-prozesuak indartzen dituela, eta eskualdeko komunitatearekin lotura estutzen
duela.

2026rako erronka nagusiak:

 Eskualdeko euskara-ekosistema sendotzea
 Arratiako eredua Durangaldean eta beste eskualde batzuetan zabaltzea
 Hizkuntza-kudeaketa integraleko zerbitzuak indartzea
 Sektore arteko lankidetza areagotzea (industria – zaintza – LH)
Amaieran, Euskararen Egunerako (abenduak 3) “365 egun Euskaraz” erronka proposatu dute: enpresetan argazki masiboak eta mezuak zabalduz, euskara urte osoko konpromiso gisa azpimarratuz.

Read 35 times
samedi, 22 November 2025 06:16

Mezua bidali Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.