EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

barnetegia 2019 udako lehiaketa

Inoiz egon zara barnetegiren batean? Oroitzapen polit piloa izango dituzu, ezta? Bada, orain duzu horretaz profitatzeko aukera!

 

Barnetegiko zure oroitzapenik maiteena zein den konta iezaguzu grabaketa batean, audioz zein bideoz, eta bidal iezaguzu. Kontakizunik onena sarituko dugu bi lagunentzako bi eguneko egonaldi batekin, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean!

 

Lehiaketan barnetegiren batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia baita.

 

Pasadizoak ezaugarri hauek eduki behar ditu:

  • Gehienez, minutu bateko grabazioa izan behar du.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabil dezakezu).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630477400 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail helbidera.
  • Audioak maiatzaren 24ra arte bidal ditzakezu.
  • Goiko galdera erantzun behar duzue: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”.
    • Udako AIZU! kalean

      Udako AIZU! kaleanTxiiiiiis... danba!!! Txupinazoak zer iragarri ote? AIZU!ren udako zenbakia, kaleratu berri dena: Ximun Fuchs eta Olatz Salvadorri elkarrizketak; udan Euskal Herrian barrena ibiltzeko proposamenak; jaiak...

    << < 8 9 10 11 12 > >>
    • PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina

      PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina Euskal Herri osoan, zabalik dago izena emateko epea mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan sartzeko. Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai...

    << < 8 9 10 11 12 > >>
  • << < 8 9 10 11 12 > >>