Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!
Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Erik Jaka pilotariari zein Dom Campistron Ilustratzaileari egindako elkarrizketak eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.
On egin eta uda on!!
Duela 50 urte Rikardo Arregik idatzitako gutuna gogoan, AEK-k eskutitz bat helarazi die, datozen urteetan euskalduntze mugimendua sendotzeko garatu beharreko arloak zein diren adierazteko; halaber, hitzordu bana eskatu die, gogoetak partekatzeko.
Dinamika otsail erdialdean jarri zen abian, hainbat ardatz zituelarik, baina batik bat aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Martxoaren 28an Euskal Herriko 90 bat herritan ekitaldiak antolatu ondoren, agintari politikoengana jotzeko unea iritsi da orain. Argi dago oraindik lan handia dugula egiteko; beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko, baldin eta jendarte euskalduna amets badugu. Horretarako, euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiez hornituta; alta, helburu hori bete ahal izateko, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari, ezinbestean.
Bide horretan, AEK-k nabarmendu nahi du EAEko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak orain gutxi Herri Ekimeneko Euskaltegi Sarearen finantzaketa egonkortzeko eman duen pausoa, baliagarria izango da-eta hurrengo urteetan sektorea indarberritzeko.
Hemendik aurrera, AEK-k abiapuntuko proposamena partekatuko du administrazio publiko guztiekin: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika Saila eta HABE, Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua eta Euskarabidea, eta Euskararen Erakunde Publikoa; AEKren ustez, unea iritsi da Helduen Euskalduntzea benetan normalizatzeko eta langintza horretan nahitaezko diren beste zenbait esparrutan ere eragiteko. AEK Euskal Herri osoan aritzen da, eta, hortik abiatuta, lanketa bateratu baten beharra aldarrikatzen du; era berean, lurralde bakoitzeko administrazio(ar)en errealitatea aintzat hartuta, orain arte egindako urratsak tartean, berariazko lanketa egin nahi du administrazio bakoitzarekin.
Bilera-sorta amaituta, AEK-k horien balorazioa egingo du, etorkizun hurbilean euskalduntze-mugimenduak zer-nolako baldintzak izan behar dituen lau haizeetara zabalduta.
AEK organise du 31 mai au 4 juin des portes ouvertes dans ses Gau Eskola pour accueillir toute personne qui voudrait enseigner le basque aux adultes. Les Gau Eskola proposent d'assister à leurs cours ainsi que des rencontres individuelles pour présenter la pédagogie et les supports utilisés pour la formation.
Plus d'informations : Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. - 05 59 25 76 09
Iazkoa aurtengo urtera atzeratu ostean, maiatzaren 21etik 29ra egingo da Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. Pandemiak eragotzi zuen iaz, eta urteon ere guztiz baldintzatuko du. Osasun neurriak zorrotzak izanik ere, ekimenari eustea erabaki dute antolatzaileek, bi urtez jarraian atzeratzea eutsiezina zaielako. Izan ere, Ar Redadegen bildutako dirua bretoiera bultzatzeko eta zabaltzeko hainbat egitasmori laguntzeko baliatzen dute. Ondorioz, unean uneko osasun neurriei erabat egokituta egingo dute. Esaterako, korrikalariek elkarri ematen dioten lekukoa ez da eskuz esku ibiliko, baizik eta lasterketan doan antolatzaileen furgonetan. Korrikaldia izan bitartean antolatzen diren ekitaldiak ere bertan behera utziko dituzte. Une oro indarrean diren osasun neurriak beteko dituztela berretsi dute antolatzaileek. Gainera, egoera zaildu egiten bada eta errepidera ateratzea debekatzen badiete, Ar Redadeg modu birtualean egingo dute. Oraingoz, eta baldintzak okerrera egin ezean, maiatzaren 21ean abiatuko da Karaeztik (Carhaix), eta 29an amaituko Gwengampen (Guingamp). Korrika oinarri hartuta, 2008an egin zuten lehenbizikoz Ar Redadeg. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, iaz izan ezik. Ondo bidean, datorren urtean ere egingo dute.
AEK-KORRIKAren ordezkariek ere breotieraren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Izan ere, kilometroa egingo dute hilaren 28an, ostiralarekin.
Artxiboko irudia
Maiatzeko AIZU! kalean! Manu Muniategiandikoetxeari eta Haizea Martiarturi elkarrizketak; Ortuella Jendea taldea, herritarren futbola herritarrentzat; bortuetako larre-suak; Anbotoko Mariri soa; AIZU! bete komiki; Bizipoza sareko elkarteen lana...
Albiste laburrak, komikiak, iritzia, denbora-pasak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Netflix Euskaraz ekimena otsailaren 16an jarri zen abian, eta, euskarak streaming plataformetan, eta ikus-entzunezkoetan, orohar, duen presentzia eza eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da haren asmoetako bat. Abiatu zutenetik, gaurko egunera arte, 10.500 sinaduratik gora jaso ditu ekimenak,eta, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begirako asmoen berri emateko unea iritsi dela iruditzen zaio sustatzaileen taldeari.Gaur, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan, egingo duten agerraldi publikora AEK ere gonbidatu dute, eta bertan bi Artezkaritzakide azalduko dira: Aitziber Balantzategi eta Iñaki Urkijo.
Pantailak, euskaraz!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt