AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

2016/17 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako…

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Azterketak prestatu nahi?

B1, B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. EGA prestatzeko barnetegiak abuztuaren 15etik…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan.  Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Izena emateko edota…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!


Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiaren ekinbide bat da bizkaitarren euskalduntzea sustatzeko eta doakotasuneranzko urratsak emateko.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten
duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1
euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.


Hiru Euskara Eskura Txartel mota daude:
- A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori
gainditzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
- A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori
gainditzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
- B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori
gainditzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.

NOIZ ETA NON ESKATU?
2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.
NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?
Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da
horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.
TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK
Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro
homologatuetan erabil daiteke, 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016ko
urriaren 14ra arte.

Informazio gehiago HEMEN edota AEKren edozein euskaltegitan.

Iruzkina (0) Hits: 1045

Euskarazko sorkuntza kulturala ezagutarazteko eta horrekin gozatzeko asmoz, Iruñerriko AEK-k eta Elkarrek urtero zozketa interesgarria antolatzen dute elkarlanean bertako euskaltegietan. Liburu dendak euskaraz sortutako liburuekin nahiz diskoak eskaintzen ditu eta ostegunero zozketatzen dituzte boletoak eskuratzen dituzten ikasleen artean. 15/16ko ikasturtearenak egin du, eta argazkiak ikus daitezke azken asteotako sari batzukIMG 20160609 130716

Iruzkina (0) Hits: 494
    • Bidelagunei eskainitako omenaldia

      Bidelagunei eskainitako omenaldiaJoan den ostiralean, Astigarragan, omenaldia eskaini zitzaien bertako mintzalagun taldeetan dabiltzan bidelagunei. HOR entzun eta ikus dezakezue Iker Goñi Astigarragako dinamizatzaileak sortu duen testu...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

Google Play logo  App Store Badge

kartelZentrala

#ezduzuahaztuko

Azken iruzkinak

Kaixo Elena,
Siendo de Iruña la mejor opción para aclarar tus dudas es ponerte en contacto con el...
Iruñea in Joomla Article
Gonbidatua - elena
Buenas,keria mas información para a prender euskera,nose nada alguna palabra de las k ves por la kal...
Iruñea in Joomla Article
Kaixo, Elisabeth:

Zure eskaera aztertzen ari gara, eta aukerarik egokiena hobesten dugunean, abis...
Gasteiz in Joomla Article
Kaixo, Imanol

Hementxe duzu informazioa: http://www.aek.eus/index.php/es/102-ikastaroak/1671-eusk...
Getxo in Joomla Article
Gonbidatua - Elisabeth Montoya Azpeitia
Kaixo,
C1 Idazlan atala ez dut gainditu hizkuntza eskolan eta prestatzea nahiko nuke irailan gaindi...
Gasteiz in Joomla Article