Zerbitzuak

Zerbitzuak

Hizkuntza aholkularitza

Enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Aholkularitzan, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batean kudeatzeko prozesua abian jartzeko.

  • Egoeraren diagnostikoak
  • Planaren diseinua eta garapena
  • Planaren jarraipena eta ebaluazioa
  • Hizkuntzaren Kudeaketa Sistema
  • Hizkuntzen garrantziari buruzko hasnarketarako hitzaldiak
  • Etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko GUGAZte egitasmoa
  • Neurrira eta beharrizanetara egokitutako plana
  • Euskararen erabilera informala sustzeko eusLiderrak egitasmoak

- eusLiderrak egitasmoaren gaineko testigantzak: 

Kontxi Uriarte Lemoako Udaleko arkitekto teknikoetako bat da. Iaz hartu zuen parte eusLiderrak tailerrean, Udaleko beste dozena bat langilerekin batera.

“Horretan aldatu da nire jarrera, orain beti botatzen diot lehenengo hitza euskaraz bulegora datorkidan jendeari”.

“Oso egokia da Lemoako edozein lantegitan egiteko, edo eskolako guraso elkartean... Finean, euskaraz jarduteko ohiturarik ez dagoen edozein esparrutan”.

Maite Barruetabeña Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendaria.

"Ikastaro hau egin arte, egiten ez zituzten deiak, kontsultak, galderak... egiten hasi dira. Bai, nabaritu da gogo bat sortu dela".

Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria.

"Hizkuntzarena ez da gai periferikoa, eta txertatzen ari da, gero eta gehiago, kudeaketa arruntean, eta beste guztiaren arduraduna dena hizkuntzaren arduraduna ere bada. Gu gara haren laguntzaileak. Aholkulari edo animatzaileak izan gaitezke. Hori asumitzen laguntzearekin batera, lagundu behar diogu, baita ere, ardura berri hori ganoraz, jakinduriaz eta ahalmenez betetzen. Hori da eusLiderrak programaren funtzioa".

Begoña Gutierrez Egogain Gerontologia Zentroko zuzendaria.

"Erabili ziren dinamikak parte hartzera bultzatzen gintuen, eta, nik esango nuke, eroso sentitu ginela denok dinamika horietan".

Marian Mallea Berriz DBHko irakaslea.

"Nik gomendatuko nioke tailer hau Bigarren Hezkuntzako edozein ikastetxeri".

Bittor Zarrabeitia Gernikako Udaleko Euskara teknikaria

"Jarraitzeko asmoa daukagu. Ikastetxe batean izan dugun esperientziaren ondorioz, beste esparru batean ere martxan jartzeko asmoa daukagu: kirolaren munduan txertatu nahi dugu".

 

Informazio gehiago: HEMEN

 

AHIZE hizkuntza aholkularitza zerbitzuaren katalogoa

AHIZEren bezeroak

 

Harremanetarako:
Txarles Ranero
Tel: 944 159 512 / 663 015 525

Txakur kalea 1, 5.
48005 Bilbo

ahize@aek.eus

Euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egiteko mintzapraktika egitasmoak

Batzuetan zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna... Eta denok badakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo galdu egiten dela.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk AEK-k abian jarri zituen euskara praktikatzeko hainbat programa eta ekintza: mintzalagun, berbalagun, hiketalagun, gurasolagun... Horrela, zure herriko mintzapraktika egitasmoren batean parte hartuz, euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Harremanetarako:
Tel: 902 362 294
praktikatu@aek.eus
webgunea: www.praktikatu.eus

facebook: praktikatu aek
twitter: @praktikatu

Euskara ikasleentzako hilabetekaria

AIZU! euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta doan banatzen du hilero bere ikasleen artean. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material iturri garrantzitsua da.

AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan, eta AEK-ko ikasleek egindako lantxoak ere argitaratzen dira tarteka-marteka. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko. Guztira, hilean 11.000 aletik gora banatzen dira ikasle, irakasle eta harpidedunen artean.

AEK-ko ikasleek doan jasotzen dute aldizkaria euskaltegian, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita. Horretarako helbide elektroniko edo telefono honetara jotzea besterik ez dago: juanma-e@aek.eus edota 943 327 172.

30 urte baino gehiago lanean

AIZU! aldizkariak 30 urte bete zuen 2011ko abenduaren 1ean. Euskara ikasleei laguntzeko asmoz jaio zen, ikas-prozesuan zebiltzanek irakurgaiak izan zitzaten, kioskoan horrelakorik topatzen ez zutelako.

Sortu, lagun talde batek sortu zuen 1981ean. Aitzindariak Deustuko Unibertsitateko zenbait ikasle izan ziren, haietako batzuk euskara ikasten ari zirenak. Euskararen arloan hutsune handi bat sentitzen zuten, euskaltegitik kanpo ez baitzuten euskara lantzeko aukerarik.

Gauzak horrela, agerkaritxo bat ekoizteari ekin zioten, artisau eran. Hasiera batean ez zeukaten inolako loturarik AEKrekin: koordinakundea ezagutzen zuten eta, agian, haietakoren bat AEK-ko ikaslea izango zen, baina besterik ez. Nekez egiten zuten aurrera, ordea, eta bi urtez jardun ostean koordinakundeari eskaini zioten hasitako proiektuarekin jarraitzea. 1983ko azaroan atera zen AEKren lehenengo AIZU!, 3. Korrikarekin batera. Harrezkero, AEKren baitan egin du bere ibilbidea.

Harremanetarako:
Eñaut Mitxelena
Tel: 943 327 172
Iztueta kalea 3, behea
20001 Donostia

aizu@aek.eus

www.aizu.eus

Euskaratu: itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua

Euskaratu AEKren baitako beste zerbitzu bat da, erakundeari berari zein kanpoko bezeroei begirako hainbat lan burutzen dituena. Bigarren horiei dagokienez, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu, zein bere tarifarekin:


1.Itzulpen idatziak (gaztelania-euskara/euskara-gaztelania)

0,01 € jatorrizko testuaren karaktereko, zuriuneak barne (1.800 karaktere → orrialde 1).
Lana onartzeko, gutxienez orrialde bat izan beharko du; salneurria: 18,00 €. Word formatukoa izan ezean, % 15eko gainordaina izango du.

2. Euskarazko testuen zuzenketa


Gutxieneko salneurria 6 €-koa da orrialdeko (1.800 karaktere → orrialde 1).

* Itzulpen- zein zuzenketa-lanetan, gainordaina (% 35era bitartekoa) ezar daiteke testuaren espezializazio-maila, lana entregatzeko epea edota jatorrizkoaren kalitatea kontuan hartuta. Edonola ere, lanaren egutegia eta salneurria aldez aurretik hitzartuko dira bezeroarekin.

* Lan guztiei, legez, % 21eko BEZ erantsiko zaie.

 

EUSKARATUren bezeroak

 

Harremanetarako:
Usoa Alberdi
Tel: 944 159 512 / 663 194 343
Txakur kalea 1, 5.
48005 Bilbo

euskaratu@aek.eus

 

Aitziber Aretxederra (ABAO/OLBE)

"Gure esperientzian oinarrituta (2003tik eskatzen dizkiogu itzulpen-lanak Kulturgintzari), esan dezaket zerbitzukideen lan egiteko modua ezin hobea dela, eta oso profesionala. Itzulpenak entregatzeko epeari dagokionez, zorrozki betetzen dute, eta hitzarturikoa baino lehenago ere bidali ohi dituzte; balio handia ematen diot horri, lasaitu egiten bainau. Eskerrik asko!"


Marta (Hirukide-Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartea)

Oro har, oso zerbitzu ona ematen dute Kulturgintzakoek, azkar itzultzen dituzte bidaltzen dizkiegun testuak zein agiriak eta, gainera, beti egoten dira adi eta prest urgentziaren bat dugunean. Oso gomendagarria”

 

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

FABIOLA BELZUNEGI ERASO (Iruñezar euskaltegiko ikaslea)
58 urte. Iruñea. A1 egin du, eta 17/18 ikasturtean A2 egingo du.

Ni Fabiola naiz. 58 ute ditut. Iruñean bizi naiz eta AEKn ikaslea naiz. Klasean oso pozik egon naiz. Orain dela 6 hilabete ez nuen pentsatu euskara ulertzea... eta orain pixka bat ulertzen dut.
Berriak irakurri ahal ditut eta teleb...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Gertrude.
Nuestra compañera de Balmaseda se pondrá en contacto contigo. Ongi izan!
Balmaseda in Joomla Article
Gertrude laure
Kaixo
Quisiera obtener informaciones sobre la matrícula de septiembre para aprender el euskera( fec...
Balmaseda in Joomla Article