Pandemiaren ondorioz bi urtez egin barik egon ostean, apirilaren 30ean izango da, Sopelan, txapelketaren XXVII. edizioa.
Ohi legez, parte hartzaileek atsotitzak asmatu beharko dituzte bertso bidez emango zaizkien pistei erreparatuta. Lehen fasea goizean egingo da, Algortako Bertsolari Eskolakoek idatzitako bertsoei jarraikiz. Tabernaz taberna ibiliko dira guztiak herrian, musikariak lagun. Gero, Artadi garagardotegian bazkaldu, eta talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Ainhoa Agirreazaldegiren eta Etxahun Lekueren bertsoak zuzenean entzunda. Bizpahiru laguneko taldeek har dezakete parte, eta izena emateko epea apirilaren 26ra bitartekoa izango da, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidean. Izena emateaz gain, komeni da hemen ikusgai dagoen atsotitz zerrenda ikastea eta gainerako arauak irakurtzea...
DESKARGATU HEMENDIK MATERIAL GUZTIA.
Arratiako 24 enpresek konpromisoa hartu dute arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko, eta helburu hori lortzeko, datozen bi urteetan eusGara zerbitzuak eskaintzen dizkien tresnak baliatuko dituzte. Doako zerbitzua da, eta bere helburua da Arratiako arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzea. Enpresen esku jartzen dituzte honako baliabideak: itzulpen-zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza-saioak. Enpresa handi zein txiki, arlo ugaritan diharduten lantegiek egin dute bat eusGara komunitatearekin, eta denen artean, 1.300 behargin baino gehiagori ematen diote lan.
Errota fundazioak kudeatzen duen zerbitzua da eusGara, eta gaur goizean sinadura ekitaldia egin zuten Igorren apirilaren 1ean. Euskararen erabilera handitzeko konpromisoa hartu duten 24 enpresetatik hamahiru enpresek hartu dute parte bertan. Zerbitzua diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta sinadura ekitaldian izan dira proiektuaren bultzatzaile diren erakundeetako ordezkari nagusiak: Iratxe Goikoetxea Errota fundazioko koordinatzailea; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua; eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Arratiako udalak ere presente egon dira ekitaldian, Errota fundazioaren parte diren heinean. Sei herritako alkate edo udal ordezkari egon dira Igorreko ekitaldian: Igorre, Lemoa, Dima, Artea, Areatza eta Bedia. Euskalgintzatik, bestalde, AEK euskaltegia eta Begitu hedabidea gerturatu dira, eta sindikatuen aldetik, ELA.
Informazio gehiago prentsa-oharrean.
Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, AEKren hizkuntza aholkularitza AHIZEk ENPATIKONOMIA jardunaldia antolatu du hilaren 25erako. Bertaratzerik ez baduzu, zuzenean jarrai dezakezu lotura honetan: https://www.youtube.com/watch?v=SFCN335l_mY
Udaberri bezperetan Errigoraren eskutik eskura kanpaina izanen dugu laster. Etxeko despentsa betetzeko aitzakia ezin hobea hau, urte guztirako Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (bidoika) eta kontserba, pasta, arroz eta lekale sortekin (12 unitateka). Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean.
Eskaerak martxoaren 10etik 30era egin daitezke, Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz (+33) 532 09 35 45 / (+34) 848 87 12 23.
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2022eko martxoaren 26a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2020-2021 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2020-2021 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2021-2022 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- Datozen urteetarako inbertsio plana.
Seigarrena.- AEKideen zereginekin lotutako zenbait proposamen (eskola prestaketa bereziak, irakasleen bestelako zereginak, C2 agiria).
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2022ko martxoaren 8a
Garai zail hauetan, bai euskararen bai emakumeon* egoera zeharo okertu da. Izan ere, azken urteetan emandako aurrerapausoek atzera egin dute arrapaladan; besteak beste, lan prekarietatea, zaintza, indarkeria eta zaurgarritasuna areagotu egin dira. Ondorioz, bizkarrean daramagun motxila leporaino bete zaigu, eta gero eta gehiago kostatzen zaigu hustea.
Oztopoak oztopo, lanean dihardugu emakume* askok eta askok (bai soldatapean, bai bestela ere), eta helduen euskalduntzean, esaterako, kide eta irakasle gehienak emakumeak* gara: gurean, %63,9, hain zuzen ere. Hori dela eta, ez dugu itxura bakarrik izan nahi, erakundean bertan parte hartu nahi dugu eta ez bakarrik argazkietan, modu aktibo eta eraginkorrean baizik. Horrelakoak baikara!
Arrazoi horiek guztiak aintzat hartuz, eta Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira, garrantzitsua iruditzen zaigu egiten dugun lana erakustea eta gure jarduna nahiz presentzia ikusaraztea. Horregatik, hor gaudelako eta ehuneko handia garelako, martxoaren 8an emakume* guztion argazkiak zabaldu nahi ditugu, geure indarrak batzeko, eta ikus gaitzaten.
AEK
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt