23. KORRIKA 23. KORRIKA

Landueren III. online foroa

Rate this item
(0 votes)
Print Friendly, PDF & Email

Ostegunean (otsailak 22) AHIZEren Landue egitasmoaren online foroa egin zen, eta euskara enpresetan sustatzeko dirulaguntzen berri eman zuten.

Durangaldeko 30etik gora eragilek, enpresek eta erakundek hartu dute parte bertan. Euskara Durangaldeko eremu sozioekonomikoan sustatzeko proiektua da Landue, eta 2023az geroztik arlo horretako informazioa partekatzeko foroak egiten ari da. Hitzorduan gai ugari landu ziren, baina enpresentzako interesekoena izan zena dirulaguntzen ingurukoa izan zen. Izan ere, enpresetan euskara sustatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzeko programak dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailak, eta erakunde bakoitzeko arduradun batek horien inguruko informazioa eskaini zuten. Aldundiko Nestor Atxikallende teknikariak azaldu zuenez, 20.000 euroko aurrekontua izan dute 2023ra arte, baina urte hartan aurreikusitakoaren bikoitza banatu zutenez, aurten partida hori 50.000 euroraino handitu dute. Iaz Bizkaiko 25 enpresei eman zieten laguntza ekonomikoa. Aldundiaren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta martxoaren 15era arte dago horietara aurkezteko aukera.

Eusko Jaurlaritzako teknikari den Leire Zuazok ere gorakada ekonomikoaz hitz egin zuen. Lanhitz programaren bidez banatzen ditu laguntza ekonomikoak Jaurlaritzak, eta aurten 2,2 milioi euroko aurrekontua dauka enpresetan euskara sustatzeko, iaz baino 200.000 euro gehiago. Aste Santuak igaro ondoren zabalduko da Lanhitz dirulaguntzetara aurkezteko epea.

Baina zer diote enpresek eurek? Hirukobat eta Bruss enpresek laguntza ekonomikoa jaso dute Lanhitzen bidez, eta horri esker hasi dira enpresan euskara txertatzeko programak ezartzen. Eskaera horiek egiteko prozesua nolakoa izan den azaldu dute Landueren III. Online foroan. Joana de la Calle Hirukobat enpresako langilea: “Landueko kide bat etorri zitzaigun, eta dirulaguntzetara aurkezteko proposamena egin zigun”. Horri esker ezarri dituzte hizkuntza irizpideak enpresan, eta de la Callek azaldu duenez dirulaguntzak eskatzeko prozesua erraza izan da: “Landueri esker astuna izaten den prozesua erraza izan da”.

Mikel Larrazabalek Bruss enpresaren izenean hitz egin zuen, eta babes ekonomiko horri esker egin duten bidea zein izan den azaldu du: hizkuntza irizpideak, mapa linguistikoa, lankideen artean euskararen erabilera sustatzeko Berbatratuak dinamika... “Aurten deialdira berriz aurkeztuko gara, beste proiektu batzuk aurrera eramateko”. Foroan parte hartzen ari ziren gainerako enpresei ere mezua helarazi zien, esanez ez izateko beldurrik eskaerak egiterakoan: “Laguntza teknikoa hor egon da une oro”. Dirulaguntzen sistemaren inguruko informazioaz gain, Bizkaian euskara sustatzeko helburua duten beste proiektu batzuen berri ere eman du Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak: eusGara, Eskueran eta Errotik. Horrez gain, aipatu du zelan Txorierriko eskualdean ere antzeko beste proiektu bat abiatzeko asmoa ere baduela aldundiak.

Foroaren antolatzaileek positiboki baloratu dute atzoko hitzordua, eta hurrengorako deialdia egiteko aprobetxatu dute: maiatzaren 17an egingo da Landueren IV. Foroa, kasu honetan aurrez aurreko formatuan, eta Durangon bertan.

Read 510 times Last modified on Lunes, 26 February 2024 06:45
Domingo, 25 February 2024 19:35

Mezua bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.