eusLiderrak

eusLiderrak tailerra

Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko. Lantegia modu dibertigarrian bideratzen dugu, parte-hartzaileen interesetara egokiturik eta unean uneko helburu lorgarriei eutsita.

Euskara errazago erabiltzeko laguntza eta tresnak eskaintzen ditugu; horrela, euskara jende gehiagorekin eta leku gehiagotan erabil daitekeela ikusarazten laguntzen diegu.

Xede taldeak:

  • Hezkuntzan: 3.DBHko ikasleak

  • Kirolean eta aisialdian: hezitzaileak, entrenatzaileak, begiraleak...

  • Administrazio publikoan eta enpresa pribatuan: langileak, arduradunak, zuzendariak...

  • Neurrira eginda*: gurasoak, eskola-jantokietako zaintzaileak...

(3-6 saio, ordu bat-hiru ordu)*

Ikusi bideoa

 

eusLiderrak hitzaldia

Euskarari, gaztelaniari eta beste hizkuntza batzuei buruz sekula kontatu ez dizuetena. Hitzaldi interesgarria, jendartean errotutako hainbat ideiari buruzko hausnarketa atsegin eta kritikoa egiteko.

Praktika ere egiten dugu, euskara eroso eta natural erabiltzeko tresnak eta estrategiak ikas ditzazuen. Teoria eta praktika lotuta, modu dibertigarrian.

(saio bakarra, bi ordu)*

 

euskAHALdun tailerra

Tailer dinamiko, atsegin eta parte-hartzailea da, euskAHALdun oso eta eroso sentitzeko aukerak eta bideak lantzeko.

Inguruko jendea aktibatu nahi duten euskaldunentzat. Bertan, baliabideak eskuratzen dituzte, euskara erabiltzeko aukerak identifikatu eta berriak sortzeko.

Talde-dinamikak eta rol-jokoak erabiltzen ditugu, tokian tokiko errealitatera egokituak.

(saio bakarra, lau ordu)*

 

*saio kopurua eta saio luzera eskaeraren arabera egokituko da.

 

 

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 660 768 059 (9:30-14:30)

 

{KomentoDisable}

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>