Gune berria eratu da Donostian AEK-ko kide eta B2 mailatik gorako ikasle irakurzaleentzat. Bertan izena ematen dutenek sei liburu irakurri eta lantzeko aukera izango dute, ikasturte osoan. Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egiten dira.
Orain arte hiru saio egin dituzte, eta honako liburu hauek irakurri dituzte: Aitaren etxea (Karmele Jaio), azaroan; Hariak (Yoseba Peña), urtarrilean; eta Amek ez dute (Katixa Agirre), otsailean.
Orain, esku artean, Uxue Alberdiren Jenis Joplin daukate. Martxoaren 27an elkartuko dira euskaltegian liburuaren inguruan hitz egiteko eta iritziak trukatzeko.
Deklaratzekorik ez (Beñat Sarasola), maiatzaren 22an; eta Muskuiluak afaltzeko (Birgit Vanderbeke), ekainaren 12an landuko dituzte.
Xabier Etxaniz AEK-ko irakasle, idazle eta Irakurle Klubaeko sortzaileetako batek esan bezala, “Irakurle taldean oso giro ona sortu dugu orain arte hiru saioetan, adin guztietako parte hartzaileek -gazteenak 26 urte eta zaharrenak 70 urteren bueltan- literaturarekin gozatzeaz gain, ondo landuta ekartzen dute liburua, apunteak eta guzti!”
Taldea irekia da AEKideentzat (ikasle zein irakasleentzat). Baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea da. Izen-ematea dohainik da, eta Donostiako euskaltegietan egin behar da.
AEK d' Iparralde propose de nouveaux cours de basque. Renseignements et inscriptions: 05 59 25 76 09// Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
-Donibane Garazi
Tous les niveaux. Du 11 au 21 avril.
-Baiona
B1 (preparation certificat). Du 17 au 21 avril.
-Baiona
Tous les niveaux. Du 11 au 21 avril.
Bilboko Indautxu AEK euskaltegian, Txotxindau sagardo jaiaren 17. edizioa prestatzen ari dira, noizko eta martxoaren 17rako.
Ekitaldi honetan, sagardoa da protagonista nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, bertaratzen direnek izango dute zer egin: afariaren hasieran bost laguneko taldeak osatuta, gau osoan proba edo joko batzuk gainditu beharko dituzte, bai fisikoak bai buruari eragitekoak. 20:15ean hasiko da jaia, eta 20:30ean oihukatuko dute Txotx!
Afaldu bitartean hasiko dira jolasak, eta, talde txapelduna nor den jakin eta dominak eta sariak banatu ostean, jaiak sagardoa amaitu arte jarraituko du. Afariko menua ere ez da nolanahikoa izango: txorizoa sagardotan, odolostea plantxan, piper gorri erreak, piperminak, tortillak (bakailaoarekin zein beste era batzuetakoak), gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta nahi beste sagardo, jakina!
Gonbidapena irekia da, euskaltegi barrukoentzat zein kanpokoentzat. Hori bai, sarrera (15€) martxoaren 13a baino lehen erosi beharko da, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera idatzita edo euskaltegian bertan (Urkixo zumarkalea, 88).
(artxiboko irudia)
Ez ohiko futbol taldea dugu Tuterakoa. AIZU! aldizkarian sakonki jaso genuen moduan, duela bi urte kirol talde herrikoia sortu zen Erriberan. Kirola oinarri hartuta, euskararen normalizazioa bultzatu nahi dute Ebro ibaiaren lurretan, baita genero berdintasuna, sexu aniztasuna, memoria historikoa eta kultur inklusioa ere. Mutilen futbol talde eta nesken areto futbol talde banarekin egin dute salto zelaira.
AEK ere taldearen sustatzaileetako bat izan da hasieratik (AEKren logoa ageri da elastikoetan), eta elkarlan horren barruan, hainbat jokalari euskara ikasten hasi dira. Argazkian dituzue, Tuteran, AEK-ko Arrigarai euskaltegian.
100 bat AEKide elkartu dira gaur, otsailak 25, AEKren XII. Didaktika Topaketan, Gipuzkoako Bazkundean.
AEKren euskaltegi eta irakasle askok 40 urte baino gehiago daramatzatenez euskara irakasten, beren esperientziak entzun eta partekatuko dituzte. Hala, Topaketa leku egokia izan da AEKren historia didaktikoa errepasatzeko eta irakasle gazteagoei ezagutarazteko.
Mintzodromo batek eta bi hitzaldik osatu dute Topaketako egitaraua
Batetik, dislexiaz aritu dira, DISLEGI (Gipuzkoako Dislexia Elkartea) kide Arantza Elgezabal Biainekin. Bestetik, euskalkiak ikastolen hezkuntz proiektuan izan dituzte hizpide, Ikastolen Elkarteko Inma Muñoarekin.
Bukatzeko, partaideek mintzodromoan parte hartu zuten, goizean ikusi eta entzundakoaren inguruan iritziak trukatzeko.
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2023ko martxoaren 25a
Tokia: ETXARRI ARANATZeko Kultur Etxeko ARETO NAGUSIan
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2021-2022 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2021-2022 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2022-2023 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.
Seigarrena.- Gure egunerokoarekin lotutako zenbait gairen aurkezpena eta eztabaida (23 KORRIKA, Guztion etorkizuna eraikitzen-hausnarketa estrategikoa, AEK gure etxea-egituraren gaineko gogoeta prozesua, Ikasgu eta euskaltegien mapa, paperik gabekoak, ).
Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Zortzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia
Bilbon, 2023ko otsailaren 17an.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt