Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da. Hori da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Parte-hartzea erraza da: izena eman besterik ez duzu egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak dituzun aukeren berri eman eta ondo datorkizun taldea eskainiko dizu. Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan:
Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Guztira, ikasturte berrian 95 herritan: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasunik: lehenbizikoz, mintzalagun taldeak antolatuko dira Lapurdiko Donibane Lohizune, Getaria, Urruña eta Ziburun.
Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak euskarazko aisialdia sustatzen jarraituko du ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 350 ekintza bainogehiago antolatu ziren, besteak beste tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...
Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko du, elkarri hika hitz egiteko talde berrien sorrera sustatuta. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Eta, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.
Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko: www.praktikatu.eus
Txuma Murugarren eta Intza Alkaini elkarrizketak; Koskobilo, Neolitiko garaiko aztarnak Sakanan; upategietan euskara ontzen; pedalontzia, euskal asmakizuna; euskaldunak XII. mendean hitz gutxitan... eta beste mila kontu!
Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu
Plana AHIZE-AEKren laguntzarekin diseinatu dute, eta batzordean parte hartzen jarraitzen dugu. Indesa 2010 Arabako Foru Aldundiak irabazteko xederik gabeko enplegu zentro berezi gisa eratutako sozietate publiko bat da.
Ekitaldian, zentroko langileek "Arbuluko adierazpena" irakurri dute, non berresten duten hizkuntza berdintasunarekiko eta euskara ikasteko eskubidearekiko konpromisoa, gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa.
Aitziber Balantzategi, Artezkaritza kontseiluko kidea, eta Mikel Urdangarin, AHIZE-AEK-ko kidea, izan ziren agerraldian. Argazkian, Lexuri Ugarterekin, Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariarekin.
Amancay Gaztañagari eta DJ Elepuntori elkarrizketak; udan Euskal Herria ezagutzeko proposamenak; jeans urdinak hitz gutxitan...
Harpidetza: aizu.eus/harpidetu
EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2023ko ekainaren 30a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena eta Beharra Sustaturen gainean egindako kontrasteen ondorioak)
Hirugarrena.- AEK:Gure Etxea.
Laugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (Ikasguen mapa eta z.o.-ak, 22-23 aurrebalantzea eta 23-24 aurrekontuaren aurreikuspena, egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Antzinatasunaren inguruko proposamena, Korrika...)
Bosgarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.
Seigarrena.- Berdintasun plana.
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamendua.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2023ko maiatzaren 26an.
Mikel Aylloni eta Lur Errekondori elkarrizketak; norantz doa (euskal) musika?; Buenos Aires aire zabalean; AEKren uda hitz gutxitan; asfaltoa Arabako barrunbeetan... eta beste hainbat kontu!
Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu
Gure ikasleek doan jasoko dute AEKren euskaltegietan.
AEK-ko kideok "Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen" jardunaldietan parte hartuko dugu.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatu dituzte jardunaldiak, euskaratik ditugun erronkak aletzeko eta gazteei entzuteko helburuarekin.
AHIZE-AEK-ko kide Naroa Jauregizuriak hitzaldia emango du Bilbo Handiko gazteek euskara eta euskal kulturarekin duten harremanaren inguruan.
Jardunaldiak:
Ekainak 1 - 2
Bilbo (BBK Kuna)
Informazioa: https://kontseilua.eus/zer-behar-dute-gazteek/ (egitaraua, izen-emateak...)
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt