
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.
AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
Martxoko AIZU!
Ale honetan, Maddi Ane Txoperenari eta Xabi Lizasori.
Askotariko albisteak, komikiak, denbora-pasak, erreportajeak eta beste kontu ugari!

“Ez da hain fazila” gehigarria eta bilduma.
AIZU! aldizkariaren ataletako bat da, erdiko gehigarria, hain zuzen. Hainbat eduki biltzen ditu: "galde debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko (AEKren EUSKARATU zerbitzuak kudeatzen du), denbora-pasak, lehiaketak... Noizean behin, “Ez da hain fazila” bildumak argitaratzen ditugu, hainbat aldizkaritan kaleratutako edukiz osatuak.
HARREMANETARAKO
AZKEN BERRIAK
05
Mar
Mar
Kalean da martxoko Aizu!
Maddi Ane Txoperenari eta Xabi Lizasori elkarrizketak; 24. Korrikaren hasiera eta amaierara hurbiltzea; Dario Fo hitz gutxitan... Eta ez ahaztu: testu guztiak mailakatuak, eta testuetan…
07
Urt
Urt
Harrapatu aukera eta ezagutu Aizu! aldizkaria
AIZU! ezagutu nahi? Gure aldizkariaren ale bat (2026ko otsailekoa) doan eskuratzeko aukera eskainiko diogu hala nahi duen kide orori. Horretarako, www.aizu.eus webgunera jo, galdetegi hau…
04
Abe
Abe
AIZU!-AEK aurten ere Durangoko Azokan
Urtero bezala, AIZU!-AEK izango da euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenean. Landako guneko Barrenkale 26ko postuan, AIZU! aldizkariaren urte osoko zenbaki guztiak salgai egongo dira; eta, nola…
03
Abe
Abe
Aizu! aldizkari eraberrituaren aurkezpena hilaren 5ean Durangoko Azokan
AIZU!ren 502. zenbakia, 2025eko abendukoa, kalean eta Interneten dago ja: www.aizu.eus Aldizkariak berrikuntza nabarmenak dakartza. Horiei esker, alor digitala eta didaktikoa indartuta, paperezko euskarriaren eta…










