Gaur, abuztuak 29, «euskaraz biziko den Nafarroan» parte izateko deia zabaldu diegu nafar guztiei Iruñean, Nafarroako Jauregian, Euskarabideak euskaltegiekin batera antolatutako prentsa-agerpenean.
AEKren izenean hitz egin du Beatriz Buldain Etxarrik, Nafarroako koordinatzaileak; eta ikasturte berriari «gogotsu ekiteko prest gaudela» aipatzeaz gain, egun Nafarroan euskaraz ikasteko «aitzakiarik ez dagoela» ere azpimarratu du. Izan ere, Nafarroako Gobernuak matrikulak finantzatuko ditu (hainbat kasutan, horien %100), aldez aurretik ezarritako baldintzak betetzen badira.
Buldainen esanetan, «bada garaia guztion artean bestelako Nafarroa bat eraikitzeko, elkarbizitzaren Nafarroa, eta horretan ere zu behar zaitugu»; eta, horretarako, “bizitokitik edo lantokitik gertu duzun euskaltegira jotzera animatzen zaitugu».
Argazkian, ezkerretik eskuinera, Euskarabidearen zuzendari Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea Ana Ollo eta Nafarroako AEKren koordinatzaile Beatriz Buldain.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt