ikasi euskara

  • Zatia 2.2Hainbat erakundek  diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta:

    1. EUSKO JAURLARITZA

    Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua.

    2. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:

    Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2016-2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017-2018 ikasturteko lehenengo deialdian  A1, A2 edo B1
    euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.
    Begiratu bono deskontuen informazio osatua.

    ARABAKO FORU ALDUNDIA:

    Egun hauetan iragarri ditu. Beken xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2018-2019 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira. Izena emateko epea 2018ko irailaren 28an amaitu da. Informazio osoa hemen

    3. UDALAK:

    Udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Udalerri bakoitzeko informazioa dago webguneko “aurkitu zure euskaltegia” atalean. Bestela, zure euskaltegi edo Udalean galdetu. 

    4. NAFARROA:

    Nafartarrek, esate baterako, hemen jaso ahal dute Udal erakundeek ematen dituzten diru-laguntzen  informazioa.

    5. LANBIDE-HABE hitzarmena: langabe daudenentzako doako euskara eskolak.
    AKORDIOA, kudeaketa-aginduari buruzkoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artekoa, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei zuzendua. Informazio gehiago.

    6.ERTZAINTZA-HABE hitzarmena. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu dute euskararen ikaskuntza doakoa izan dadin Ertzaintzan. Informazioa.

  • Milaka lagun hasi dira Euskal Herri osoko AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Horietariko batzuk lehen aldiz euskararekin kontaktuan, beste asko euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzen, mintzapraktika taldeetan parte hartzen, C2 (4.maila) prestatzen...

    Batzuk hizkuntza eskakizunak prestatzen hasi dira. Guraso talde asko ere martxan daude; etxean, familia giroan, euskaraz komunikatzen hasteko/jarraitzeko asmoarekin. Ongi etorri guztioi!

    Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu AEKren euskaltegietan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak,mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU!aldizkaria...

    Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

    Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai. Beraz, bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea...

    Oraindik izena emateko aukera daukazu, talde batzuetan lekuak daude-eta!

     

    Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000

    Ikastaroei buruzko informazioa jaso nahi? Bete galdetegia eta zurekin jarriko gara harremanetan.

     

    Bekak

     

    Zergatik euskara ikasi 2018/2019 ikasturtean? (dekalogoa)