Gaur (azaroak 6) Bilboko Arriaga antzokian, Korrika 19 aurkeztu dute Korrika arduradun Asier Amondok, AEKren Koordinatzaile Nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen (Nafarroa Beherea) hasi eta martxoaren 29an Bilbon (Bizkaia) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldun! da.

Bestalde, Korrika 19k eta AEK-k Durangoko Azoka omendu nahi du. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19.Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia.

Arratsaldean, Baionan ere aurkeztuko dute Korrika 19. Agerraldia Kalostrape ostatuan izango da 15:00etan.