HABIA proiektuaren urteko topaketaren harira, Txorierriko enpresak, erakundeetako ordezkariak eta hainbat eragile sozial elkartu dira gaur, abenduak 4, Derioko Kultur Birikan. Guztira, 50 lagun baino gehiago bildu dira euskararen erabilera lan-munduan sustatzeko eta enpresen arteko komunitatea sendotzeko.
HABIA egitasmoa 2024an jarri zen martxan Txorierriko Mankomunitatearen eskutik, eta Eusko Jaurlaritza zein Bizkaiko Foru Aldundia dira proiektuko sustatzaileak. Hizkuntza-aholkularitza teknikoa Ahize-AEKren bidez eskaintzen da. Doakoa eta pertsonalizatua, HABIAren helburua da enpresetan euskararen erabilera modu eraginkorrean hedatzea eta, aldi berean, praktika onak partekatzeko eta sinergiak sortzeko komunitatea indartzea.
Urteko topaketan, ekitaldiaren gidari eta Ahize-AEKko aholkulariak, Mertxe Mugikak, balantzea egin du:
Mertxe Mugika (Ahize-AEK):
«Euskaraldiaren urtea izan den honetan, hitzarmenkide guztiek —14 enpresek— erronka erraldoian aktiboki parte hartu dute. Horrez gain, 6 enpresak LanHitz dirulaguntza deialdiari esker proiektu sendoak garatu dituzte euskara-tratuak landuz, harrera-prozesuetan euskara txertatuz, sare sozialetan euskararen presentzia indartuz eta beste hamaika arlotan urrats esanguratsuak eginez.»
HABIA komunitateak 21 enpresa eta erakunde biltzen ditu dagoeneko, eta haietatik zazpi batu dira aurten. Ekitaldian, HABIA hitzarmen berrien sinadura egin da eta, horrela, egitasmoarekin bat egin duten enpresak honako hauek dira:
Gaur goizean (azaroak 28), Durangoko Elkartegian, LANDUE 2025 urte amaierako ekitaldiak 60 pertsona baino gehiago bildu ditu: eskualdeko enpresetako ordezkariak, erakundeetako arduradun politikoak eta hizkuntza-normalizazioko eragileak. Ordubeteko topaketa bizia izan da, non 2025eko balantzea egin, praktika onak partekatu eta etorkizunerako konpromiso berriak hartu diren.
Mertxe Mugika Ahize-AEKko kideak eta LANDUE proiektuko aholkulariak gidatuta, ekitaldia erakunde sustatzaileen agurrarekin hasi da. Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak, Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak berretsi dute egitasmoarekiko babes osoa eta elkarlanaren garrantzia.
Eusgara 2025ean 33 kidetik 38ra igaro da, eta industria, zaintza eta lanbide heziketako arloetan aurrerapauso esanguratsuak eman dira
Arratiako eskualdean errotze handia hartzen ari da EusGara komunitatea. Gaur goizean (azaroak 22) egin da urteko topaketa nagusia Zeanuriko Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegian, eskualdeko ordezkari politikoak, eragile sozialak eta enpresa-munduko ordezkariak bildu
dituen ekitaldian. Bertan, 2025ean lortutako aurrerapausoak ezagutarazi eta etorkizunerako lan-ildoak partekatu dira.
EusGara komunitateak hazten jarraitzen du. Orain arteko 33 enpresei aurten bost berri gehitu zaizkie, eta guztira 38 entitate ari dira lanean Arratian lan-munduan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko. Sektore eta tamaina askotako erakundeak dira, baina
guztiek partekatzen dute helburu bera: euskarari leku handiagoa ematea eguneroko jardunean eta antolaketa-mekanismoetan.
Ekitaldian industria, zaintza eta lanbide heziketako ordezkariek hartu dute parte, eta nabarmendu da 2025ean hiru eremu horietan eman diren urrats esanguratsuak. Era berean, azpimarratu da Arratian abiatu zen eredua Durangaldera lehenik eta Bizkaia osora zabaltzen ari dela.
Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da Eskuara egitasmoa, eta Arabako Enpresen XI. Foroan egin dute sinadura ekitaldia. Enpresen foroan ikasleen praktikaldien inguruko mahai ingurua egin dute, eta bertan izan dira Lanabesek banatzen dituen Euskarazko Lanbide Heziketa Duala sarietako bi saridunak. AEKren hizkuntza aholkularitza Ahizek ematen du zerbitzua.
Arabako enpresetan euskara erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute lurraldeko 24 enpresek Eskuara zerbitzuarekin hitzarmena sinatuta. Lanabes egitasmoaren barruan kokatzen da zerbitzua, eta gaur goizean, abenduak 11, egin dute sinadura ekitaldia Arabako Enpresen XI. Foroan. Honako enpresa hauek sinatu dute hitzarmena Eskuara-rekin: Adigrafik, Aenkomer, Aiaraldeko Faktoria, Angostoko Kanpinga, Asafes, Ciudad Jardin, Ediren, Egibide LH, Eraiken LH, Eska Hiunday, Galemys, Gamarra LH, Grafik Sarea, Idarte LH, Irsearaba, Iza, Laudioalde LH, Mendizabala LH, Metaposta, Mutualia, Sartu Araba, Sirimiri, Tartekamedia eta Uriarte.
Araban arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa da Lanabes, eta horren barruan kokatzen da Eskuara zerbitzua: doako aholkularitza ematen diete enpresei euskararen presentzia areagotzeko. 2023ko irailean aurkeztu zen, eta ordutik harremanak egiten aritu dira bertako aholkulariak 24 enpresa horiekin, eta zerbitzua eskaintzen: barne dokumentazioak euskaldundu dizkiete, langileen artean euskara erabiltzeko dinamikak abiatu, sare sozialetan euskara erabiltzen hasi, hizkuntza irizpideak zehaztu, ikasleen praktikaldian euskara erabiltzeko neurriak hartu... Proiektua Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak finantzatzen du, eta zerbitzua Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak ematen du.
Erakunde horietako guztietako kideak egon dira foroan. Ekitaldiari harrera egin diote Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eta Saray Zarate Fernandez Arabako Foru Aldundiko Landa, Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren saileko foru diputatuak. Eskuara zerbitzuarekin bat egin duten enpresei aitortza egin die, bestalde, Zarate Fernandezek eta Iñaki Gurtubai Artetxe Berdintasun, Euskara Eta Gobernantza Saileko foru diputatuak.
Eskuara zerbitzuarekin hitzarmena sinatu duten 24 enpresa horiena izan da goizeko argazki nagusietako bat, baina enpresa horiez gain, beste hainbat ere bertaratu dira Gasteizko Europa jauregira. Denetara 40 enpresetako ordezkariak gerturatu dira Arabako Enpresen XI. Forora. Euskara eta lan mundua uztartzen dituen topagunea da honakoa, eta bertan praktika onak aurkeztu dituzte: Iza igogailuak enpesako ordezkariak eta Mutualiakoak ere hitz egin dute. Lehenengoak hasi berriak dira euskararen erabilera areagotzeko lanketa egiten, eta bigarrenek urte asko daramatzate hizkuntzak kudeatzen. Biek ala biek nabarmendu dute euskararen erabilera areagotzearen beharra eta premia.
Baina lan mundua euskalduntzeko bidean, ezin ahaztu behar da Lanbide Heziketaren eta praktiken katebegia. Lanabes egitasmoak Euskarazko Lanbide Heziketa Duala sariak banatzen ditu, eta Arabako Enpresen XI. Foroan izan da aurtengo saridunetako bat: Ane Sesmilo Cruz nabarmendu ditu praktikaldia euskaraz egiteak ekarri dizkion onurak, eta horrek enpresari ematen dion balio erantsia. Izan ere, enpresetan hizkuntza aniztasuna kudeatzen denean besteengandik bereizteko balio dutela esan du, eta horrez gain, baita enpresa kokatzen den errealitatearekin egokitzea ere. Praktiketako ikasle sarituarekin batera igo dira taula gainera Joseba Koldo Gartzia Hontz Extrem-eko enpresaria, bertan praktikak egin zituen Mikel Nevado eta Xabier Mendiguren Ciudad Jardin ikastetxeko kidea.
Hitzartze horren ondoren, forora bertaratu diren 40 enpresetako ordezkariak taldetan banatu dira, eta taula gainean esandakoaren inguruko hausnarketa egin dute. Praktikaldiak euskaraz egiteko elkarlana sustatuz. Arabako Enpresen Foroa ere hori baita: lanketarako gune bat.
Jarrai dezagun Arabako arlo sozioekonomikoan euskara txertatzeko pausuak ematen!
Txorierriko eskualdeko sektore guztietako 12 enpresak eta Lanbide Heziketako 2 ikastetxek euskararen eguneroko erabilera bultzatzeko konpromisoa hartu dute asteazken honetan, abenduak 4, HABIA egitasmoarekin bat eginez. Txorierri Zerbitzu Mankomunitateak,
Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, bultzatutako ekimena eskualdean sortu da "ekosistema egoki bat sortzeko", euskararen erabilera lan-eremuan "aktibatzeko", enpresei beren ibilbidea diseinatzen laguntzeko eta konpromiso horretara enpresa
berriak erakartzeko erronkarekin.
Proiektua asteazken honetan aurkeztu da Kultur Birikan (Derio), eta bertan izan dira Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendaria, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Txorierriko alkateak eta Jon Ander Aurrekoetxea Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko presidentea, Ahize-AEKko teknikariak eta Lezamako alkatea. Azken horrek eskerrak eman dizkie enpresei euskararekiko erakutsitako konpromisoagatik, eta erakundeei ekimenari emandako laguntzagatik.
Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak euskarak enpresa munduan duen "balio erantsia" azpimarratu du, eta "euskararen kudeaketa onak enpresen lehiakortasunean" eragiten duela ere adierazi du.
Esan bezala, HABIA sektore guztietako 12 enpresaren eta Lanbide Heziketako bi ikastetxeren atxikipenarekin sortu da. Azken hilabeteotan Ahize-AEK enpresako teknikariekin lanean aritu dira euskararekiko konpromisoa helburu zehatzetan gauzatzeko, lan-eremuan euskararen erabileran aurrera egin ahal izateko. "Enpresa bakoitzak bere ibilbidea eta abiadura ditu, eta enpresa bakoitzaren neurrira egindako jantziekin lan egingo da", azaldu dute arduradunek.
Proiektuak eguneroko lanean euskara erabiltzen duten enpresen sare bat sortu nahi du, jardunbide egokiak partekatzeko eta konpromiso horrekin bat egin nahi duten enpresa berrientzako eredu eta pizgarri izateko.
* Aberekin, Afesa, Azurmendi, Batz Zamudio, Biolan, Biwak, Lantegi Batuak, Lorra, Naguspea, Ondoan, Patxikoop, Skunkfunk, Nekazaritza Eskola eta Politeknika Txorierri.
2024an 15 enpresek egin dute bat Landue-rekin, eta gaur gaurkoz 38 enpresek osatzen dute Durangaldean euskara sustatzeko lan egiten duten enpresen komunitatea.
Landue proiektua Durangaldeko Mankomunitateak kudeatzen du, eta diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Zerbitzua Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak ematen du.
Sinadura ekitaldia egin zuten azaroaren 28an Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Baita Mertxe Mugika Ahize-AEKko hizkuntza aholkularia ere.
Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egiteko bidea
Landue proiektuaren aurtengo nobedade azpimarragarriena izan da eskualdeko Lanbide Heziketako zentro denek bat egin izana. Horrek praktikak euskaraz egin ahal izateko bidea argitu duela azaldu dute sustatzaileek, eta Durangalde mailako erronka
hor kokatu dute. Hain zuzen, arlo horretan egindako esperientzia onak partekatzeko mahai ingurua egin dute ekitaldian.
Landue zerbitzuak urteroko argazkia berritu du gaurkoan. Gaur gaurkoz, honako enpresa hauek osatzen dute Landue komunitatea: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Zornotza LH, Iurreta LH, Maristak, Ibaizabal ikastola, Txirula, Dendak Bai, Durangaldeko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Gure Kide, Bermeosolo, Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK, Hirukobat, Gerediaga elkartea, Begilan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering, Bikain, Ona, Kultiba, Aisilan, Inforlur. Eiser, Eixu Artisauen Elkartea, Urkilan, Macober, Delikatetxe, Oarbeaskoa, Lantegia, Inmediobai eta Kirolene.
Se mantiene la andadura iniciada hace seis años, con la firma de la prórroga del convenio. En el periodo 2024-2027 se aplicará el tercer plan.
Con el asesoramiento de AEK, C.A. OSASUNA y su Fundación han diseñado e implantado planes de mejora de la gestión lingüística desde 2018. En los últimos años se han trabajado diferentes líneas: actividades de sensibilización, clases de euskera y plan de traducción, entre otras. Los/as asesores/as de AHIZE-AEK se encargan de la implantación del plan, y consideran que los puntos fuertes de su trayectoria hasta ahora han sido el aumento de la presencia del euskera en los canales y soportes que utilizan las dos entidades para relacionarse con sus socios/as y con la ciudadanía en general.
Entre las innovaciones realizadas, destacan la rotulación en el campo de El Sadar, los mensajes/cartas a los/as socios/as, las webs y los/as 5.950 seguidores/as que ya tiene la cuenta en euskera de la red X del primer equipo. Curso tras curso, ha crecido el número de empleados/as que se han animado a aprender euskera, de tal modo que en el curso 23/24 14 de ellos/as ya han dado el paso. Además, todo el estamento técnico de las Escuelas de Fútbol que trabajan con niños y niñas ha recibido sesiones de motivación sobre la diversidad lingüística, así como bases metodológicas para una mejor gestión de la situación.
En la actualidad, en 1 de cada 5 equipos de escuelas de fútbol funcionan en euskera; ya son 330 los/as niños/as que reciben la atención en dicho idioma, y en los últimos años se han formado 5 grupos en tal sentido en la comarca de Pamplona y Estella. Asimismo, en los últimos años Osasuna ha participado en eventos y campañas promovidas por las administraciones públicas y por el mundo del euskera; por ejemplo, en Euskaraldia y en Korrika.
Sin embargo, a pesar de los innegables avances, el nuevo convenio también demuestra que todavía queda mucho trabajo por realizar. Por ello, el servicio y la comunicación para con los/as socios/as continuarán siendo dos de las líneas maestras, y en Tajonar se desarrollará otro ámbito de actuación, con jugadores/as de la cantera y el nuevo proyecto local.
Para AEK resulta extraordinariamente satisfactorio proseguir con esta colaboración, debido a que, siendo el alcance de Osasuna tan enorme, el hecho de que un agente de sus características y potencial esté dando pasos de cara al uso normalizado del euskera conecta plenamente con nuestra misión.
Eskuara proiektua Lanabes programaren barruan sortutako ekimena da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, eta 50 langile baino gehiagoko Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza-berdintasuna bultzatzea du helburu.
IZA Igogailuak enpresa ere batu da egitasmora, euskararen erabilera sustatzeko langileen artean, eta Ahize Zerbitzuaren laguntza izan du: hasteko, egoeraren eta beharren oinarrizko argazkia egin dute, eta beharren eta aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartu ditu.
EusGara proiektuari esker, eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hiru konpromiso hartu dituzte:
EusGara proiektua
Errota Fundazioak AEK-AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara sustatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du. Egun, 30 bat enpresa daude EusGara komunitatean.
Argazki-montajea: Errota Fundazioa
Orain hasi eta abendura arte iraungo du Zumaian euskararekin zer? prozesuak. Udalak hurrengo 10 urteetarako plan estrategikoa landuko du, Ahize hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin
Herritarrekin batera diseinatuko dute plan berria Udalak eta AHIZEk, bi fasetan: lehenengo, aste honetatik aurrera galdetegi bat zabalduko dute; gero, azaroan, arlokako lan-saioak egingo dituzte. Diiseinua abendurako prest izango dutela uste dute prozesuaren bultzatzaileek, eta ondo bidean, datorren urteko otsailean gizarteratuko da plan berria, Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan.
Zumaia udalerri euskaldun gisa indartzea du helburu prozesu honek, eta, bide horretan, herritarrak aktibatzea.
Atzo, irailak 11,prozesuaren inguruko azalpenak eman zituzten Aitor Manterola euskara zinegotziak eta Araitz Muguruza Ahizeko teknikariak, Zumaiako eskola eta elkarteetako ordezkarien aurrean.
Gehiago irakurri hemen.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt