Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak. Lehenengo hitzaldian, Bulego taldeko Tom Lizarazuren mintzatu ziren. Otsailean, ordean, Izaki Gardenakeko Jon Basagurenekin, eta Martxoan Nogeneko lagunen musikaz disfrutatzeko parada izan genuen.
Hauexek dira apiriletik aurrera parte hartuko duten artistak:
Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz.
Badator 2025eko Euskaraldia. “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Taupak antolatutako euskararen erabilera aktibatzeko ariketa.
AEKk izena eman du entitate gisa, eta AEkideak ariketan parte hartzera gonbidatu ditu. Zeuek ere izena eman, elkar mugituz egingo dugu-eta!
Gogoratu! Rola aukeratzean (“ahobizi” zein “belarriprest”), gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.
Apirilaren 5ean ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 30. edizioa, “Eguzkixak nora, zapixak hara” lelopean. Parte hartu nahi izanez gero, erraz duzue: bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, izen dotorea pentsatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi, eta erreserba-fitxa bete (martxoaren 31 baino lehen, egun hori barne).
Ohi legez, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko gara antolatzaile, parte-hartzaile, bertsolari eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa bera 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dugu, bertsoak entzuten eta horiekin bat datozen esaerak identifikatzen, erabaki arte zein taldek jarraituko duten aurrera. Ondoren, bazkaria izango dugu Artadi garagardotegian, eta bertan segituko du lehiak arratsaldean; finalaurrekoetan eta finalean, Libe Goenaga eta Asier Alcedo bertsolariak izango ditugu gurekin. Finala amaituta, 20:00etan, musikaz lagunduta itzuliko gara herrigunera.
Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta bestelako sariak ere egongo dira.
Aurten, bestalde, 30. edizioa izanda, beste hitzordu batzuk izango ditugu:
• Apirilak 3, osteguna, kanta-poteoa Sopela Kantariren eskutik.
• Apirilak 4, ostirala, 17:30 joaldunak (17:30), 18:00 umeen dantzaldia eta askaria (18:00) eta disko-festa (19:00)
• Apirilak 10, osteguna, “Esalegeak gurean” hitzaldia, Akaitze Kamiruagaren eta Iñaki Gilisastiren eskutik.
• Maiatzak 20, asteartea, Adolfo Arejitaren hitzaldia, esaera zaharren gainean.
INFORMAZIOA:
> Oinarriak
> Esaeren zerrenda
> Azalpenak
AEKren Praktikatu zerbitzuaren webgunean informazio guztia, HEMEN.
AEKk bat egin du Euskal Herrian Euskarazek Baionan apirilaren 6rako "Justizia euskararentzat" lelopean deitutako manifestazioarekin eta AEKren Ipar Euskal Herriko ordezkaritza izango da bertan. Aurkezpen-prentsaurrekoan ere parte hartu dute Ihintz Oliden koordinatzaileak eta Maider Heguy lehendakariak.
Gorde data: apirilak 6, 11:30ean. Baionako Justizia Auzitegian.
Maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri-omenaldia egingo zaie, eta AEKko kideok ere bertan izango gara.
Sudurgorriek 37 urte daramatzate taula gainean euren abestiekin belaunaldi osoak hezten, eta euskararen transmisioa ahalbidetzen. Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari ekin zioten. 22.Korrikaren omenaldia jaso zuten, eta oraingoan ere AEKk bere esker ona adieraziko die.
Esan bezala, festa erraldoia maiatzaren 3an izango da, BECen. Sarrerak hemen eskuratu daitezke: www.nikeremaitezaitut.eus. Baita gure euskaltegietan ere. 100 euskaltegi ditugu, hemen gaude!
Baliatu euskara eroso bizitzeko aukera paregabea!
Iritsi da beste urte batez etxeko despentsak urte osorako Nafarroa hego eta erdiadeko produktuz betetzeko garaia. Eskutik Eskura kanpainak kontsumitzeko modu erraz eta denontzat onuragarri bat eskaintzen digu (ekoizle zein kontsumitzaileontzat).
Aurtengo uzta prest da! Ez galdu oliba olioa, arroza, pasta, kontserbak, ardoak... beste modura kontsumitzeko aukera hau. Sartu errigora.eus atarian, egin eskaera eta jaso zure herrian!
Martxoaren 26ra arte soilik!
AEKren irakaskuntza plana marrazten saio parte-hartzailean elkartu dira hainbat AEKide gaur (martxoak 7), Gipuzkoako Ganberan, Donostian.
Bertan erakundearen egoera pedagogikoaren azterketaren gaineko hausnarketak eta iritziak trukatu dituzte didaktikariek eta irakasleek.
Eskerrik asko parte hartu duzuen kide guztioi!
Erasoa.
Kolpea.
Beste eraso bat.
Beste kolpe bat.
Jaso eta jaso.
Eta beldurra sentitu.
Eta hori da batzuek nahi dutena.
Bada, ez diegu utziko.
Okerrera goaz,
nazien keinuak modan jarri dira.
Hobe dira pentsatzen ez dutenak,
ezer ezbaian jartzen ez dutenak;
horrela, erreproduzitu egingo dituzte modak.
'Gustu txarreko txistea' esatea, ordea, eufemismoa da dagoeneko,
FAXISMOAZ ARI GARA hizketan.
Ireki begiak eta ernatu.
Erasoak eta kolpeak denontzat dira, ez emakumeontzat soilik. Ikusezin
bihurtu, desitxuratu, deuseztatu nahi gaituzte.
Alabaina, feminismoak indartsu dirau, emakume borrokalariok hemen gabiltza,
lehen, bigarren eta azken ilaretan dantzan. Eta ez gaude bakarrik, zapalduak aliatu ditugu. Horrexek sortzen du beldurra beste aldean, eta epaiak eta
erasoak. Horrexegatik da dena gordinagoa, baina marka guayak erabiliz saldu
nahi digute ustezko berdintasuna.
Aliatu.
Ze hau (ere) gerra da:
Emakumeok* etengabe pairatu izan dugu biolentzia, eta ezkutatu egin nahi
izan da; etengabe borrokatu gara, lan egin dugu eta egiten jarraitzen dugu.
Dena isildu nahi izan digute.
Aurre egin eta aurrera ekin!
Orain, aldiz, ez gara isiltzen, eta molestatu egiten du. Martxoaren 8ak hori
ikusarazteko balio du, bai, munduak emakumeok* ikus gaitzan. Kontua da
denok gaudela mundu honetan; beraz, zeuk erabaki: eraiki ala suntsitu.
Sinpleki: faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete erakundeetako kideek Famili’on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa ezagutzera eman dute. Udaberriko oporretan familian momentu goxoak pasatzeko eta helduek euskara ikasten jarraitzeko aukera ezinhobea!
Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, gurasoek eta haurrek batera ekintzak eging dituzte, eta batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioetan parte hartuko dute. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko xoko ezberdinak ezagutzea ere.
Bi formula ezberdin, euskara eroso bizitzeko
-Apirilaren 21etik 25era. Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorri (Baxe Nafarroa) eta Lesaka (Nafarroa) artean, maila aitzinatua duten gurasoentzat (B1-B2),
-Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra. Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).
Talde txikiak izango dira: aste bakoitzean 20 familia* elkartuko dira, 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Aste bakoitzaren prezioa 300€ eta 650€ artekoa da, formularen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.
*Aurten Ipar Euskal Herriko udaberriko oporrek bat egiten dute Hego Euskal Herriko Aste Santuko oporren bukaerarekin, Arabako San Prudentzio bestarekin eta maiatzaren 1eko zubiarekin, beraz, edizio honetan Euskal Herri osoko familiek parte hartuko dute.
Izen-emateak eta informazioa
Martxoaren 15ean bukatuko da izena emateko epea, HEMEN. Informazio gehiago: telefonoz (+ 33 06.03.20.50.10) edo e-postaz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo hemen.
Deskargatu eskuorria.
Famili'On egonaldiaren aurkezpena Baionan, otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, egin zen. Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete erakundeetako kideekin batera, babesle diren instituzioetako ordezkariak ere bertan izan ziren: Mathieu Berge (Euroeskualdea), Joseba Erremundeguy (Euskal Hirigune Elkargoa), Javi Arakama (Nafarroako Gobernua) eta Johañe Etxebeste (Euskal Kultur Erakundea).
Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak. Lehenengo hitzaldian, Bulego taldeko Tom Lizarazuren mintzatu ziren. Otsailean, ordean, Izaki Gardenakeko Jon Basagurenekin.
Hauexek dira martxotik aurrera parte hartuko duten artistak:
Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz.
Josune Arakistaini eta Haritz Rodriguezi elkarrizketak; 'Silaba beroa' mahai-jolasa, ikasi eta gozatzeko; Artzikirola, hiru kirol batean; Hontza Museoa ezagutzen; Oscar Wilde hitz gutxitan...
Denbora-pasak, komikiak, albiste laburrak... Hori eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Ohi bezala, AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan.
Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu
On egin!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt