EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia

2018/19 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko…

Hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. Abuztuaren 13tik 26ra izango dira (505…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan ekaina, uztaila, abuztua eta irailean. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Azterketa ofizialen datak


EGA

EAEn. Ahozko azterketa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Informazioa.

Nafarroan,2. deialdirako matrikula epea: 2018ko ekaina-uztaila bitartean (azterketa, irailean). Informazioa


IVAP

Idatzizko azterketa: maiatzaren 5ean egingo da, Barakaldoko BECen. Ahozko azterketa: ekainaren 18an, 19an eta 20an egingo da, hiru lurraldeetan (*) Egunak, lekuak eta orduak eta deitutakoen zerrenda: Ekainaren 8an argitaratuko dira. (*) Azterketarien kopurua aintzat hartuta erabakiko da zenbat egunetan egingo den.

Informazio gehiago


HABE azterketak (B2, C1, C2). Informazioa HEMEN.

Apirilaren 9tik 16ra B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko dira, www.habe.euskadi.eus atarian. Jarraian duzue maila bakoitzari dagokion egutegia:

B2.2018ko lehen deialdiko egutegia:

  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: uztailaren 11n

B2. 2018ko bigarren deialdiko egutegia:

  • Matrikula-epea: irailaren 14-25 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 27an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 15ean
  • Idazmeneko proba: urriaren 20an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • Mintzameneko proba: azaroaren 22an, 23an eta 24an
  • Emaitzak: abenduaren 13an
 C1. 2018ko lehen deialdiko egutegia:
  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 28an, 29an eta 30ean
  • Emaitzak: uztailaren 11n

C1. 2018ko bigarren deialdiko egutegia:

  • Matrikula-epea: irailaren 14-25 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 27an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 15ean
  • Idazmeneko proba: urriaren 20an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • Mintzameneko proba: azaroaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean
  • Emaitzak: abenduaren 13an
 
C2. 2018ko lehen deialdiko egutegia:
  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 30an
  • Emaitzak: uztailaren 11n

C2. 2018ko bigarren deialdiko egutegia:

  • Matrikula-epea: irailaren 14-25 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 27an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 15ean
  • Idazmeneko proba: urriaren 20an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • Mintzameneko proba: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean
  • Emaitzak: abenduaren 13an
 
Norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza beharrezkoak dira matrikula egin ahal izateko:
   Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
   Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
 
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
 
MATRIKULAREN ORDAINKETA
Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
 
Matrikula-ordaina 30 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.
 
Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 15eko Ebazpenaren 9.3 oinarriaren arabera, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan. 

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.
 
Iturria eta informazio guztia honako helbidean daukazue: HABE-Ikasleen egiaztatzea 2018


Hizkuntza Eskolako azterketak: maiatzaren bukaeran, ekainean.

 

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak 6 maila komun ezartzen ditu (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) erreferentziatzat hizkuntzaren ezagutza aitortzeko. Horiek ziurtatzeko, ordea, erakunde bakoitzak ziurtagiri propioa du. Hori dela eta, HEMBak, 2010eko azaroaren 9an, 297/2010 DEKRETUA argitaratu zuen non euskara jakite-maila ziurtatzen duten tituluak baliokidetu zituen. Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:

Euskara jakite-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza ebaluatzen dituzte: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.


Horretaz gain, taulan ikus daitekeen moduan, euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:

HABE azterketak.
EGA.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
Hizkuntza Eskolako matrikula librea.

Azterketa horiek prestatzeko eskaintza zabala duzu AEKko 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak etab.

 

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ekaineko AIZU! euskaltegietara iritsi da

      Ekaineko AIZU! euskaltegietara iritsi da Dagoeneko AEKren euskaltegietako ikasle eta irakasleek esku artean daukate hilabete honetako AIZU! aldizkaria. Askotariko erreportaje eta albisteak, elkarrizketak, komikiak, denbora-pasak......

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udan ere praktikatu eta bizi!

      Udan ere praktikatu eta bizi! Dagoeneko zabalik dago udako mintzataldeetan apuntatzeko epea.   Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>