Nafarroako Legebiltzarrak IKA zein AEKren euskaltegien lana aintzat hartu du, haien lanaren bidez milaka herritar euskaldundu direlako azken 40 urteetan. Bilduk aurkeztutako mozioaren lehen puntua babestu dute UPN-k, Aralar-Nabaik, PSNk eta Ezkerrak, baita atxiki gabeko parlamentarioek ere.

Horrez gain, Legebiltzarreko gehiengoak premiatu du Nafarroako Gobernua euskaltegiei dagokien partida (2013koa) ahalik eta azkarren esleitzera, eta 2014an joan den urtekoa ez gerta ez dadin neurriak hartzera. Hala eta guztiz ere, zoritxarrez, Gobernuak ez du inolako asmorik erakutsi partida hori gauzatzeko, ezta 2014koa ere. Helduen Euskalduntzean inolako sustapenik zein planifikaziorik gabe, horrez gain, itotze ekonomikoa agerikoa da.

IKAk zein AEK-k lanean segituko dute, sasi guztien gainetik, herritar helduak euskalduntzen, azken 40 urteetan moduan. Aurten, urritik milaka lagunek izena eman dute euskaltegietan, eta urtarrilean nahiz otsailean ikasle gehiago gerturatuko zaizkigu.

Gai honekin harremana duten albisteak: