Datorren astean, azaroaren 20an, hasiko da, eta beroketak ez du etenik. Oraingoan, beste baliabide sorta batekin gatoz: euskaltegietako ikas-unitateak, euskara ikasten ari diren milaka lagun horiek Euskaraldia lantzeko. AEK-k prestatu ditu, eta Euskaraldiaren webgunean eskura daude:
Maila guztietan (A1, A2, B1 eta B2/C1) erabiltzeko egokituta daude; aurrez aurreko taldeetan garatzeko zein autoikaskuntza ereduan ari direnentzako.
Helburu nagusiak hurrengo hauek dira:
Horretaz gain, maila bakoitzari dagozkion helburu didaktiko desberdinak lantzeko egokiak dira.
Ikasturte hasieran, irailean, Ikastolen Elkarteak, Gipuzkoako Urtxintxa eskolak eta Irrien Lagunak elkarteak sortutako material didaktikoa aurkeztu genuen, ikastetxeetan lantzeko; baita hezkuntza ez-formalean eragiteko ere.
Zer da Euskaraldia? Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, jendartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa.
Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez. Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.Euskaraz lasai aritzeko guneak dira Ariguneak. Ahobiziek eta Belarriprestek AEKren euskaltegietan ere aukera ederra izango dute euskaraz patxadaz praktikatzeko eta mintzatzeko. Ehunka arigunek eman dugu izena Euskaraldian eta non topatu jakin nahi izanez gero, HEMEN duzu begiratzeko aukera!
Euskaraldiaren informazio guztia euskaraldia.eus webgunean.
AEK ere arigune! AEK Euskaraldiarekin bat. Gehiago, geiagorekin, gehiagotan!
Ezohiko egoera honetan, Euskaraldiak etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harremanetan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen digu, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra. Horrela, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia etxetik prestatzen hasiko gara: Etxealditik Euskaraldira.
Azalpen guztiak Kike Amonarrizen eta Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren eskutik:
Ariketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Euskaraldirako beroketa ariketak egiten, elkarrekin etxean ere euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiliz.
Azalpen guztiak, egunez egun proposatzen diren ariketak hemen aurkituko dituzue: https://euskaraldia.eus/etxealdia/
Animatu eta parte hartu!
Dagoeneko abian da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Azaroaren 20tik abenduaren 3ra, ilusioz beterik ibiliko gara berriro; berriro sumatuko dugu gure inguruan belarriprest edo ahobizi txapen konplizitatea.
Alabaina, bigarren edizio honek badu berezitasun handi bat: hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa erraldoi honetan, protagonistak ez gara norbanakoak bakarrik izango; oraingoan, entitateetan hizkuntza-ohiturak aldatzeko konpromisoa hartu eta lanketa egitea izango da gakoa. Berritasun garrantzitsua, bai horixe.
AEK hasieratik izan da Euskaraldiaren sustatzaile. Izan ere, gure ezaugarrietako bat da euskararen erabilera bultzatzea, euskaldun aktiboak sortzea baitugu xede; euskara ezagutu ez ezik, erabili ere egingo dutenak, alegia. Horretarako, euskara praktikoa irakasten diegu gure euskaltegietan ari diren milaka ikasleei, eta euskara praktikatzeko bideak ezagutarazten dizkiegu gure praktika-jardueretan ari diren beste hainbesteri, izan berbalagun, mendilagun edo beste edozein lagun. Horrez gaiz, hizkuntza-aholkularitza ematen diegu hainbat entitateri, eta, bi urtean behin, Euskal Herria korrika jartzen dugu, euskararen alde.
AEK-k ere Euskaraldiaren aurkezpenean parte hartu zuen.
Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan gara eta izango gara!!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt