Helburu dugu Euskal Herria oinez zeharkatu eta 15 egunez euskaraz mintzatzea. Gogoko baduzu gure herriko leku bitxiak, ohiturak, euskalkiak… hobeto ezagutu eta ibiltzea, opor ederrak pasatzeko aukera ezin hobeak dituzu hauek:
UZTAILA: 15etik 29ra
Oion-Guardia-Lagran-Maeztu-Opakua-Urbasa-Arbizu-Lizarrusti-Aizkorri-Arantzazu-Leintz Gatzaga-Otxandio-Garai-Aulestia-Lekeitio.
ABUZTUA: 07/29tik – 08/13ra
Otxandio-Leintz-Gatzaga-Arantzazu-San Adrián- Lizarrusti-Aralar-Arrarats-Belate-Sorogain-Garralda-Hiriberri-Irati-Belagua-Lintza-Izaba.
Izena eman HEMEN.
Informazio gehiago PRAKTIKATUren webgunean.
Egiazko hizkuntza politika eta baliabideak aldarrikatuko dituzte. Frantziak euskarari ezartzen dizkion oztopoez gain, tokiko erakundeak ere kritikatu dituzte. Batetik, Azterketak euskaraz egitearen aldarrikapena ezarri dute lehen lerroan euskalgintzako eragileek. Bestetik, gainerako arloetan dituzten zailtasunak ere aipatu dira; besteak beste, agerraldian bertan, AEK-ko ordezkariek gogora ekarri dute joan den urriko prentsaurrekoan salatutakoa.
Hori dela eta, manifestaldia deitu dute apirilaren 22rako, Baionan.
Hemen duzue Ihintz Oliden, Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea, Hamaika Telebistan
Telmo Irureta aktoreari eta Josune Arakistain musikariari elkarrizketak; 'Hemen gaude' ekimena Hego Amerikan; Donostian, elkartasuna afarietan; Picassori buruzko kontuak hitz gutxitan; eta beste hainbat kontu, heltzear diren oporretan gustura irakurtzeko eta lantzeko!
Gure ikasleek doan jaso/ko dute euskaltegian. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egitea dauka. Harpidetza digitalerako aukera ere badago: http://aizu.eus/harpidetu
On egin!!
2023KO TXANGOAK
Txangoetan parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.
2021eko udaberrian sortu zen LANDUE zerbitzua, eta ordutik gaur arte Durangaldeko enpresetan euskararen presentzia areagotzeko lanean aritu dira Ahize-AEK-ko hizkuntza aholkulariak. Aldaketa ugari txertatu dituzte ordutik: webguneak itzuli dituzte, lantegietako hizkuntza paisaian aldaketak egin, hizkuntza irizpideak ezarri, Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldia euskaraz izan dadin oinarriak zehaztu... Azken batean bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua ematen baitu LANDUEk.
Gaurko ekitaldian 11 enpresa berrik egin dute bat proiektuarekin, eta beraz, dagoeneko 26 dira komunitate honetako kideak. 2023an euskararen presentzia areagotzeko lan egingo dute, LANDUEk eskaintzen dizkien doako zerbitzuekin. Honako enpresa hauek gehitu dira komunitatera: Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK (Durangaldea Enpresa Ekimena), Hirukobat, Padelko, Ozasan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering eta Begilan. .
Horiez gain, 15 enpresa gehiagok osatzen dute LANDUE komunitatea. Honako hauek dira 2022tik proiektuarekin bat egiten duten enpresak: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Gran Hotel, Txirula, Dendak Bai, Durangaleko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Zornotza LH, Iurreta LH, Gure Kide, Bermeosolo eta Maristak.
Sinadura ekitaldia egin dute Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Esan bezala, Landuerekin bat egin dute 26 enpresak, eta horietatik 20k hartu dute parte sinadura ekitaldian.
Bruss, Tabira Berezi eta Sorland hitzarmenkideek euren esperientziaren berri eman dute ekitaldian, eta euskarak marka sortzerakoan ematen duen balioa nabarmendu dute.
Turismo pilotajearen aurkezpena egin dute, eta Lanbide Heziketan egiten ari diren lanketaren berri eman.
Irakurri prentsa-oharra HEMEN.
Asteazkenean, martxoak 22, Bizkaiko euskalgintzaren II. topaketan parte hartu genuen AEK-ko hainbat kidek, Herrialdeko koordinatzaileek, Bilboko ikasguko ordezkariak, AHIZE eta Praktikako zerbitzuetako kideak, Bizkaiko artezkaritzakideak...
Etorkizuneko erronkak identifikatu eta lan-mahaietan bi gai nagusiren inguruan aritu ginen lanean: batetik, gazteak eta aisialdia, eta bestetik, saretzea eta sustapena.
Apirilaren 1ean ospatuko dute Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 28. edizioa, Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta posta helbide honetara idatzi behar dute, martxoaren 27a baino lehen: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser..
Ohi duten moduan, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoak lagun dituztela jokatuz.
Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.
Hemen kartela, oinarriak, esaerak eta azalpenak.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt