Ikastaroak

Ikastaroak

Maila eta ordutegi guztiak Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan eta, gainera, matrikulatzeagatik soilik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, online ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

On line ikastaroak
iraupen jakineko ikastaroak dira (20-190 ordu), helburu zehatza daukate eta denbora epe jakinean burutzen dira (hiru hilabete edo ikasturte osoa). Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizkizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabilita ematen ditugu.

Hona hemen, 2018/19 ikasturterako eskaintza:


Mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak eta
hobetzeari begirako ikastaroak:

  • A1
  • A2
  • B1 (1. maila)
  • B2 (2. maila)
  • C1 (3. maila)
  • C2 atarikoa (hobekuntza) eta Itzulpengintza
  • C2 (4.maila)

 

A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.

Urriaren 1etik ekainaren 21era (190 ordu): 617 €.
C2 mailakoa urriaren 1etik maiatzaren 21era (190 ordu): 693 €.

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa

C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera eta uztailetik irailera.100 ordu. 342 €.

Itzulpengintza ikastaroa

Ikastaroa erabat online burutuko da.
Urritik abendura, urtarriletik martxora, maiatzetik ekainera edo uztailetik irailera. 30 ordu. 246 euro.

C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean

40 ordu. 205 euro

 

 BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak. Hasiera mailak (A1 eta A2)

  • Hiruhileko bat: 218 euro. 72 ordu. (urria-abendua, urtarrila-martxoa, apirila-ekaina, uztaila-iraila)
  • Bi hiruhileko: 436 euro. 144 ordu. (urria-apirila, urtarrila-ekaina, apirila-ekaina)
  • Hiru hiruhileko 654 euro. 216 ordu. (urria ekaina)
  • Mintza-saioak egin daitezke.  Aparte kontratatu behar dira. Ordu bat astero. Mintza-saio solteak: 41 euro ordua. Taldean 5 (pertsona gutxienez): 8 euro ordua.

 

ON-LINE IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO

Ikastaroak gune honetan ematen ditugu: Egela

Ikastaroen demoak hementxe saltsatzeko:

  • Ikastaroen ereduak ikusi ahal dituzue bisitari modura sartuta ( bestela, erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak):

Ikastaroen ezaugarri orokorrak:

  • Erabat online. Tutore baten artapen jarraia eta jarraipen pertsonalizatua.
  • Tutoretza saioak 15ean behin (bideo eta audio konferentziaz)
  • Ebaluazio jarraia.

Betebehar teknikoak :

  • IKTeen oinarrizko erabilera. Webcam edota mikrofonoa. Interneterako konexioa.
  • Software librea edo doakoa erabiltzen dugunez, ikastaroaren bidez eskuratuko duzu beharrezkoa den bestelako softwarea.

Haberen azterketen informazioa:

Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskatzeko:

Mezua bidali e-idazkaritza@aek.eus helbidera (Hotmail, Gmail, Yahoo... posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

 

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan

AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Maila guztiak!

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 536 euro. Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
gernika@aek.eus

Hauek dira 2018/2019 ikasturteko Foruko barnetegiaren datak.

Urria: urriaren 1etik 26ra
Azaroa: urriaren 29tik azaroaren 23ra
Abendua: azaroaren 26tik abenduaren 21era
Urtarrila: urtarrilaren 7tik otsailaren 1era
Otsaila: otsailaren 4tik martxoaren 1era
Martxoa: martxoaren 4tik 29ra
Apirila: apirilaren 1etik maiatzaren 2ra
Maiatza: maiatzaren 6tik 31ra
Ekaina: ekainaren 3tik 28ra

 

 

 

 

Ikasturtean lau ikastaro antolatu ohi ditugu: 3 konbinatu (aurrez aurreko 5 saioekin) eta 1 guztiz online dena.

Konbinatuak: irailetik urrira, azarotik abendura eta martxotik maiatzera.
Guztiz online: urtarriletik maiatzera

Matrikula/informazioa: e-idazkaritza@aek.eus  // 639 440 615 Hotmail, Gmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek

Prezioa: 450 €

2018/19ko ikastaroak:

URRIA 2018. Ikastaro konbinatua (5 aurrez aurreko saio eta online lana)

Urriaren 26tik abenduaren 21era.
5 aurrez aurreko saio aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñea). Datak: urriak 26 eta 31, azaroak 9, 16 eta 30. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
On-line lana ondorengo helbidean: www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 euro.
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus
Matrikulazio epea: urriaren 18ra arte.

ONLINE 2019

Urtarrilaren 14tik maiatzaren 31ra.
Fomatua: dena online.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu eguneko.
Online lana ondorengo helbidean: http://www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 €
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus
Matrikulazio epea: abenduaren 15era arte.

MAIATZA KONBINATUA 2019. Ikastaro konbinatua (5 aurrez aurreko saio eta online lana)

Maiatzaren 3tik ekainaren 21era
Aurrez aurreko 5 saio aukeratutako hiriburuan (Iruñea,  Donostia, Gasteiz edo Bilbo). Datak:  maiatzak 3, 10, 17 et a 24; ekainak 7. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
On-line lana ondorengo helbidean: www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 euro.
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus
Matrikulazio epea: martxoaren 25era arte

IRAILA 2019. Ikastaro konbinatua (5 aurrez aurreko saio eta online lana)

Irailaren 6tik urriaren 25era.
Aurrez aurreko 5 saio aukeratutako hiriburuan (Iruñea, Donostia, Gasteiz edo Bilbo). Datak: irailaren 6, 13, 20 eta 27an eta urriaren 11n. Ordutegia: 09:00etatik 13:30era.
On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
On-line lana ondorengo helbidean: www.egela.aek.eus
Prezioa: 450 euro.
Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus

 

Ikastaroaren matrikula:

Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira.

Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez.

Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologagarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGA izatea (edo baliokidea).

Onarpena jasotakoan ordainketa egin behar da eta matrikulazio prozesua amaitu.

Ordainagiria edo transferentziaren agiriaren kopia bidali behar da e-idazkaritza@aek.eus helbidera.

Ordainketa ez bada bidaltzen ez da matrikula aintzat hartuko eta onartuko.

Hainbat euskaltegitan, ikastaro hauek eskaintzen ari gara; ikaskuntza konbinatua da: aurrez aurreko saioak (120 ordu taldean), nork bere kabuz egiteko lanak (80 ordu) eta 10 tutoretza-ordu.

Interesa edukiz gero, galdetu hurbilen duzun AEK euskaltegian edo deitu telefonoz: 673 200 100 // 946 464 000