Ekuadorreko Sisariy elkarteko kitxuak izan dira AEKn Bost egunez ibili dira gurean, AEKren laguntzaz osatzen ari diren Sakipuna proiektuan sakontzeko. Izan ere, AEKren moduko erakunde bat sortzea dute xede, baita kichwa wasi bat (kitxua etxea) irekitzea ere. Hori dela eta, AEKk eskainitako formazio saioetan hartu dute parte, hainbat gai lantzeko: berdintasun politika, euskaltegien egitura eta funtzionamendua, mintzapraktika, Korrika, baliabide didaktikoak eta formazioaren jarraipena...
Urte batzuk daramatza AEKk Garabide Elkartearekin elkarlanean. Azken bi ikasturteetan AEKko didaktikari eta irakasle Esti Nieva Ekuadorren izan da, komunitate kitxuan hizkuntza biziberritzeko estrategia espezifikoen beharrari erantzuteko hainbat proiektu garatzen.
Sisaray elkarteko lagunek helduen irakaskuntzari lotutako formazioa eta aholkularitza jaso dute AEKren eskutik, eta horrez gain talde batek A1 mailako eskolak emateko metodologia formazioa jaso eta materiala sortzen aritu dira.