Hainbat AEKidek parte hartu zuten AEKren 11. Didaktika Topaketan, larunbatean (martxoak 5), Gipuzkoako Bazkundean.
Askotariko gaiak landuko ziren: alde batetik, batetik, bi saio egon ziren aukeran: Uler-saioak metodologia, Pello Jauregi Etxanizen eskutik (Soziolinguistika Klusterra) edo Bi hizkuntza buruan (Gogo Elebiduna taldea, EHU).
Bestetik. AEK-ko kideek prestatutako saioak:
- Damolat!! ikas-unitatea. Naroa Jauregizuria Lopategi (AHIZE)
- Bitartekotza, trebetasun berria? Benito Fiz Diez (AEK Didaktika)
Bukatzeko, partaideek mintzodromoan parte hartu zuten, goizean ikusi eta entzundakoaren inguruan iritziak trukatzeko.