Abian da Errigoraren kanpaina!
Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eska daitezke saskiak (beltza, berdea edota gorria) errigora.eus webgunean, eta bide batez, euskarari ekarpen ederra egin.
Errigorari esker, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramanen dira, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginen zaio (saski bakoitzaren balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara -Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen-).
Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEKren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio.
Eman bultzada, euskarari puzka!
Duela sei urte hasitako ibilbideari eutsiko diote, aurreko hitzarmenaren luzapena sinatu baitute. Hala, 2024-2027 epealdian hirugarren plana ezarriko da.
AEKren aholkularitzaz, C.A. Osasunak eta bere Fundazioak hizkuntza-kudeaketa hobetzeko zenbait plan diseinatu eta ezarri ditu, 2018. urtean hasita. Haietan, alor batzuk landu izan dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, bertzeak bertze. AHIZE-AEKren aholkulariak arduratzen dira planak ezartzeaz, eta, haien ustez, orain arteko ibilbideak indargune bat baino gehiago izan ditu: batez ere, euskararen presentziaren gorakada bazkideekiko eta, oro har, herritarrekiko harremanetan, bai eta euskarrietan ere. Arlo horietan, nabarmentzekoak dira Sadar zelaiko errotulazioa, bazkideentzako mezu eta eskutitzak, webguneak eta lehen taldearen X sareko euskarazko kontua (dagoeneko, 5.950 jarraitzaile ditu).
Halaber, ikasturtez ikasturte, gora egin du euskara ikastera animatu diren langile-kopuruak, eta 23/24 ikasturtean 14k egin dute urratsa. Horretaz gain, haurrekin aritzen diren futbol-eskoletako teknikari guztiek jaso dituzte hizkuntza-aniztasunaren gaineko motibazio-saioak, bai eta egoera hobeto kudeatzeko oinarri metodologikoak ere. Gaur egun, futbol-eskoletako 5 taldetik 1ean euskaraz dihardute; dagoeneko, 330 haur aritzen dira gure hizkuntzaz, eta azken urteetan horrelako 5 talde osatu dira Iruñerrian eta Lizarran. Era berean, azken urteotan Osasunak parte hartu izan du administrazio publikoek eta euskalgintzak sustatutako ekitaldi eta kanpainetan; errate baterako, Euskaraldian eta Korrikan.
Hala eta guztiz ere, aurrerapausoak emanagatik ere, hitzarmen berriak erakusten du oraindik ere lan eskerga dagoela egiteko. Horregatik, hemendik aitzina, lehentasun batzuk nabarmendu dira: adibidez, bazkideei ematen zaien zerbitzu eta komunikazioek jarraituko dute ildo nagusietako bat izaten, eta Taxoaren bertze ekintza bat garatuko da, harrobiko jokalariekin eta bertako proiektu berriaren inguruan.
AEKrentzat hagitz pozgarria da elkarlan honetan segitzea; izan ere, aintzat hartuta Osasunaren irismen ikaragarria, horrelako eragile indartsu batek euskara normaltasunez erabiltzeko bideak urratzeak bat egiten du, zeharo, AEKren misioarekin eta jardunekin.
Eskuara proiektua Lanabes programaren barruan sortutako ekimena da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, eta 50 langile baino gehiagoko Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza-berdintasuna bultzatzea du helburu.
IZA Igogailuak enpresa ere batu da egitasmora, euskararen erabilera sustatzeko langileen artean, eta Ahize Zerbitzuaren laguntza izan du: hasteko, egoeraren eta beharren oinarrizko argazkia egin dute, eta beharren eta aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartu ditu.
EusGara proiektuari esker, eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hiru konpromiso hartu dituzte:
EusGara proiektua
Errota Fundazioak AEK-AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara sustatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du. Egun, 30 bat enpresa daude EusGara komunitatean.
Argazki-montajea: Errota Fundazioa
AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroaren informazioa:
Urriaren 23tik abenduaren 13ra izango da (100 ordu), eta online ( online-jarduerak nahiz talde-saioak)* egingo da.
Izena emateko epea: urrriaren 22ra arte.
Prezioa: 615 euro
Egin matrikula
Informazioa eta izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
*Bost talde-saioen datak hauek izango dira, online ere bai:
1. Urriak 24/25
2. Azaroak 31
3. Azaroak 7/8
4. Azaroak 14/15
5.Azaroak 28/29
Ostegun arratsaldeak edo ostiral goizak aukeran, data horietan (ikastaroa abiatzean, partaideek adostuko dute tutoreekin). Talde-saioen ordutegia: 09:30etik 12:30era edo 16:00etatik 19:00etara.
• On-line lanari dagokionez: bataz besteko 2,5 ordu egunean.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt