25/26 IKASTURTEA. AURREMATRIKULA ZABALIK!
2025/26 ikasturtean euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.
AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek* balia dezakete aukera, aurrez aurreko ikastaroetan zein Foruko barnetegiko hilabeteko neguko ikastaroetan.
*ADI! EAEko A1eko eta 16-18 urteko C1eko ikasleek izan ezik. Hauek diru-laguntza bereziak dituzte.
Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- Ikasturte honetako (2024/25) prezioari eutsiko zaio
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
2025-26 ikasturterako aurrematrikula dela eta, ohar garrantzitsua: ezin da aurrematrikularik egin online-ikastaroetan. Dena den, datorren ikasturteko online-ikastaroetan izena emateko asmoa baduzu, GALDETEGI HAU bete dezakezu. Aurrerago zurekin jarriko gara harremanetan. Gainera, zerrendaren hurrenkera aintzat hartuko dugu.
UDAN ERE
EUSKARAZ EROSO !
2025eko uda: euskara ikastaroak prest!
- Hainbat euskaltegitan, ikastaro trinkoak (aurrez aurreko taldeak): euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Eskatu informazioa hurbilen daukazun AEK euskaltegian!
- Barnetegiak
- Ibiltaria
Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
INFORMAZIO GEHIAGO:
Udan ere euskaraz eroso!
AEKn euskara ikasteko aukerak dituzu:
-
Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-
Autoikaskuntza euskaltegian.
-
Eredu konbinatua, aurrez aurrekoak eta autoikaskuntza uztartuta.
-
Online-ikastaroak.
-
Kolektibo zehatzei begirako xedeen araberako eskaintza.
-
Foruko barnetegia, urte osoan zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban