24.Korrika App 24.Korrika App

7 enpresa berri batu dira HABIA komunitatera euskarak lan-munduan duen indarra sendotzeko

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

HABIA proiektuaren urteko topaketaren harira, Txorierriko enpresak, erakundeetako ordezkariak eta hainbat eragile sozial elkartu dira gaur, abenduak 4, Derioko Kultur Birikan. Guztira, 50 lagun baino gehiago bildu dira euskararen erabilera lan-munduan sustatzeko eta enpresen arteko komunitatea sendotzeko.

HABIA egitasmoa 2024an jarri zen martxan Txorierriko Mankomunitatearen eskutik, eta Eusko Jaurlaritza zein Bizkaiko Foru Aldundia dira proiektuko sustatzaileak. Hizkuntza-aholkularitza teknikoa Ahize-AEKren bidez eskaintzen da. Doakoa eta pertsonalizatua, HABIAren helburua da enpresetan euskararen erabilera modu eraginkorrean hedatzea eta, aldi berean, praktika onak partekatzeko eta sinergiak sortzeko komunitatea indartzea.

2025eko lorpenak eta komunitatearen hazkundea

Urteko topaketan, ekitaldiaren gidari eta Ahize-AEKko aholkulariak, Mertxe Mugikak, balantzea egin du:

Mertxe Mugika (Ahize-AEK):

«Euskaraldiaren urtea izan den honetan, hitzarmenkide guztiek —14 enpresek— erronka erraldoian aktiboki parte hartu dute. Horrez gain, 6 enpresak LanHitz dirulaguntza deialdiari esker proiektu sendoak garatu dituzte euskara-tratuak landuz, harrera-prozesuetan euskara txertatuz, sare sozialetan euskararen presentzia indartuz eta beste hamaika arlotan urrats esanguratsuak eginez.»

HABIA komunitateak 21 enpresa eta erakunde biltzen ditu dagoeneko, eta haietatik zazpi batu dira aurten. Ekitaldian, HABIA hitzarmen berrien sinadura egin da eta, horrela, egitasmoarekin bat egin duten enpresak honako hauek dira:

  • Athletic Club
  • Gorka Uriarte Txakolindegia
  • Magalarte Zamudio Txakolindegia
  • Magalarte Lezama Txakolindegia
  • Delicass
  • Basalan
  • Ingeteam

Bi urte eskasetan, HABIA komunitateak hazkunde sendoa izan du, eta datozen urteetarako erronka nagusia sare hori sendotzen jarraitzea izango da.

Erakundeen babesa eta euskararen etorkizuneko erronkak

Ekitaldian hitza hartu duten HABIAren erakunde babesleen ordezkariak:

  • Jon Ander Aurrekoetxea, Txorierriko Mankomunitateko presidenteak, adierazi du Txorierrin argi dutela euskarak eremu guztiak hartu behar dituela. Euskaraz lanean ari diren enpresen gorakada nabarmendu du, erreferente hurbil eta eredugarri gisa, praktika onak elkarbanatuz eta elkarrengandik ikasiz urrunago iristeko. Erronka asko eta egiteko modu berri asmatzeko gogoa azpimarratu du, aisialditik lan mundura eta norbanakotik mundura.
  • Aitor Aldasoro (Eusko Jaurlaritza – Hizkuntza Politika sailburuordea): Lan-mundua estrategikotzat jo du, eta enpresetatik, hizkuntzatik eta eguneroko jardunetik lan egitearen garrantzia azpimarratu du. Administrazioaren aldetik enpresei gertutik laguntzen jarraitzeko konpromisoa adierazi du, makulu gisa arituz, eredu diren enpresak saretuz eta elkarlanari esker urrutiago iristeko helburuz.
  • Isaac Amezaga (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria): Euskara gizartearen arlo guztietan sustatzeko ardurak batzen gaitu, eta eskerrak eta aitortza ezinbestekoak dira. Balio erantsia, zeharkakotasuna, elkarlana, erreferenteak, praktika onak eta ziurtagiriak nabarmendu ditu, eta gaineratu du euskarak kontu eta zarata gutxiago eta erabilera gehiago behar dituela. Bestetik, erronka nagusia erakartzea dela esan du, hori bihotza ukituz lortzen delako.

Erakundeek aho batez azpimarratu dute HABIA eredua erreferente bilakatzen ari dela, eta enpresak egiten ari diren ibilbide sendoa goraipatu dute.

HABIAkideek beren eguneroko praktikarekin frogatu dute euskarak baduela lekua kirolean, ingeniaritzan, automozioan, elikaduran, ingurumenean, teknologia aurreratuan, zaintzan… eta eskualdeko enpresek sortzen duten balio erantsiaren parte ere badela.

Azpimarratu dute, halaber, euskara, besteak beste, hurbiltasuna, kalitatea, aurrerapena, konpromisoa eta komunitatea dela, eta enpresetan eraginkortasunez txertatzeko bideak badirela, HABIAren esperientziak agerian uzten duen bezala.

Praktika onen erakusleihoa: Skunkfunk, Patxikoop eta ONDOAN

Topaketan, hiru HABIAkidek beren esperientziak partekatu dituzte: Skunkfunk, Patxikoop eta ONDOAN. 2025eko lanen artean nabarmendu dituzte:

  • Hizkuntza-politikak garatzeko urratsak
  • Euskara Planetarako oinarriak
  • Barne-komunikazioa euskaratzeko ekimenak
  • Bezeroei arreta euskaraz emateko neurriak

Aipuen tartea:

Jon Curuchet (Skunkfunk): Hasieratik euskara enpresaren parte natural izan da, sortzaileak eta taldea euskaldunak izanik. Urteekin, balore bihurtu da merkatuan, eta bezeroek marka Euskal Herriko nortasunarekin lotzen dute. Moda-munduan euskarari ikusgarritasuna ematea dute helburu, eta barnean, euskara erabiltzea eta nortasun euskalduna izatea zaintzen dute. Datorren urtean erronka nagusia euskararen erabilera handitzea izango da, azken urteetan egin duten bezala.

Galder Uriarte (Patxikoop): Aurten 40 urte betetzen dituzte, “40 urte gertu” lelopean. Langile asko dituzte, jatorri eta hizkuntza anitzekoak, eta HABIAri esker euskararen erabilera enpresan sustatzeko dinamika berriak abiatu dituzte, hala nola “Egun on” hiztegia. Langile guztiek pozik parte hartu dute, bakoitzak bere neurrira, eta telefono-arretan lehen hitza euskaraz esatea lehenetsi dute. Banatzaileen konpromisoa nabarmendu dute, eta instalazioetan ere euskaraz aritzeko baliabideak jarri dituzte.

Arantza Cebas (ONDOAN): Duela bi urte eskuratu zuten HARROBI diploma. BIKAIN ziurtagiria beti erreferentziatzat izan dute eta, noiz aurkeztuko diren zehaztuta ez duten arren, norabide horretan lanean ari dira; besteak beste, hizkuntza-irizpideak eta hizkuntza-politika zabaltzen ari dira eta une honetan daukaten erronka nagusi bati nola heldu zehazten ari dira: kanpotik datozen langileak euskal mundura nola erakarri.

Athletic Cluben bat-egite sinbolikoa

Ekitaldiaren une esanguratsuenetako bat izan da Athletic Clubek HABIA komunitatearekin bat egin izana. Eneko Bóvedaren azalpenek klubak urteetan euskararen alde garatu duen estrategia eta konpromiso sendoa ekarri dute gogora:

Egitasmoaren barruan espazioa eskaintzeagatik eskerrak eman ditu. Nortasun- eta komunitate-balioek euren jardunean eta izatean duten garrantzia azpimarratu du eta horretan euskarak eskaintzen duen balio erantsia nabarmendu du.

Athleticen berezitasunari eta ikusgarritasunari esker erreferente gisa jarduteko konpromisoa dutela gehitu du. Bidearen erdia eginda dutela nabarmendu dute, eta besoak zabalik gonbita egin dute euskara partekatzeko eta elkarrekin aurrera egiteko.

Sinadurak, talde-argazkia eta jauzi digitala

Enpresa berrien sinadura-ekitaldiarekin eta talde-argazki handi batekin borobildu da topaketa. Ondoren, mokadutxoa eta HABIAkide berriak diren Txakolindegien produktuen dastaketa izan da, sarea sendotzeko espazio atsegina.

Bestalde, HABIAk webgune berria eta LinkedIn profila aurkeztu ditu, komunitatearen presentzia digitala handitzeko eta eskualdeko enpresekin lotura estutzeko.

Abenduaren 4ko topaketak argi utzi du: Txorierriko enpresek eta eragileek elkarlanean jarduten dutenean, euskarak etorkizun sendo eta partekatua du. Enpresak eta euskara. Elkar indartuz.

Irakurri 35 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 15 December 2025 06:52
Osteguna, 04 December 2025 06:37

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.