«Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpainaren 7. edizioa ate joka dugu dagoeneko, eta aurtengoa berrikuntzekin dator. Larunbatean, urriaren 12an, Agerraldia aurkeztu zuten Tafallan, aurrerantzean hizkuntzaren ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldekotasuna indartzea izango du xede. Bestalde, aurtengo kanpainaren bigarren berritasun nagusia eskaintzaren berrikuntza izango da: 50€ko saski biren planteamendutik, izaera eta prezio desberdinetako hiru saskira pasatuko da. Beltza, betiko saskia izango da, 50€ren truke jaso ahal izango dena. Berdea 60€tan eskuratu ahal izango da, bistan denez, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70€ko balioa izango du; gabonetako saski baten tankerakoa egin nahi izan dute, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz. Eskaerak azaroaren 20ra arte egin ahal izango dira.
Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III). Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausurik onartuko, ez diegu epaia aitzakitzat hartzeko aukera emanen. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!
Datorren urriaren 12an, Tafallan, ekimen berri bat abiatuko da, Agerraldia. Urte batzuk dira ERRIGORA Euskarari Puzka kanpaina abiatu zela, eta aurten euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi da. Tafallan, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izango ditu, saretzean eta elkarlanean oinarritua, eta emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko ditu. Helburua euskararen ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldeko jarrerak indartzea da.
43 urte ditu, eta, Elizondon jaio bazen ere, hamar urte zituenetik Tuteran bizi da. Bertan egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hazi zen; gero Erriberako arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren
koordinazio-lanetan aritu izan da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. Hasia da dagoeneko, urriaren 1ean, AEKren euskaltegietako ikasturte hasierarekin batera.
Twitter kontua ere zabaldu du: @AliziaAEK
13 urteko ibilbide oparoa egin du AEKren koordinazio nagusian, eta, hemendik aurrera, beste zeregin batzuetan ariko da AEKren barruan. Nafarroako AEK-ko koordinatzaileak ordeztuko du Mertxe Mugika, aurtengo Batzar Nagusiak oniritzia eman ondoren. Irailaren 3an, Gasteizen, biek hartuko dute parte 2019-2020 ikasturteko aurkezpen-agerraldian,eta, adierazi bezala, urriaren 1etik aurrera, Alizia Iribarren hasiko da AEKren koordinazio nagusian.
Mertxe Mugikak “asko sinesten dut elkarlanean, uste osoa daukat indarrak batu behar direla, bakoitza bere kabuz ibilita, bidea askoz ere luzeagoa eta neketsuagoa izango litzatekeelako” adierazi du. Horrez gain, AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian ikusten dituela esan du, ikasleen gorakada izaten ari da azken urteotan: herritar gehiagok jo du euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetan ere, antzekoa da egoera. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt