23. KORRIKA 23. KORRIKA

Euskalgintza-Hizkuntza Politika (37)

Print Friendly, PDF & Email
05
Uzt

Hitzekin: denok euskara doan

Hitzekin izan zen 22. Korrikaren leloa: hitza eta ekintza. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua zela aldarrikatu nahi izan genuen; orain dela unea: euskara, hitzetik ekintzara. Aldekotasunetik konpromisora jo behar da, eta konpromisotik eragitera, erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzaten jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.

Hori dela eta, Korrikaren ingurumarian, esate baterako, dinamika bat abian jarri genuen doako ezagutzaren unibertsalizazioaren beharra ere jorratzeko. Gakoa oso argia da: euskara ikasi nahi duten herritarrek dohainik jarduteko parada izatea.

Azken batean, Euskal Herrian euskaraz biziko bagara, giltza izango da helduen artean euskaraz aritzeko gaitasun egokia zabaltzea, baita euskaltegietan zerbitzua doan jaso ahal izatea ere.

Zenbait ekimen proposatu ditugu dinamika abiatzearekin batera, helburua bistaratzeko, eta aurrerapausoak emateko eta erdiesteko. Batetik, lan-munduan, Denok euskara doan. Langileok prest izenekoa: AEK-Korrikatik elkarlan-bide bat landu dugu ELA nahiz LAB sindikatuekin, eta heldu den ikasturterako doako ikastaro laburrak antolatuko ditugu, hainbat lantokitan prest dauden langile-taldeekin. Berez, urtero eta Euskal Herriko lantoki askotan ezaguna den dinamika biderkatu nahi dugu ekimen horren bidez. Edonola ere, gehiagorengana iritsi nahi dugu, eta, batez ere, dinamikaren xedea bistaratzea da asmoa, ekintza praktiko horien bidez. Aurkezpenean langileek eurek adierazi zutenez, euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-mundua, eta berau euskalduntzeko urrats zehatzak aldarrikatu zituzten: «Behar-beharrezkoa da langile guztiei euskara ezagutzeko bideak zabaltzea, horretarako denbora ziurtatzea eta zerbitzu hori doakoa izatea».

Bestalde, Donibane Garaziko adierazpena ere ezagutzera eman genuen. AEK ez ezik, beste euskaltegi askoren ordezkariak daude agiri horren atzean; hauek dira adierazpenaren sinatzaileak: Batuz Euskaltegi Elkartea (Altza-Urumea, Ulibarri, Urrats, Ilazki, Hitzez, Legazpi6, Herri Jakintza eta Udaberria), AEK, Juan Mateo Zabala euskaltegia, Gabriel Aresti euskaltegia, Errioxako IKA, Bai&by, Gotzon Garitanoaindia euskaltegia, Hegoalde euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia eta Maizpide.

Adierazpen horren bitartez, Euskal Herriko administrazio nagusiei dei egiten zaie, bertan hauxe jasota: «Unea da euskal herritar orori euskara ikasteko bidea doakoa izan dakion neurriak hartzeko. Proposamen eta bide ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkar gaitezen eta osa dezagun, elkarlanean, eta berandu baino lehen, guztiok doan ikasteko bide-orria».

Egun hauetan, hain zuzen ere, bilera bana egingo dugu lurralde administratibo bakoitzeko erakundeekin (Ipar Euskal Herria, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa), proposamen horri heltzeko.

Berdintasunaren eta kohesioaren izenean, jendarteak euskal hiztun berriak behar ditu, eta justiziazkoa da euskara doan ezagutzeko eskubidea errealitate bihurtzea.

Print Friendly, PDF & Email
10
Mai

Euskara Aurrera!! Maitzaren 21ean, denok Donostiara!

Euskarak aurrera egin dezan, egoerari parez pare begiratu behar diogu. Egoera honek, gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana eta akordio berriak behar ditu. Herri bultzada berri bat behar du. Aurrera egin behar dugu.

Euskara aurrera euskararen aldeko ekinbidea aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat euskaltzale ezagunek, Donostian. Eta maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta manifestazioa eginen zutela iragarri ere bai. Mobilizazioan parte hartzera deitu zituzten euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak.

Adierazpenarekin bat egin dutenak: Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Jakin, Elhuyar, Pantailak Euskaraz, Maizpide, Bai Euskari Elkartea, UEMA, Elkar, Ikastolen Elkartea eta AEK-k

Beraz, badugu beste hitzordu bat, gorde data eta lau haizetara zabaldu deialdia.

Hitzetik ekintzetara pasatzeko unea da. Hitzek hizkuntza, ekinak herria.

Print Friendly, PDF & Email
09
Mai

Hitzaren eta ekintzaren urtean Korrikak lekukoa pasa dio Euskaraldiari

Hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela 2022a azaldu zuten urte hasieran Korrika eta Euskaraldiko arduradunek. Izan ere, urte berdinean ziren burutzekoak 22. Korrika eta Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ekimen bietako antolatzaileek bat egin zuten hitzaren eta ekimenaren garrantzia azpimarratzeko orduan. Ideia hori berretsi dute gaur Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako agerraldian Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijo eta AEKko koordinatzaile Alizia Iribarrenek. Bi ordezkariokin batera parte hartu du gaurko prentsaurrekoan Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaileak, Maddi Juanikorenak.
Pandemiak bi urtetan eragindako etenak inoiz baino nabarmenago agertu du euskararen normalizazioak gizartearen aldekotasun eta bultzadaz gain, hiztunen praktika linguistiko eraldatzaileak eta era guztietako erakundeen urrats sendoak behar dituela. Horregatik, 2022 urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.

Donostian bertan Korrika amaitu zenetik hilabete betetzear dela, Alizia Iribarren AEKko koordinatzaileak gogora ekarri du 22. Edizioa aurkeztu zutenetik adierazi eta balorazioan ere azpimarratu zutena: “Korrika egitea helburu bat zen, normaltasunez gauzatu ahal izatea, alegia. Euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzera, eta horren aurretik, hilez hil, tokian tokiko batzordeak osatu, herrietan ekintzak antolatzea, Euskal Herriko agenda politiko eta komunikatiboan euskarak toki esanguratsua hartzea”. Iribarrenen iritziz “oso Korrika garrantzitsua izan da, egin dugulako, eta, era berean, zer esanik ez, bizitakoa ikaragarria izan delako: jendarteak erakutsi duen “herri gogoa” zinez indartsua izan da eta gure ustez oso garrantzitsua da Korrikak bistaratu duen energia sozial hori Euskaraldian ere egotea”. Besteak beste, bi ekimenak zinez erabakigarriak direla azpimarratu du AEKko koordinatzaileak, “euskararen dinamika soziala hauspotzeko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko eta hizkuntzaren biziberritzean urrats sendoagoak eman daitezen aldarrikatzeko”.

Korrikaren 22. edizio jendetsu eta gogoangarria aurten antolatuko diren gainontzeko ekimenetarako akuilu izango dela esan du Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak. Korrikak gizartean utzi duen energia eta aktibaziorako olatua euskararen erabileran, ezagutzaren unibertsalizazioan eta euskararentzako gune erosoak zabaltzen urratsak ematen jarraitzeko baliatu beharra azaldu du Urkijok. Euskaraldiak horretan ekarpena egin nahi duela azaldu du eta aurten belarriprest eta ahobizien hizkuntza ohituretan eragiteaz gain, nabarmendu du era guztietako entitateei euskarazko praktika linguistikoak bultzatzeko neurri zehatzak hartzea eskatuko zaiela.
Euskaraldia batzordeak martxan jartzen hasiak daudela eta herriz herri aurtengo ariketa sozialaren aurkezpenak egiten ari direla azaldu du Goiatz Urkijok. Herritarrak batzordeetan partaide aktibo izateko gonbitea eginez eta Euskaraldian parte hartzeko deia eginez amaitu du bere hitzartzea.
Korrika eta Euskaraldia moduko ekimenen antolaketan herritarrek duten garrantzia azpimarratu du Maddi Juanikorena Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaileak. Azken bi urteetan batzordeen eta euskalgintza antolatuaren lana normaltasunez garatzeko egon diren zailtasunak aintzat hartuta, aurten berriro herri ekimenak martxan egotea eta batzordeak indartsu aritzea garrantzitsua izango da. Euskaraldia batzordeek aurten belarriprest eta ahobiziei euskarazko hizkuntza praktikak indartzeko tresnak eskaintzen ahalegin handia egingo dutela azaldu du Juanikorenak. Era berean, tokian tokiko entitateetan euskararen erabilera areagotzeko urratsak eman ditzaten herrietako batzordeak proposamenak lantzen ari direla ere azaldu du.

EUSKARALDIA: HURRENGO DATA GARRANTZITSUAK
• Maiatzak 18: entitateek parte hartzea berresteko eta izena emateko epearen irekiera.
• Irailak 29: belarriprest eta ahobiziek parte hartzea berresteko eta izena emateko epearen irekiera.
• Azaroaren 18tik abenduaren 2ra: EUSKARALDIA

Print Friendly, PDF & Email
26
Api

Herritarrak ez gutxietsi. Maiatzaren 7an, denok Iruñera!

Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu baztertzailearen aurka eta herritar guztion eskubideen alde aterako gara kalera.
?️ Maiatzak 7
? 17:30ean
? Antoniutti Parketik (Iruñea)
 
Print Friendly, PDF & Email
11
Mar

Martxoaren 10etik 30era, "Oinak lurrean" Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Udaberri bezperetan Errigoraren eskutik eskura kanpaina izanen dugu laster. Etxeko despentsa betetzeko aitzakia ezin hobea hau, urte guztirako Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (bidoika) eta kontserba, pasta, arroz eta lekale sortekin (12 unitateka). Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean.

Eskaerak martxoaren 10etik 30era egin daitezke, Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz (+33) 532 09 35 45 / (+34) 848 87 12 23.

Print Friendly, PDF & Email
29
Eka

Uztailaren 2an, Kontseiluaren manifestazioa Iruñean

Euskara administrazioan arautzeko Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu berria «atzerapausoa» izanen da eta euskaldunen eskubideak murriztuko dituela argi dago. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari iraganeko hizkuntza-politika ilunak baztertu ditzala eskatzeko mobilizazioa deitu du Kontseiluak. Uztailaren 2an izanen da, 18:30ean, Iruñeko Baluarte plazatik abiatuta eta Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean.

Bada garaia eskubide murrizketak ahalbidetuko dituen dekretuaren aurka ozen eta sendo agertzeko. Justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren aldeko aldarria eginen dugu ostiralean.

Print Friendly, PDF & Email
10
Eka

'Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala' dokumentuaren aurkezpena hilaren 19an

Ekainaren 19an ekitaldia egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak Kursaalen (Donostia). Bertan, Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala dokumentua aurkeztuko da, sinatzaileen batasun eta adostasuna adierazi eta hizkuntza-politiketan ziklo berri baten hasiera irudikatuz. Ekitaldia 11:30ean hasiko da.
 
Esan bezala, ziklo berri bati emango dio hasiera Kontseiluak; adostasun sozialen zikloari, eragile anitzen adostasunetatik, hizkuntza-politiketan eragiteko aroari.
AEKideok ere bertan izango gara. Eta zu? Ekitaldira bertaratu nahi baduzu, jada eskuragai daude sarrerak hemen!  
 
Irakurri gehiago Kontseiluaren webgunean.
Print Friendly, PDF & Email
19
Mai

Larunbatean, elkarretaratzea

Atzo Kontseiluaren agerraldia egin zen Bilbon eta AEK-k ere parte hartu zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren bueltan, Kontseiluak bilera batera deitu ditu eragile sindikalak eta politikoak ostegunerako. Era berean, horrelako eskuhartzeei desadostasuna agertzeko elkarretaratzea deitu du larunbaterako: Bilboko Justizia Auzitegiaren aurrean (Albiako lorategiak), 11:00etan, Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean. Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Animatu eta parte hartu elkarretaratzean!
 
EUSKARAZ BIZITZEAREN ALDE, BATUZ Eskubide murrizketarik ez! Larunbatean Bilbon dugu zita!
Print Friendly, PDF & Email
20
Aza

16.000 Errigora saski baino gehiago saldu dira. ESKERRIK ASKO, EUSKAL HERRIA!

Atzo, azaroak 19, Euskaraldia hastearen bezperako egunean eta saskien banaketarekin hasi garen honetan, Errigorak, Ikastolen Elkarteak, Sortzen Elkarteak eta AEK-k prentsaurrekoa deitu genuen  Euskarari puzka kanpainak emandakoaren berri emateko.

Sasi guztien gainetik, pandermia garai ilun honetan, ari-izpiak atera dira eta elkartasuna nagusitu da. Inoizko baldintza gaiztoenetan, inoiz baino ekarpen handiagoa bildu du Errigoraren kanpainak euskalgintzarako: 302.000€

Eskatu diren 16.000tik gora saskien balioaren %25ari dagokio ekarpen horren zati handiena, eta Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematera bideratuko da. Zonaldeko ikastolen, euskaltegien eta hezkuntza publikoko D ereduko taldeen aldeko dinamiken lana indartzera. Baita Agerraldia egitasmo berrira ere. Baina aurten, pandemiak euskara eta euskalgintza hain estu hartu dituen honetan, Korrika atzeratu dela eta Herri Urrats zein Sortzenen jaia bertan behera geratu direla, saskiko 5 euroko ekarpen osagarria egin dugu, Korrika-ri, Seaskari eta Sortzeni zuzenean bideratzeko.

Izugarria da egungo baldintzetan herri ekimen bat 302.000 euroko ekarpena biltzeko gai izatea. Bihotzez diogu hitzez azaltzeko zaila den zirrara eragiten digula elkartasun erakustaldi honek eta inoiz baino harroago gaudela gure komunitateaz, Errigora osatzen duten sarekide, euskaltzale, ekoizle eta askotariko herritar ederrez. Eskerrik asko, beraz, erdi bakartuta gauden honetan taldean aritzeko hautua egiteagatik. Eskerrik asko egoera tamalgarri honetan euskararen alde konpromisoa hartzeagatik. Kanpainako leloak dioen bezala, egiten duguna gara.

Zorionak herriz herri kanpaina hau posible egin duzuen sarekide guztiei. Lodosatik Tolosara, Garestik Garazira, Zangotzatik Zornotzara, nork bere inguruan, dela ikastolan, eskolan, euskaltegian, elkartean edo lantegian egindako auzolanaren emaitza da hau. Biba zuek!
Errigoraren parte zareten ekoizleei, mila esker. Mila esker zuen lanaren eta maitasunaren emaitza diren produktu zoragarri hauengatik. Mila esker euskararen auziari elikadura-burujabetzarena eransteagatik, eta alderantziz. Eta mila esker aurten egindako ahalegin bereziagatik.
Eskerrik asko saskiak eskatu dituzuen herritar guztiei. Agur bero bat aurten ere errepikatu duzuen eskatzaileei, eta ongi etorri gure komunitatera lehengoz eskatu duzuenei. Alferrikakoa izango zen egindako lan guztia saskirik eskatu ez bazenute.
 
EGITEN DUGUNA GARA. ESKERRIK ASKO, EUSKAL HERRIA!! ZORIONAK eta MILA ESKER, ERRIGORA!!
Print Friendly, PDF & Email
11
Aza

Euskalgintzak behar gaitu!

Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diogu Euskalgintzak denon babesa behar duelako, orain inoiz baino gehiago.
 
Hori dela eta, atzo (azaroak 10) hainbat eragileok -Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, Ikastolen Elkarteak eta AEK-k agerraldia egin genuen.
 

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.