24.Korrika Laguntzaileak 24.Korrika Laguntzaileak

Data by iragazkiak elementuak: January 2026

Euskal Konfederazioak agerraldia egin du gaur. Euskararen egoeraren larrialdiaren aurrean, bereziki, Ipar Euskal Herrian hiztun kopurua eta erabilera ahultzen ari dira. Hori dela eta, euskararen koofizialtasunari bultzada emateko, euskaltzaleei azaroaren 21ean Baionako karrikak betetzera deitu die. 

AEK Euskal Konfederazioaren parte da, eta agerraldian parte hartu dute hainbat AEKidek, besteak beste, Maider Heguyk, Ipar Euskal Herriko AEKren lehendakariak, eta Ihintz Olidenek, koordinatzaileak.

Jarraian Euskal Konfederazioak argitaratu duen oharra:

Euskara larrialdi egoeran da Euskal Herrian. Diagnostikoa aspaldikoa da, eta azken datuek berresten dute: hiztun kopurua eta erabilera ahultzen ari dira, bereziki Ipar Euskal Herrian.

Arazoaren muina argia da: gaur egun indarrean diren hizkuntza politikek ez diote behar bezala erantzuten euskararen biziberritzeak eskatzen duen erronkari. Tresnak, baliabideak eta lege koadroa ez dira aski euskararen gainbehera gelditzeko eta susperraldi sendo bati bide emateko.

Euskararen koofizialtasunari bultzada

Testuinguru honetan, Euskal Konfederazioak barne gogoeta sakona egin du azken urte eta erdian, egoeraren irakurketa partekatu bat egiteko eta etorkizuneko erronkak finkatzeko. Gogoeta horretatik ondorio argi bat ateratzen dugu: euskalgintzak eta euskaltzaleek oro har, fase berri batera salto egin behar dute.

  • Euskara lehentasun politiko eta sozial bihurtu behar dugu
  • Hiztun berriak masiboki sortu behar ditugu
  • Eta euskaraz bizitzeko baldintzak bermatu behar ditugu egunerokoan eta arlo guztietan.

Horretarako, funtsezkotzat jotzen dugu euskararen koofizialtasunaren aldarrikapenari bultzada berri bat ematea, euskaldunen hizkuntza eskubideak erdigunean kokatuz. Helburu horrekin, Ipar Euskal Herrian adostasun zabalak eraiki nahi ditugu.

Udaberritik aitzina, harreman ziklo bat abiatuko dugu Ipar Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikalekin. Helburua argia da: Frantziako Konstituzioaren 2. artikulua aldatzearen aldeko gehiengo bat lortzea, hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen lege koadro baten bidean.

Horrez gain, gaurdanik iragarri nahi dugu heldu den udazkenean mobilizazio erraldoi bat eginen dugula euskararen koofizialtasunaren alde indarrak biltzeko. Euskaltzale guziek data agenda notatu dezatela: azaroaren 21ean Baionako karrikak betetzera joan behar gara.

Hizkuntza politiketan eragin

Baina lehen urratsa herriko bozetan kokatuko dugu. Euskal Konfederazioak hautagaien interpelazioa egingo du euskararen aldeko barometro baten bidez, herrietan aurkeztuko diren zerrendek engaiamendu konkretuak har ditzaten. Helburua da herriko etxeetatik euskararen aldeko hizkuntza politika ausartak garatzea.

Horrez gain, ezinbestekoa Ipar Euskal Herrian hizkuntza politika ausart bat garatzeko baliabideak ezartzea. Euskararen Erakunde Publikoaren aitzinkontuaren inguruan hartu diren erabakiek ez gaituzte asetzen. Eta argi diogu: bataila ez da bukatu. EEPk berak helburu gisa finkatu 2050erako hiztun kopurua %30era heltzeko. Hori lorgarri egiteko baliabideak ezartzera bultzatu beharko ditugu ondoko hilabeteetan.

Azkenik, Euskal Konfederazioa Batera plataformaren partaide da, eta Ipar Euskal Herriaren bilakaera instituzionalean jauzi berri bat egitearen alde lanean ari da. Jauzi horrek bermatu beharko luke euskararen aldeko hizkuntza politika anbiziotsu bat, eta Ipar Euskal Herriko lurraldeari euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuko lituzkeen estatus juridiko bat.

Besteak beste, helburu dute euskararen erabileran eragitea eta euskal kultura transmititzea

Unitate didaktiko horiek KORRIKAren webgunean daude eskuragarri, gero Euskal Herri osoko ikastola, eskola eta euskaltegietan zabaltzeko.

Bi motatakoak dira: batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean sortuak; horiek adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Bestetik, euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatuak; horiek mailaka antolatuta datoz, A1etik C1era. Azpimarratzekoa da materialetako bat berezia dela: diseinatuta dago entzumen arazoak izan ditzaketen pertsonek erabili ahal izateko.

Unitateok hainbat berrikuntza dakartzate, betiko helburuak izan arren: euskararen aldeko jarrera zabaltzea, gure hizkuntzarekiko kontzientzia suspertu eta haren erabileran eragitea, euskal kultura transmititzea eta bertoko erreferente kulturalak ezagutaraztea; baita, nola ez, KORRIKA iragartzea ere.

Aurkezpenaren harira, elkarrizketa laburra izan dugu Iñaki Zapirainekin eta Jon Alustizarekin, Orereta ikastolako irakasle eta ikastetxeetarako unitate didaktikoen egileekin. Era berean, AEKren Didaktika Saileko kide Amaia Lopez de Luzuriagarekin ere mintzatu gara euskaltegietarako materialen inguruan.

Zapirainek eta Alustizak edizio honetako unitateen berrikuntzak nabarmendu dituzte. Alde batetik, Korrika Txokoa izeneko jarduerak: zirkulazio autonomoan aritzeko materiala da, ikasleek beren nahien eta erritmoen arabera. Beste batetik, Hurrengora arte! jarduera dugu, KORRIKA amaitu ondoren gauzatzekoa; KORRIKAn bizi izandako esperientziak partekatzea izango du helburu.

Lopez de Luzuriagak aipatu du euskaltegietarako hiru materialeko sorta prestatu dutela: Badator 24. Korrika!, 24. Korrikaren ibilbidearen jolasa eta Korrika historian. Azken hori bereziki egokituta dago hezkuntza arruntean zailtasunak izan ditzaketen pertsonek erabili ahal izateko.

Lotura hauetan dago unitate didaktikoen inguruko informazio osagarria:

Ikastetxeetarako unitate didaktikoak. Informazio gehiago.
Euskaltegietarako unitate didaktikoak. Informazio gehiago.

Argazkian, Euskal Herriko Ikastolen Lehendakari Nekane Artola, Korrika arduradun Ane Elordi, AEKren Irakaskuntza Zerbitzuaren arduradun Maialen Otegi eta Iñaki Zapirain zein Jon Alustiza, ikastetxeetarako unitate didaktikoen egileak.

Azteazkena, 14 January 2026 12:55

Rikardo Arregiren gutunak, 60 urte

gutuna2026

Gaur betetzen dira 60 urte Rikardo Arregik gutuna bidali ziola Euskaltzaindiari Alfabetatze Batzordea sortu eta alfabetatze-kanpaina antola zezan eskatzen. 1966aren urtarrilaren 14an izan zen. Honaino ekarri gaituen mugimendu haren guztiaren hastapena Rikardo Arregik Euskaltzaindira alfabetatze-taldeak sor ditzan eskatzeko bidali zuen gutun horretan dago.

Hori jo daiteke Alfabetatze Kanpainaren, eta beraz, Alfabetatze Mugimenduaren abiapuntutzat lehenik, eta Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundearen eta AEKren abiapuntutzat gero. Izena ere AEKri hortik datorkio: Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea. AEK bera, modu ofizialean, 1976an eratu zen.

0009603

Aurten beteko dira, beraz, 50 urte. Eta lanean jarraitzen dugu, gure sorrera bultzatu zuten printzipioei tinko eusten, Euskal Herria guztiz berreuskaldundu arte.

Euskalgintzaren Kontseiluak helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu zuen ostegunean, urtarrilaren 8an, Nafarroako Parlamentuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordean. Proposamenak bi ardatz ditu: euskara ikasketen doakotasuna, eta ikasteko beharra sustatzea.

Proposamenaren funtsa honakoa da: herritarrak euskara ikasi ahal izateko dirurik aurreratu beharrik ez izatea, dohainik ikasten segitu ahal izateko gutxienez % 75eko bertaratzea izatea eta ikasmailarik ezinbestean gainditu beharrik ez izatea, euskalduntze prozesu guztia doakoa izatea, ikasleak 2.000 orduko ikastordu kreditu muga izatea eta instituzioek herri ekimeneko euskaltegiek ematen duten zerbitzu publiko hori osorik finantzatzea.

Doakotasuna, baina, ez da baldintza bakarra. Euskara ikasteko beharra ere sustatu behar da, euskara ikastea gero eta beharrezkoagoa dela transmititzea. Horretarako bi motibazio-mota landu beharko dira, herritarrek euskara ikasteko eta erabiltzeko erabakia edo hautua egin dezaten: motibazio pragmatikoa (instrumentala) eta motibazio afektiboa.

Irakurri albistea osorik Kontseiluaren webgunean.

Azteazkena, 07 January 2026 09:07

Harrapatu aukera eta ezagutu Aizu! aldizkaria

AIZU! ezagutu nahi? Gure aldizkariaren ale bat (2026ko otsailekoa) doan eskuratzeko aukera eskainiko diogu hala nahi duen kide orori.

Horretarako, www.aizu.eus webgunera jo, galdetegi hau bete. Aldizkaria etxean nahiz epostan jasoko du eskaria egiten duten kideek. jasotzeko eskaria egin beharko da. Horrela, euskara errazean idatzita dagoen aldizkaria ezagutzen ez duenak bertatik bertara ezagutu ahal izango du AIZU!ren eskaintza.

Gainera, galdetegia  betetzen duten lagun guztien artean harpidetza bat zozkatuko dugu. 

Eskaria egiteko azken eguna URTARRILAREN 31a!!

Harrapatu aukera, lagun! 

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.