Eraman euskara praktikara kanpaina abiatu du AEKk

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

AEKren Praktikatu Zerbitzuak 26/27 ikasturterako kanpaina aurkeztu du, Eraman euskara praktikara lelopean. Euskaldun oro euskaraz aritzera animatzea du helburu, eta horretarako, ohiko mintzataldeez gain, mota askotako taldeak eskainiko ditu: eskaladakoak, gurasolagunak, mendilagunak, irakurzale-klubak, kakorratz-taldeak, online arituko direnak...

Praktikatu Zerbitzuko Koldo Mattin Agirregomezkorta Uranga kideak azaldu du kanpaina zertan den: “Hizkuntza guztiek behar dituzte hiztunak, bai etxean jaso dutenak bai ikasgelan ikasi dutenak: den-denak dira beharrezkoak. Halere, erabili ezean, ezagutza soila hankamotz geldi daiteke; bada, horixe da aurtengo kanpainaren gakoa. Laburbilduta, euskaradunak euskara praktikatzera animatu nahi ditugu”.

Hala, datorren ikasturtean ere, euskalduntzen ari direnek euskaldun osoak izango dituzte bidelagun, nor bere mailatik abiatuta. Izan ere, AEKren Praktikatu Zerbitzuaren xedea da akatsak egiteko beldurra alde batera utzi eta bakoitzak bere erritmoan egitea aurrera, “bidean konfiantza eta erraztasuna eskuratzeko”. Agirregomezkortak, gainera, azpimarratu du “programek, tokian tokiko euskaldunen saretzeari esker, euskaldunon komunitatea indartzen laguntzen dutela”.

Irailaren bukaeran edo/eta urriaren hastapenean hasiko dira berbalagun-, mintzakide- eta mintzalagun-taldeak elkartzen: “Kafea hartzeko, pasieran ibiltzeko, yoga egiteko, tokian tokiko euskalkian aritzeko, txakurrarekin ibiltzeko, mundua konpontzeko, mendira joateko, musean jokatzeko, kakorratza egiteko, hitanoz jarduteko... Hamaika aukera izango dituzte”.

Horiez gain, gurasolagun-taldeak ere egongo dira, familian eta familien artean euskaraz aritzeko jolastu, eskulanak egin, askaldu... bitartean. Horientzat, Zerbitzuak berariazko asteburupasak antolatzen ditu urtero Tertangan, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik. Online ere praktikatu ahal izango da, azarotik aurrera.

Azkenik, 2027ko ekainaren bukaeratik irailera, udako taldeen txanda izango da: “Neurri, gustu eta kolore guztietako talde-eskaintza zabala izango dute partaideek zein interesa dutenek”.

Horrez gain, programetako dinamizatzaileek hainbat ekintza ireki antolatuko dituzte ikasturtean zehar aisialdian euskaraz gozatzeko: mintzodromoak, eskulanak, lehiaketak, sukaldaritza-tailerrak, museoetan bisita gidatuak, hitzaldiak... Horien erakusgarri, Bilboko Darabilbo programa, Hernanialdeko Zilegi Eskola, Lautadako Solasaldi Musikatuak...

Azpimarratzekoa da programa guztiak direla doakoak, parte hartzeko ez baitago ezer ordaindu beharrik; nahikoa da aurretiaz izena ematea www.praktikatu.eus atarian. Edonork har dezake parte, bi baldintza betez gero: batetik, gutxienez 16 urte edukitzea; bestetik, euskara ikasten ari direnak B1 mailan edo hortik gora egotea.

Gaur egun, AEKren mintzapraktika-programetan hamar mila lagunetik gora elkartzen dira euskararen herriko 105 udalerritan. Aurtengo nobedadea Baztango (Nafarroa) eta Azkaineko (Lapurdi) egitasmoak dira.

Irakurri 21 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 24 September 2026 09:48
Osteguna, 24 September 2026 08:49

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.